Ezagutza eta Bizitzaren Oinarrizko Definizioak
Ipuina
Gizakiak denbora pasatzeko asmatzen duen fikziozko kontakizuna.
Natura
Berez sortutako mundu fisiko eta materiala.
Mitoa
Gauza ezezagun bat azaltzeko gizakiak sortutako kontakizun fantastikoa.
Anonimoa
Egilea ezezaguna den edozer gauzaren ezaugarria.
Fikziozko Azalpena
Irudimenaren bitartez gizakiak sortutako azalpenak.
Antropomorfikoa
Gizaki itxura duen edozer gauzaren ezaugarria.
Teknika
Zientziari tresnak eta erronkak proposatzen dizkion jakintza.
Hitz Artikulatua
Gizakiak gure artean komunikatzeko erabiltzen dugun soinu multzoa.
Arrazoia
Gizakiak argudiatzeko duen ahalmena.
Animalia
Instintoen bitartez jokatzen duen izaki biziduna.
Informazioa
Edozein gauzari buruz lortzen dugun datu multzoa.
Esperientzia
Gizakiak bizitzan zehar berez ikasitako bizipenak.
Ezagutza Iturria
Izaki bizidunek informazioa eskuratzeko edo garatzeko erabiltzen duten bidea.
Dogma
Frogatu ezin den, baina onartu egiten den baieztapena edo ideia.
Irudimena
Gizakiak gauzak asmatzeko duen ahalmena.
Jakintza Zientifikoa
Froga enpirikoetan oinarritzen den jakintza.
Gizakia
Pentsatzeko eta argudiatzeko gaitasuna duen izaki biziduna.
Harridura
Gauza ezezagun baten aurrean gizakiak sentitzen duen mirespena.
Jakin-mina
Ezezagun den zerbait jakiteko gizakiak duen nahia.
Zoriontasuna
Izaki bizidun batek bere barnean sentitzen duen poza edo alaitasuna.
Instintoa
Izaki bizidun batek berezko duen sena.
Zergatia
Edozein gertakizun edo planteamendu azaltzeko dagoen arrazoia.
Helburua
Gizakiak bizitzan zehar aurrera egiteko planteatzen dituen muga edo lorpenak.
Zentzumenak
Edozein izaki bizidunek kanpotik informazioa hartzeko erabiltzen dituen baliabideak.
Jakituria
Zentzumenen bitartez hartzen dugun informazioa besteei azaltzeko gaitasuna.
Jainko-Jainkosa
Mitoetan gizaki itxura eta botere handiagoa duten izakiak.