Gnoseologia: Ezagutza, Fedea eta Arrazoiaren Harmonia

Filosofia eta etika1,85 KB

Gnoseologia: Ezagutza eta Egiaren Bideak

Gnoseologiaren arabera, egia absolutua ezagutuz gara zoriontsu, eta egia absolutu hori Jainkoa da.

Sinesmena eta Arrazoimena

Sinesmenaren eta arrazoimenaren arteko harremana konplexua da:

  • Hasieran, arrazoimenak dakar sinestea.
  • Gero, sinesmenak arrazoimena argitzen du.
  • Azkenik, arrazoimenak sinesmenaren edukiak aztertzen ditu.

Ezagutza Motak

Ezagutza eskuratzeko hainbat modu daude:

  1. Sinetsi ezean, ezin da ezagutzarik eskuratu (egiak aurkitu).
  2. Ezagutza sentikorra: Zentzumenen bidez gure gorputzean eta inguruko munduan gertatzen denaren ezagutza lortzen dugu. Baina hau ez da egia osoa, zati bat baino ez.
  3. Arrazoizko ezagutza: Arrazoiak aurreko ezagutza arimaren baitan dauden egiekin (ideia eredugarriekin) alderatzen ditu. Ideia horiek Jainkoak gure arimaren baitan jarri ditu, ideia perfektuak dira:
    • Munduaz: Zientzia
    • Jainkoaz: Jakinduria

    Ezagutza hau kontenplazioari esker ezagutzen dugu, ideiak diren bezala kontenplatuz. Barne-garapena ere deitzen zaio, geure baitan (arimaren barruan) aurkituko dugulako.

Arrazoiaren eta Fedearen Harmonia

Arrazoiaren eta fedearen bereizketak, gero, harmonia bilatzen du. Filosofiaren eta teologiaren objektuak eta edukiak bat egiten dutenean, harmonia sortzen da.

Jainkoa bera delako arrazoizkoa sortu duena eta errebelazioaren iturri dena, horregatik ezin da kontraesanik egon Jainkoak errebelatzen duenaren eta gizakiak Jainkoak emandako arrazoiaren bidez ezagutzen duenaren artean.

Historikoki, arrazoia ez zen gai egia lortzeko eta fedearen argitzapena behar zuen horretarako. Baina, Tomas Akinokoaren ustez, arrazoiak bere kabuz dezakeela egia lortu.

Deskargatu

PDF Word HTML