Berpizkundea, Iraultza Zientifikoa eta Ilustrazioa: Giza Pentsamenduaren Bilakaera
Berpizkundea eta Iraultza Zientifikoa
Berpizkundeak Erdi Aroarekin apurtzen du, eta pentsamendua sekularizatzen hasten da. Antzinako Grezian bezala, Berpizkundeko filosofoentzat gizakia izan da gai nagusia. Gizakiaren sormenean konfiantza handia dago, baita zientzian ere. Hurrengo mendeetako pentsalarientzat, ikerketan erabili zuten metodologia zientifikoa eredua izan zen.
Iraultza zientifikoa Kopernikotik Newtonera doan denbora da, eta autore klasikoak alde batera utzi eta naturaren zuzeneko azterketa metodoa erabiltzen da. Newtonen metodo induktiboak gailurra lortu zuen.
Guzti hau ikusten da:
- Politikan, Makiaveloren Printzea lanarekin; han, gobernariaren ezaugarriak deskribatu zituen.
- Erlijioan, aldaketak oso sakonak izan ziren, eta Luteroren erreformak banaketa ekarri zuen.
Protestanteek ez zuten onartzen Eliza katolikoak gizakiaren eta Jainkoaren artean zuen hierarkia eklesiala; haientzat, autoritate bakarra liburu sakratuetan idatzita zegoen: Jainkoaren hitza. Gizakiak Jainkoarekin harreman zuzena eta pertsonala izango du.
Kant eta Ilustrazioa
Ilustrazioaren ideia nagusia, Kanten ustez, pentsatzeko eta adierazteko askatasunarekin identifikatzen da; arrazoiaren erabilera publikoa deitu zion. Askatasun honekin, gizakiek burujabetasuna eta nagusitasuna lortzen dute, eta gizartean ere bere eragina izan behar du, aurrerapenari laguntzen.
Erreforma legalak egiteko askatasuna ere aipatzen du; erregeak proposamen arrazonatuak onartu behar ditu. Bi kasuetan, arrazoiaren erabilera publikoa praktikatzen da.
Gizakiak hiritar gisa funtzio sozial bat bete behar du; hor, arrazoiaren erabilera pribatua praktikatu behar du. Estatuak eta komunitateak armonia edo ordena baten izenean funtzionatu behar dute, eta erreferentzia hori ez da galdu behar. Kargu publikoei ez zaie desobedientziarik egin behar, baina bai kritika.
Kanten esaldi batean laburtzen dira arrazoiaren bi erabilerak: "Nahi adina eta nahi duzuenaz arrazonatu, baina obeditu".
Kantek kritika hitza bi zentzutan lotzen du Ilustrazioarekin:
- Kritikaren helburua garai ilustratua da.
- Kritika Ilustrazioaren garaian sortu den praktika da.
Garai ilustratuaren eta Ilustrazioaren garaiaren arteko bereizketarekin, Kantek Ilustrazioak historiaren prozesu dialektikoan duen eragina adierazi nahi du. Historiaren motorra eta helburua Ilustrazioa da.