Etika Teoria Nagusiak
Etika Formalak eta Betebeharraren Etikak
- Arauak modu kategorikoan eginda daude (salbuespenik gabe):
- Jokabidearen forma orokorra ezartzen dute (nola jokatu, ez zer egin behar dugun).
- Jokabidea ona da, betebeharra errespetatzearen asmoarekin eginda badago, emaitza edozein delarik ere.
Kant
Hiru ekintza mota:
- Betebeharraren aurkakoak: Ez-moralak dira.
- Betebeharrarekin bat datozenak, baina interesak edo beldurrak eragindakoak: Ez dute balio moralik.
- Betebeharrarekin bat datozenak eta betebeharrari errespetuz egindakoak: Moralak dira.
- Nahimena da ekintza moralaren motorra; nahimen ona betebeharra betetzea da, bete behar baitu (baita norberaren interesen aurka ere).
- Autonomia: inperatibo kategorikoa norbanakoak aplikatzen duelako.
- Inperatibo kategorikoa: “Jardun beti zure jokabidea lege unibertsal bilakatzea nahi izateko moduan.” “Besteei egin neuretzat nahiko nukeena.”
Estoizismoa: Zenon (K.a. IV. mendea)
- Estoikoen arabera, unibertsoa eta bertan gertatzen den guztia lege, printzipio edo arrazoi unibertsal batek araututa, zuzendua eta ezarria da (patua).
- Gizakiak naturaren menpe egon behar du: “bizi naturaren arabera”. Patua onartzeak ideal etikora, gogoaren lasaitasunera eta baretasunera garamatza (apatheia).
- Gure helburua da badenari eta izan ezin daitekeenari aurre ez egitea, autokontrolaren eta pasioen ezabatzearen bidez. Hau da: aldatu ezin dugun hori ulertzea eta onartzea. Horretarako, diziplina behar da.
Etika Kristaua
- Zoriontasuna Jainkoaren aurrean duinak izanez (bere aginduak betez) eta betiereko bizitza merezi izatean datza.
- Ordezkaria: Tomas Akinokoa (XIII. mendea), filosofo eskolastikoa.
- Naturaren legea jarraitu behar dugu: ongia egitea, gaizkia ekiditea.
- Bizitza kontserbatzeko agindua.
- Ugaltzeko eta espeziea zaintzeko agindua (bi hauek animaliekin partekatuak).
- Egia bilatzeko joera (Jainkoarengan), gizakiena soilik.
- Lege positiboek naturaren legeak errespetatu behar dituzte.
Etika Utilitarista: Bentham eta Mill (XVIII-XIX. mendeak)
- Printzipio utilitarista: ekintza bat ona izango da, ahalik eta pertsona gehienentzat ahalik eta zoriontasun handiena lortzen duenean.
- Kalkulua beharrezkoa da; baliagarritasun kolektiboa kalkulatu behar dugu.
- Norbanakoaren zoriontasunak taldearen zoriontasunarekin bateragarria izan behar du, interes publiko eta politikoak lortzeko.