Filosofiaren Oinarriak: Jakintza, Errealitatea eta Galdera Handiak

Filosofia eta etika6,19 KB

Jakintza Filosofikoak: Dimentsio Teorikoa eta Praktikoa

Filosofiaren dimentsio teoriko eta praktikoaz hitz egitea da. Filosofikotzat jotzen den jakintza bat ere badago, eta hau Logika da. Logika edozein jakintza mota eskuragarri izateko propedeutika edo prestakuntza ikasketa da.

Filosofia teorikoa errealitatearen ezagutzaz arduratzen da. Filosofia praktikoa, berriz, ekintzaz arduratzen da. Azken hamarkadetan dimentsio praktikoari eman zaio nagusitasuna. Aldaketa aplikatua gertatu da filosofian, orientazioa emateko eskatu zaio filosofiari hainbat eremutan sortzen diren arazo etikoei aurre egiteko.

Filosofiaren Adar Nagusiak

Filosofia Teorikoa

  • Logika
  • Metafisika (ontologia, gnoseologia, teodizea)
  • Antropologia filosofikoa
  • Naturaren filosofia
  • Zientzia eta teknikaren filosofia
  • Hizkuntzaren filosofia

Filosofia Praktikoa

  • Filosofia morala edo etikoa
  • Artearen filosofia edo estetika
  • Ekonomiaren filosofia
  • Zuzenbidearen filosofia
  • Filosofia politikoa
  • Erlijioaren filosofia

Errealismoa eta Idealismoa: Ezagutzaren Oinarriak

Errealismoa (E)

Errealitateak existentzia propioa du, subjektuarekin zerikusirik ez du. Ezagutzaren alderdi objektiboa da eta subjektua baino garrantzitsuagoa. Horren arabera, gizakiok egin dezakegun bakarra errealitatea ezagutu edo hauteman da. Aristoteles da errealismoaren aita.

Idealismoa (I)

Ez dago errealitaterik errealitatea ezagutzen duen subjektutik kanpo. Kontzientziaren existentzia da zalantzarik gabeko bakarra. Zalantzan jar dezakegu pentsatzen eta ezagutzen ditugun objektuak kontzientziaz harago ba ote dauden, baina ez dugu inoiz zalantzan jartzen objektuen kontzientzia eta ezagutza dugunik. Ezagutzeko prozesuan, subjektuak du garrantzi handiena.

Konparaketa: Errealismoa (E1) vs. Idealismoa (I1)

Errealismoa (E1)Idealismoa (I1)
Objektuak du lehentasuna.Subjektuak du lehentasuna.
Mundua badela egiatzat jotzen da.Zalantzazkoa da mundua baden ala ez.
Zuzeneko ezagutza-gaiak gauzak dira.Zuzeneko ezagutza-gaiak ideiak dira.
Subjektuak jarrera harkorra du.Subjektuak jarrera eraikitzailea du.
Erreala dena ulergarria ere da, eta gauzak diren bezala ezagutzen dira.Erreala dena nola ulertzen den subjektuaren araberakoa da, eta gauzen ezagutza, ezagutzeko moduaren araberakoa.
Jarrera naturala eta berezkoa.Jarrera artifiziala, borondatezkoa.

Egiaren Irizpideak: Zer Bereizten Ditu Egia eta Faltsua?

Honi deritzo egiaren eta faltsuaren artean bereiztea eta enuntziatu baten balioaz ziur egotea ahalbidetzen digun ezaugarri edo prozedurari. Aipatzekoak dira:

  • Autoritatea
  • Tradizioa
  • Pentsamenduaren eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna
  • Koherentzia logikoa
  • Erabilgarritasuna
  • Ebidentzia

Kosmosari Buruzko Galderak eta Kosmologia

Gizon eta emakumeen arrazoimenarentzat unibertsoa erronka bat da. Kosmologiak unibertsoaren jatorria eta bilakaera aztertzen ditu, fisikaren, astronomiaren eta matematikaren azalpenak lagungarri erabiliz. Lehen greziar filosofoak kosmologoak ziren. Christian Wolf filosofoa izan zen lehen aldiz “kosmologia” terminoa erabiltzen.

Unibertsoaren Sorrera: Big Bang Teoria eta Bilakaera

1948. urtean, Gamow-k adierazi zuen unibertsoa espazioko puntu batean eta une jakin batean sortu zela, duela 15.000 milioi urte inguru. Une horri, Big Bang izena jarri zitzaion. Honen arabera, hasieran oso txikia zen eta dentsitate oso handia zuen, 1030 Kelvin gradu inguruko tenperaturarekin. Minutu batzuk beranduago, mila milioi gradura jaitsi zen, eta hidrogeno eta heliozko lehen nukleoak sortu ziren. Nukleo horiek biraka hasi ziren kontzentrazioa dela eta, grabitatearen ondorioz. Izarrak honela sortu ziren.

Heriotzaz Galdezka: Biziaren Amaiera eta Ikusmoldeak

Heriotza biziaren amaiera dela esaten dugu. Biziaren jarduerak eten egiten dira, eta ez da jarduera horietara itzultzen. Heriotzaren definizio negatibo horren atzean bizia ulertzeko modu bat dago; beraz, biziaz dugun ikusmoldearen arabera ulertuko dugu heriotza.

Oraindik ez dago erabateko adostasunik bizia biologikoki zer den esateko, eta hau fenomeno konplexu bat delako gertatu da, horregatik, ezin da erraz definitu. Monod filosofoak proiektua duten objektuak honela definitzen ditu izaki bizidunak.

Antzinan bizi kontzeptua beste modu batera erabiltzen zen. Aitzitik, landareen eta animalien biziaz gain, beste bizi bat zegoen: bizi praktikoa edo morala. Ortega y Gasset-en arabera, bizia munduan egotea da, egoera batean egotea, eta honekin batera, bizia aukera dela dio.

Heriotza, berriz, naturako izaki guztiei gertatzen zaien zerbait da. Gizakia da bizirik dagoela ohartzen den bakarra, eta honek bakarrik daki hiltzeko beharra dagoela. Platonek eta Zizerok oso harreman berezia ezarri zuten heriotzaren eta filosofiaren artean: filosofia heriotzarako prestakuntza da, haien iritziz. Epikurok esan zuen: “Bizirik gaudenean ez dago heriotzik, eta heriotza dagoenean, gu jada ez gara”.

Gaizkiaren Azterketa Filosofikoa: Teodizea eta Motak

Gaizkiaren oinarri filosofikoak aztertzean, Teodizea kontzeptuarekin egiten da topo. Teodizearen jatorriak bi alderdi ditu: gaizkia eta Jainkoa egotea justifikatzea, eta Jainkoaren beraren justizia.

Filosofoek bi alderdiak aztertu dituzte: ez dira Jainkoa oinarritzat duen mundu batean gaizkia egotea justifikatzen soilik saiatu, baizik eta batzuetan Jainkoa hartu dute gaizkiari aurre egiteko aukera bakar moduan.

Gaizki Motak

  • Gaizki Metafisikoak: Gauzek amaiera dutela adierazten du.
  • Gaizki Fisikoak: Lege naturalekin lotuta dago.
  • Gaizki Moralak: Honen oinarria gizakiek askatasuna dutela modu batean ala bestean jarduteko aukeratzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML