Descartes: Askatasuna, Pasioak eta Jainkoaren Froga
Pasioak eta Askatasuna Descartesen Filosofian
Descartesek giza askatasuna bere dualismo antropologikoaren bidez aztertzen du. Gorputza substantzia material eta mekanikoa da, lege fisikoen arabera funtzionatzen duena. Arima, berriz, substantzia pentsatzailea da, eta askatasunaren egoitza. Horrek esan nahi du gizakiaren askatasuna bere arrazoiaren bidez erabakitzeko gaitasunean oinarritzen dela.
Descartesentzat, animaliak automatak bezala funtzionatzen dute, arimarik eta beraz askatasunik ez dutelako. Giza ekintzak borondatezkoak dira, hau da, arimak kontrolatutako mugimenduak dira. Pasioak edo grinak, aldiz, gorputzean sortzen dira eta arimara iristen diren sentimendu edo emozioak dira. Adibidez, beldurra, plazera edo haserrea pasioak dira, eta...