Nietzsche: Artista, Ezagutza eta Supergizakia

Filosofia eta etika6,2 KB

Ezagutza: Artista Izan, Jakitun Baino

Nietzschek gogorki kritikatu zituen egia eta berdintasuna goreneko helburutzat jartzen dituzten pentsaera guztiak. Ideologia horien artean, honako hauek daude: Ilustrazioa, sozialismoa, positibismoa, utilitarismoa, sufragismoa, eta bereziki platonismoa eta kristautasuna, aurreko guztien oinarriak direlako. Bestalde, darwinismoa ere kritikatu egin zuen.

Erromantizismoa eta Arrazoimenaren Kritika

Erromantikoa da Nietzsche, bere filosofiaren hasieran behintzat; hau da, arrazionalismoaren aurka dago. Nietzschek dioenez, bizitzaren muina (jaiotza eta heriotza, zabaltzeak eta murrizteak, ona edo txarra zer den, egia beharrekoa, eta abar) ezin da kontzeptuen bitartez ulertu, eta sentimendu tragikoaren bitartez atzematen da; hau da, sentimenduak eta irrikak dira bizitza zuzentzen dutenak eta zuzendu behar dutenak.

Menderatzeko Nahia

Filosofoen gogo handiena, eta zientzialarien gogo handiena ere, egia aurkitzea dela dirudi. Baina ez da horrela, zeren eta, azken finean, egia hori mundua menderatzeko lortu nahi baita; hau da, menderatzeko nahia da gogo gorenekoa, egia bilatzen dutenentzat ere bai. Eta bestelakoa pentsatzea, menderatzeko nahi hori ez onartzea, ustelkeria eta ahulkeria litzateke (hori Sokratesen intelektualismo moralaren aurka doa).

Apolo eta Dionisos

Arrazoimena eta sentimenduak irudikatzeko, Apolo eta Dionisos jainko grekoak erabiltzen ditu Nietzschek. Arrazoimena Apolok irudikatzen du: argitasunaren eta neurri orekatuen jainkoa da. Sentimendu tragikoa Dionisosek irudikatzen du: gauaren, irriken eta neurrigabetasun sexualaren jainkoa da.

Artista, Egiaren Ikuslea

Zein da bizitzaren muina atzeman dezakeena? Ez da arrazoimenaren bitartez (Apolorena) egia bilatzen duen zientzialaria, artista baizik, artistak bizitzaren alde iluna, irriken aldea (Dionisosena), ikus dezakeelako. Egiaren bilatzaileek hau uste dute: hitzek benetako izaera aldaezinak izendatzen dituztela. Baina oker daude. Artistak bakarrik ikusten du mundua eta bizitza guztiz aldakorrak direla, etengabe jariatzen dabilen erreka baten urak balira bezala (Heraklitoren alde).

Gizakia: Ahulak eta Indartsuak

Erlijioa, Ahulen Matxinada

Erlijioa boteretsuen aurkako ahulen matxinada da. Hasieran, indartsuari "ona" esaten zitzaion, eta ahulari "txarra"; baina erlijioak egoera hori aldatu zuen, eta, gerora, indartsuari "gaiztoa" eta ahulari "ona" esaten zaie. Nietzsche erromantikoa da; erromantiko batzuek —adibidez, Wagnerrek— kristautasuna goraipatzen dute, baina Nietzschek, ordea, kritikatu egiten du.

Bi Moral Mota

Bi moral daude, orduan: mendekoen morala, erlijioak bultzatzen duena, eta jaun edo nagusien morala.

Nagusien Morala

Nagusien moralak indarra, handitasuna, harrotasuna, norbere buruaren onespena, sen eta desioak asetzea, balio estetikoak eta halakoak bultzatzen ditu. Hierarkia du oinarri. Bizitza indartzen du eta zibilizazioa aurrerarazten du. Nagusiak berezko naturatik sortzen ditu bere balioak. Adibidez, Napoleonek eta Prusiako Federiko II.ak jarraitzen zioten moral horri.

Mendekoen Morala

Mendekoen moralak ahulezia, koldarkeria, taldeko bizitza, obedientzia, edertasun estetikoekiko mesprezua eta horrelakoak goraipatzen ditu. Berdintasuna du oinarri. Bizitza ahultzen du eta zibilizazioaren aurrerapena oztopatzen du. Mendekoak beldurra dio nagusiari, eta beldur horretan oinarritzen ditu bere balioak. Adibidez, Jesusek eta Budak mendekoen moral honen jarraitzaileak dira.

Kristau morala mendekoena da. Gezur hutsa da, bizitzari kalte egiten dio. Jainkoaren ideia bizitzaren kontra dago; haraindiko munduaren asmakizuna, mundu honen gezurtatzailea da. Arimaren kontzeptuak gorputza erdeinatzen du; bekatuan murgiltzen du, eta merezi duen gauza guztiak arbuiatzen ditu: subiranotasuna, etxebizitza, sorkuntza intelektuala, etab. Bekatuaren ideiak eta aukeratzeko ahalmenaren ideiak nahasteko eta senekiko mesfidantza indartzeko sortu dira. Gizaki zintzoaren alde, hau da, ahul, gaixo eta ustel dagoenaren alde jartzen da; eta gizaki sendo eta etorkizuna ziurtatzen duenaren aurka aritzen da.

Krudeletan, hau da, etsaia menderatzearen alaitasuna, oinarrizko sen natural bat da, boteretsuen eta indartsuen ezaugarri bat. Baina mendekoen moralak debekatu eta estali egiten du krudeltasuna, eta, ondorioz, norberaren aurka zuzentzen da krudeltasun hori, aszetismoaren bitartez.

Gizartea: Artista Supergizaki Nagusi

Bi Moralen Arteko Gatazka

Bi moralen arteko gatazka etengabea litzateke, mendekoen morala mendekoen taldean soilik geratuko balitz. Baina talde horrek nagusia menderatu nahi du, eta bere balioak ezarri nahi dizkio. Horrela egiten dute kristautasunak, sozialismoak, demokraziak eta abarrek. Zer egin behar da horren aurrean?

Jainkoaren Heriotza eta Ateismoa

Jainkoa hil egin da, moralaren jatorria ezagutu dugunean, eta horren berri zabaldu behar da. Ateismoaren bitartez, kristautasuna desagertu, eta indarraren, askatasunaren eta izpirituaren independentzia bermatuko dira.

Nietzscheren Filosofiaren Patua

Pentsaeraren patua Nietzscheren filosofia onartzea da, Nietzschek berak dioenez. Nietzsche izan delako Jainkoaren heriotzaren berria zabaldu duena, eta, horrekin batera, gurutzatuen bizitzeko erari —Jesukristoren erari— Dionisosen bizitzeko era kontrajarri dio. Gurutzatuak —Jesusek— mendekoen morala ordezkatzen du. Dionisos, ardoaren eta sexu-grinaren jainko grekoa da, eta bizitzeko gogoa eta indarra ordezkatzen ditu.

Gamelua, Gizakiaren Lehen Fasea

Gamelua Jainkoarengan eta haren moralitatean sinesten zuen gizakia zen. Gameluak legea eta idealak betetzearen zama astuna darama, ez du arintasunik izan nahi, arinkeria arbuiatzen du, gogo tinkoa dauka, agindu astunak eta zorrotzak bete nahi ditu. Egoera horretan, idealismoak gizakia menderatzen du.

Nihilismoa eta Eraberritzea

Nihilismoan erortzen da gizaki-gamelua, Jainkoaren heriotzaren berria ulertzean. Orduan, gizakiak ez du ezertan sinesten (nihil = ezer ez, latinez; ismo = pentsaera edo sinesmen-eskola), ez du motibaziorik, ez du bizitzeko gogorik; norabiderik gabe dago, galdua. Arrunkerian gera daiteke. Baina nihilismoan dagoenari beste hau gerta dakioke:

Deskargatu

PDF Word HTML