Marx-en Alienazioaren Teoria: Kapitalismoa eta Langilearen Deshumanizazioa

Filosofia eta etika3,42 KB

Marx-en alienazio kontzeptua, erlijiosoa eta ideologikoa barne, bere pentsamenduaren oinarrietako bat da. Marx-ek uste zuen gizakiaren funtsa lanean datzala, eta gizakiaren indar oinarrizkoena arrazoia dela. Haren ustez, gizakia bereizten duen ezaugarri garrantzitsuena ekoizteko duen ahalmena da.

Zergatik Alienatzen du Gizakia Lanak?

Gizakiak lan egitean eta lanaren bidez ekoizpen-jarduera garatzean, bere lanaren produktuetan proiektatzen da. Produktu edo ekoizkin bakoitzean bere barruko zerbait uzten du, bere irudimena. Gizakia naturan kanporatzean, natura humanizaturik geratzen da, eta langilearen nortasuna produktuan bertan geratzen da integraturik.

Historian Zehar Gertatutako Alienazio Prozesua

Historian zehar, ordea, gizakiek ez dute beren burua sortu lanaren bidez; ez da elkartzerik egon. Langilea bere barruan hutsik geratzen da. Une horretantxe gertatzen da alienazioa: gizakia hutsik geratzen da, eta berak eginiko produktuak beretzat hartu ordez, arrotzak direla uste du. Langilea alienaturik dago, zeren bera ez den izaki bati atxikitzen baitzaizkio bere nortasunarenak diren nolakotasunak, berari loturik ez daudenak.

Marx-ek Nola Ulertzen Duen Gizaki Alienatua

Marx-ek gizaki alienatua honela ulertzen du:

  1. Bere lanaren ekoizkinarekiko alienazioa: Bere lanaren bidez eginiko produktuak bereak ez diren zerbait gisa hartzen dituenez, bere baitatik aldentzen da gizaki langilea, bere buruaren eta bere produktuen arteko urraketa bat gertatzen da.
  2. Ekoizteko bitartekoen jabeekiko alienazioa: Langileak lan egiteko bere indarra saltzen dio bera ez den beste bati, helburu lukratiboetarako erabiliko duen beste bati. Gizakia jarduera produktiboaz egiten denez, bere jarduera hori beste bati saldu behar izatean, bere izaera ere saltzen dio. Tresna bihurtzen da.

Langilea Gauza Bihurtzea eta Deshumanizazioa

Langilea gauza bihurtzen da. Berak saltzen duen hori, bere burua, kapital bihurturik geratzen da. Horrek gizakiaren askatasunaren ukapena adierazten du, deshumanizazioa. Ugazabaren eta langilearen arteko giza harremanak gatazkatsuak dira, harreman horiek gauza bihurturik daude.

Burgesia eta Proletarioa: Bi Klase Sozial Kontrajarriak

Horrela, elkarren aurkakoak diren bi klase sozial sortzen dira: burgesia eta proletarioa. Burgesak aurrerapen zaleak eta ekintzaileak dira, eta fede itsua dute ekonomiaren lege naturaletan eta truke askearen printzipioetan. Klase unibertsal berri bat sortuko da. Klase berri horrek jabe eta merkatari txikiak izandakoak biltzen ditu, eta langileekin gertatzen den moduan, industrializazioaren menpe egongo da.

Alienazioaren Iraupena eta Klase-Kontzientzia

Alienazio hori, oinarrian, kapitalismoa agertzen den une beretik sortzen da, eta sistema horrek dirauen bitartean iraungo du. Marx-ek bi klase sozial nagusi daudela dio, eta bi klase sozial horiek dira klase-kontzientzia hartu behar dutenak. Sistema kapitalistaren kontraesanak argien islatzen dira proletarioen klasean, zeina definitzen baita klase burgesa antagonikoa definitzen duenaren ukazio absolutuaz.

Proletarioen Kontzientziazioa

Marx-ek bere ahalegin guztiak proletarioak kontzientziatzera bideratzen ditu, zeren uste baitu historiak zapaltzaile eta zapalduaren arteko kontraesan hori gainditzeko baldintza objektiboak dakartzala.

Deskargatu

PDF Word HTML