Ezagutzaren Teoria: Ikuspegiak, Jatorria eta Egia Irizpideak
Ezagutzeko Aukerari Buruzko Ikuspegiak
Eszeptizismoa: Egia bakarra ukatzen du, iritziak bakarrik daudela baieztatuz. Kontraesana sortzen da, egia ez egotea egia dela esatean.
Subjektibismoa: Egia asko daudela dio, norberak bere egia propioa duela (egia partikularrak edo indibidualak). Ez dago egia unibertsal edo absoluturik.
Errelatibismoa: Egiaren definizioa aldatu egiten da denboraren, lekuaren eta egoeraren arabera. Egia erlatiboa da. Garai batean eta giza talde batentzat egiazkoa dena, ez da zertan egia izan behar beste garai edo giza talde batzuentzat.
Pragmatismoa: Egia praktikoa dena da. Gauza bat egia izango da aurkitzen garen egoeraren arabera.
Kritizismoa: Ezagutza lor daiteke baldintza batzuen bidez, baina prozesua ez da beti automatikoa. Gure ezagutzaren mugak onartu behar ditugu.
Prespektibismoa: Egia bakarra existitzen da, baina bakoitzak egia horren zati bat ikusten du, bere perspektibaren arabera. Gero eta egia gehiago ezagutu, orduan eta ikuspegia zabaldu egingo da.
Ezagutzaren Izaerari Buruzko Ikuspegiak
Errealismoa: Ezagutzen ditugun gauzak independenteki existitzen dira. Ezagutzaileak ez dio eragiten ezagututakoari.
Idealismoa: Ezagutza ziur bakarra pentsatzen duen zerbait naizela da. Gure kontzientziaz bakarrik fida gaitezke. Egia bakarra: ni pentsatzen duen zerbait naiz. Dena zalantzan jartzen dute.
Ezagutzaren Jatorriari Buruzko Ikusmoldeak
Arrazionalistak (Descartes, XVIII. mendea):
- Arrazoimenean konfiantza.
- Ezagutzak ez du mugarik.
- Ezagutza aprioristikoak.
- Metodo matematikoak.
- Zentzumenak gutxietsi.
Enpiristak (Hume, XVII-XVIII. mendea):
- Zentzumenen bidezko ezagutza.
- Mugatua da gure ezagutza.
- Arrazoimena beti esperientzian oinarritu.
- Arrazoimen kritikoa.
Egia Irizpideak
Autoritatea: Pertsona jakin batek (aditua, ospetsua, gizartean garrantzia duena) esan duelako sinestea.
Tradizioa: Urteetan zehar onartu denez, gaur egun ere onartzea, ohituraren arabera.
Egokitasuna: Esandakoa errealitatearekin kontrastatzea. Hitzek errealitatearekin bat egiten dutenean egia izango da.
Koherentzia: Irizpide logiko-matematikoa.
Erabilgarritasuna: Baieztapen bat egia izango da baldin eta guretzat erabilgarria bada errealitatean orientatzeko. Praktikoa bada.
Nabaritasuna: Ebidentzia. Gure intelektua %100 ados dagoenean.