Platonen Filosofia: Ongia, Egia, Estatua eta Zoriontasuna

Filosofia eta etika2,75 KB

Ongia ezagutu gabe, zentzuz ondo jokatzea ezinezkoa da.

Ongiaren Ideia

Gizakia ona eta gaitza ezagutzen lortzen duenean da. Platonen ustez, ongiaren ideia garrantzitsuena da berak sortutako hierarkian, goi-goian dagoelako. Ongiaren ideiak mundu adigarria argitzen du, eguzkiak mundu sentigarriarekin egiten duen moduan. Bere ustez, ongiak dakienak beti ondo egingo du (intelektualismo morala). Planteatutako politikan, filosofo-gobernariak ongiaren ideiaz jabetu behar da, modu justu batean aritzeko.

Egia

Esaten denaren eta errealitatearen arteko adostasuna. Platonen ikuspuntutik, egia ideien mundutik lortzen dugun ezagutza da. Egiazko bakarra ideia bera da eta beste gauza guztiak, kopiak dira. Arrazoimenaren bidez lortzen da, eta lortzeko Platonek dialektika proposatzen du. Ezagutzea, oroitzea baino ez da eta kontzeptu honi amnesia esaten zaio.

Estatuaren legeak guztion ongia bilatzen dute. Horretarako, hiritar bakoitzak komunitateari bere zerbitzurik onena eskaini behar dio eta horrela, Estatuak harmonian jarrai dezake.

Legea

Platonen estatu idealean, gobernatzea jakintsuei dagokie. Izan ere, jakintsuek ez dituzte inolako legerik behar, badakitelako nola jokatu behar duten. Hala ere, errealitatean gauzak konplexuagoak direnez, legeak beharrezkoak dira armonian bizitzeko. Interes pertsonalak interes orokorren gainetik egon ez daitezen, Estatuak bere hiritar guztien bizitzak legeztatu behar ditu, eta zeregin zibil guztiak antolatu behar ditu, bizitza pribatua bakoitzaren gaitasunen arabera deseginez.

Herriaren Batasuna

Interes pertsonala baztertzea, ez nik nahi dudana, guztiontzako hoberena da. Armonia, justizia, berdintasuna, etab. Hiritar bakoitzak bere gaitasunen arabera jokatzen duenean, hiriak armonia eta justizia lortzen ditu, eta, zoriona ere. Hiritar bakoitzak bere interes pertsonalak jarraituko balitu, armonia eta batasuna hautsiko lirateke, eta Estatua ezinbestean ustelduko litzateke. Estatuak bat eginda iraungo badu, hezkuntza herritarren gaitasunetan oinarritu behar da, funtzio guztiak behar bezala identifikatuta gera daitezen, eta horrek guztiak zoriona eta bizikidetza berma dezan.

Zoriontasuna

Poztasuna adierazten duen egoera da, beharrik ez dagoen egoera. Platonen arabera, zoriontasuna ez dago gauza fisikoetan. Ongizatea lortzen da zoriontasun orokorraren bidez, giza-talde orekarekin. Zoriontasuna izatea modu fisikoaren bidez ez du balio. Ideiak gogoratzearen bidez lortuko dugu benetako zoriontasuna. Gaurko gizartean, liberalismoaren ondorioz, zoriontasun indibiduala gehiago nabaritzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML