Nietzsche eta Habermas: Morala, Etika eta Adostasun Unibertsala

Filosofia eta etika2,63 KB

Nietzsche: Jaunen Morala eta Mirabeen Morala (XIX)

Mendebaldeko balio tradizionalak desagertzearen alde, eta balio berriak sortzearen alde.

Bi motatako pertsonak:

  • Jaunak eta jaunen morala: Pertsona boteretsuak, indartsuak, ospetsuak. Aurre egiten diete arauei, masa izateari eta etengabeko borrokan eta arriskuan bizi ziren. Menperatzaileen morala: autonomoek, euren arau eta balio propioak sortu. Balioak: betebeharra, boterea, indarra, gogortasuna, diziplina eta konfiantza dira.
  • Mirabeak eta mirabeen morala: Ahulak, mendekoak, plebeioak, arruntak, koldarrak, artaldea, masa dira. Ez du ausardiarik, ez indarrik haserrea kanporatzeko, horregatik, masa izateko beharra. Heteronomia: Ahuldadeen babesa aurkitzeko baliagarri zaizkien baloreak sustatu; errukia, gupida, hurkoari maitasuna, pazientzia, berdintasuna eta abar.

Mendebaldeko kulturan mirabeen morala nagusitu, Greziako filosofiaren eta arrazionaltasunaren eta kristautasunaren eraginez.

Pertsona guztiak berdinak garelako ideia hedatuz, mirabeen matxinada bultzatuz, erdipurdikoen garaipena…

Balioen transmutazioa egin behar da, umiltasunetik harrotasunera; gupidatik krudeltasunera.

Supergizakia, transmutazio hori gainditzeko gai izango den gizakia.

Arrazoimenari uko egin, instintuak bultzatuz, zentzumenez gidatu.

Ez da beste mundu batzuen liluraketetan galduko…

Etika Komunikatiboa eta Diskurtsoen Etika: Habermas (XX)

Helburua: komunitate batek, elkarrizketa baliatuta, bere balioen, arauen, helburu moralen inguruko adostasun unibertsala lortzea.

Arauak, komunitatearen egoera zehatza hartuko lukete oinarritzat, beraz, ez lirakete behin betikoak izango, berrikusteko modukoak baizik.

Bete beharreko baldintzak:

  • Elkarrizketa politikoa eta inklusiboa (ezin da inor baztertu).
  • Aukeren berdintasuna bermatu (guztiek aukera berdinak izan).
  • Iruzurra baztertu.
  • Indar gehiegikeria (boterea) baztertu.

Gutxienengoen Etika

Helburua: justizia.

Horretarako, bizikidetza demokratikoa eta tolerantzia sustatu behar da.

Gizaki guztiei eska dakizkiekeen printzipio eta arau moralak dira.

Gehiengoen Etika

Helburua: zoriontasuna.

Horretarako, bizitza onaren idealak sustatu behar.

Eredu horiek gomendatu daitezke (baina ez exijitu) gizabanakoaren erabakia delako.

Deskargatu

PDF Word HTML