Kanten eta Humen Etiken Konparaketa: Arrazoia vs. Sentimendua
Kanten eta Humen Etiken Konparaketa
Kanten eta Humen etikak bi ikuspegi ezberdin eskaintzen dizkigute moralaren inguruan. Biak Ilustrazioaren garaiko pentsalariak izan arren, ondorio ezberdinetara iritsi ziren.
Arrazoia vs. Sentimendua
Humeren enpirismoaren arabera, arrazoiak ez digu esaten zer dagoen ongi eta zer gaizki. Beraz, morala ezin da arrazoimenean oinarritu, sentimenduetan baizik. Kantek ez du ukatzen sentimenduen edo grinen papera moralean, baina bere ustez, hauek dira azkenean zorigaitza ekartzen dutenak. Gizarteak aurrera egiteko eta progresua lortzeko, gizakien ekintzak arrazoimenean oinarritu behar dira.
Humeren ustez, arrazoimenak ez du gure jokabidea kontrolatzen, sentimenduak dira erabakitzaileak. Arrazoimenak egoera azter dezake, betiere zentzumenek eman dioten informazioarekin, eta ondoren sentimenduak izango dira gure jokabidea erabakiko dutenak. Kanten ustez, gizakiak badu behar moralaren kontzientzia, batzuetan gustuko ez ditugun gauzak egitera bultzatzen gaituena. Beraz, desioek ez dute morala kontrolatuko, arrazoiak baizik.
Ondorioak vs. Borondatea
Humeren etikaren arabera, ekintza bat ona izango da bere ondorioak onak badira eta ahalik eta zoriontasun gehien sortzen badu pertsona gehienentzat. Kantek, berriz, beste etika mota bat planteatzen du: gure ekintza ona izango da gure borondatearen arabera jokatzen badugu, gure intentzioa ona denean.
Judizioak: Aginduak vs. Kategoriak
Beste desberdintasun bat judizioen inguruan gertatzen da. Humeren ustez, judizio moralak aginduak dira; aldiz, Kanten ustez, kategoria inperatiboak izan beharko lirateke, eta ez hipotetikoak. Humen etikan, aginduek zer egin behar dugun esaten digute helburu bat lortzeko. Kantek proposatzen duena da kategoriek esatea nola jokatu behar dugun. Horretarako, hau garatu zuen: "Ekintza burutzean, hau planteatu: gustatuko litzaizuke ekintza hori lege unibertsala izatea?"
A Priori vs. A Posteriori
Humeren etika a posteriorizkoa da, esperientzian oinarritzen baitira aginduak. Beraz, partikularrak dira, ez unibertsalak. Kanten etika, ordea, a priorizkoa da: aginduak beharrezkoak eta unibertsalak dira, arrazoimenean oinarrituak, eta ez daude esperientziaren menpe.
Autonomia vs. Heteronomia
Humeren etika heteronomoa da: arauak gure arrazoimenetik kanpo dagoen norbaitek inposatu dizkigu, ez dugu autonomiaz jokatzen. Aldiz, Kanten etikan autonomoak gara, geuk jartzen baititugu geure arauak.