Filosofia Politikoa: Platon, Agustin, Makiavelo eta Mororen Gizarte Idealak

Filosofia eta etika3,12 KB

Platon eta Hiri Ideala: Estatuaren Antolaketa Ideala

Platonentzat, etika eta politika beharrezkoak dira justizia lortzeko, hiri justu bat izateko. Hiru klase sozial proposatzen ditu, bakoitzak bere bertute eta funtzioarekin:

  • Agintariak: Bertutea jakintza da, eta haien funtzioa era bikainean gobernatzea da.
  • Zaindariak: Kemena dute ezaugarri, eta estatua babestea da haien egitekoa.
  • Ekoizleak: Neurritasuna da haien bertutea, eta baliabide materialak ekoiztea dagokie.

Klase bakoitzak guztion ongizatea lortzeko bere funtzioa betetzen du, eta era honetan, harmoniak hiri ideala sortzen du. Hiri idealaren ezaugarriak honako hauek dira:

  • Guztion ongia: Komunismo platondarra eta justizia.
  • Proselitismoa: Estatu aristokratikoa.
  • Emakumeen papera azpimarratzen du.

Agustinismo Politikoa eta Teokrazia

Erromatar Inperioaren ospea paganismoarekin lotuta zegoen, ez kristautasunarekin. Agustin Hiponakoak erantzun bat eman zuen Civitates Dei (Jainkoaren Hiria) obran, 22 liburuk osatutako lan eruditua. Lan hau kristau-fedearen apologia (defentsa) bat da.

Ongiaren eta Gaizkiaren arteko borroka Jainkoaren Hiriaren (kristau-karitatea) eta Munduko Hiriaren (gizakien egoismoa) arteko borroka da; Elizaren eta Estatuaren arteko borroka, hain zuzen. Gizakia mugiarazten duen indarra amodioa da, eta gizakiak aukeratzeko askatasuna du. Kristauen salbazioa bermatzeko, Estatua eta botere politikoa Elizaren menpe egon behar dute.

Nikolas Makiavelo eta Boterearen Teoria

Printzea liburua botereari buruzko tratatu bat da. Bertan, Makiavelok estatua nola bereganatu, nola gobernatu eta nola indartu azaltzen du. Aholkuak ematen ditu boterea bereganatzeko, zaintzeko eta indartzeko. Boterea armen, intrigaren edo herriaren laguntzaz lor daiteke. Estatuaren mesedetan, printzeak edozer egin dezake boterea lortzeko eta zaintzeko; hortik dator "helburuak bitartekoak justifikatzen ditu" esaldia. Herriaren bakea bermatzeko edozer egitea zilegi da. Estatuak erlijioa erabil dezake errazago aurrera egiteko, Elizaren laguntza izan dezake, eta printzeak bere irudia zaindu behar du, merituak irabaziz eta ona izanez.

Makiaveloren pentsamendua zientzia politikoaren sorreratzat hartzen da, morala eta erlijioa politikagandik bereizten baititu. Bere pentsamendua zinikoa, abertzalea eta zientifikoa da.

Tomas Moro eta Gizarte Ideala: Utopia

Utopia hiri idealaren izena da. Uharte irudikatu batean kokatzen da, eta gizartearen antolaketa ideala irudikatzen du. Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Utopian, gizarte ideala eta gizakien arteko berdintasuna aldarrikatzen dira.
  • Egitura politiko demokratikoa proposatzen du, non buruzagiak kendu daitezkeen gaiztoak badira.
  • Erlijio-tolerantzia bermatzen du Estatuak.
  • Gaitzik gabeko gizartea da, berdintasun ekonomikoarekin.
  • Dirua desagertzen da.
  • Biztanleen betebeharra lana da.
  • Ustelkeria eta bizioa salatzen ditu.
  • Zoriona gorputzaren atsegin moderatuetan eta adimenaren plazeretan datza.

Deskargatu

PDF Word HTML