Kanten Autonomia Morala: Arrazoiaren Erabilera eta Ilustrazioaren Deia
GOGOETA: Immanuel Kanten arabera, gizabanakoak bere ekintzak gidatu behar ditu arrazoiaren bidez, kanpoko inolako eraginpean jarri gabe. Lege morala ez da gizabanakoaren gainetik dauden elementuetatik eratorri behar, baizik eta arrazoiaren autonomiatik bertatik. Horregatik, ezin dio inongo elementuk (tradizioek, autoritateek, funtzionarioek...) gizabanakoari aginpide moralik ezarri. Horrelakoetan, gizabanakoa adingabe bat balitz bezala jokatzen ari litzateke. Beraz, subjektu bakoitzak bere buruari ezarri behar dio agindu morala, inoren inposaketarik gabe. Kanten esanetan, beraz, agindu morala ez da heteronomoa, baizik eta autonomoa.
Etikaren Oinarria eta Moraltasunaren Bereizketa
Kantek dio etikaren oinarria nahimenaren autonomian edo askatasunean datzala, hau da, arrazoimenak bere buruari legeak ezartzeko duen gaitasunean. Subjektuak bere buruari ezartzen dizkio lege etikoak, ez naturak edo Jainkoak. Bestetik, ekintzak betebeharraren arabera (legetasuna) edo betebeharrarengatik (moraltasuna) egin daitezke. Horregatik, Kantek moraltasuna eta legetasuna bereizten ditu; ezin dira lege juridikoa betetzen duten ekintzak besterik gabe moraltzat hartu.
Ilustrazio Garaia: Adingabetasunetik Nagusitasunera
Ilustrazio garaiko egoera askotan alferkeriaren eta koldarkeriaren ondorio zen. Gizadiaren zati bat adingabetzat har zitekeen, nahiz eta naturak gidaritza arrotzetik aspaldi askatu izan. Adingabe izatea erraza da. Gizadiaren zati nagusia adin nagusitasunerako urratsari ekiten zion, nahiz eta haiekiko gainbegiraketa nagusiaz jabetu ziren tutore onguratsuek.
Kanten Deia: "Sapere Aude"
Horregatik, Kanten mezua argia da: gizaki bakoitzak bere kabuz eta bere arrazoimena erabiliz erabakiak hartu eta bere bizitza gidatu behar du. Kanten garaia Despotismo Ilustratuarena zen, eta neurri batean absolutismoa atzean geratu zen. Horregatik dio Kantek "Sapere aude" (Ausart zaitez zure adimena baliatzera).
Aurreko Egoerak eta Gaur egungo Hausnarketa
Antzina gauzak bestelakoak ziren. Adibidez, Erdi Aroan, moralaren esparruan, Jainkoaren aginduak bete behar ziren zuzen jokatzeko. Gaur egun ere asko dira antzera jokatzen dutenak.
Nire iritziz, bakoitzak pentsatu behar du zer behar duen zoriontsu izateko. Pertsona bakoitzak gogoeta egin behar du zer komeni zaion ikusteko. Tradizioak eta ohiturak onak izan daitezke, baina indargabetu ere egin daitezke testuinguru historiko jakin batean, gizadiaren zati esanguratsu bati hala iruditzen bazaio.