Descartes: Askatasuna, Pasioak eta Jainkoaren Froga

Filosofia eta etika4,12 KB

Pasioak eta Askatasuna Descartesen Filosofian

Descartesek giza askatasuna bere dualismo antropologikoaren bidez aztertzen du. Gorputza substantzia material eta mekanikoa da, lege fisikoen arabera funtzionatzen duena. Arima, berriz, substantzia pentsatzailea da, eta askatasunaren egoitza. Horrek esan nahi du gizakiaren askatasuna bere arrazoiaren bidez erabakitzeko gaitasunean oinarritzen dela.

Descartesentzat, animaliak automatak bezala funtzionatzen dute, arimarik eta beraz askatasunik ez dutelako. Giza ekintzak borondatezkoak dira, hau da, arimak kontrolatutako mugimenduak dira. Pasioak edo grinak, aldiz, gorputzean sortzen dira eta arimara iristen diren sentimendu edo emozioak dira. Adibidez, beldurra, plazera edo haserrea pasioak dira, eta hauek kanpoko estimuluen ondorioz sortzen dira. Hemen arimak pasiboki jokatzen du, baina ez du zuzenean kontrolatzen.

Hala ere, askatasunaren gakoa pasioak kontrolatzen jakitea da. Askatasuna gorputzaren eta arimaren arteko oreka lortzea da. Descartesentzat, grinak ez dira ezabatu behar, baizik eta kontrolatu, onuragarriak izan daitezen. Gizakiak, arrazoiaren bidez, pasioen eragina zuzendu behar du, eta horrela bere autonomiari eutsiko dio. Askatasunak gizakiak animalietatik bereizten ditu, erabaki arrazionalak hartzeko gaitasuna ematen dielako.

Pasio nagusiak "Les Passions de l’âme" lanean

Les Passions de l’âme lanean, Descartesek grina nagusi hauek proposatzen ditu:

  • Miresmena: Ezagutza berriekiko interesa.
  • Maitasuna: Beste norbaitekiko lotura afektiboa.
  • Gorrotoa: Arriskutsua edo desatsegina dena saihestea.
  • Desira: Zerbait lortzeko gogoaren adierazlea.
  • Alegria: Egoera atseginen adierazlea.
  • Tristura: Egoera negatiboen aurreko erantzuna.

Pasioak eta Moraltasuna

Pasioen inguruko ideia hauek moraltasunarekin ere lotzen dira. Bertutea borondatea onerako erabiltzea da, eta akatsa desioekin obsesionatzea.

Descartesen Filosofiaren Oinarriak: Cogito eta Jainkoa

René Descartesek bere filosofiaren abiapuntua zalantza metodikoa izan zen. Guztia zalantzan jarriz, lehen egia dudaezin batera iritsi zen: "Pentsatzen dut, beraz banaiz" (Cogito, ergo sum). Horrela, bere existentzia ziurtatu zuen eta bere oinarrizko ezaugarria pentsamendua zela ondorioztatu zuen. Hortik abiatuta, ni-a gorputzetik independentea den izaki pentsatzailea (arima) dela baieztatu zuen. Hala ere, munduaren existentzia ez zegoen ziurtatuta, amets bat edo jeinu gaizto baten engainua izan zitekeelako.

Jainkoaren existentziaren frogak

Mundu fisikoaren existentzia ziurtatzeko, Descartesek Jainkoaren existentzia frogatu behar izan zuen. Horretarako, hiru argudio erabili zituen:

  • Perfekzioaren ideiaren argudioa: Gugan dagoen perfekzioaren ideia ezin dugu guk sortu, izaki inperfektuak garelako. Beraz, izaki perfektu bat existitu behar da ideia hori gure baitan jarri izan dezan: Jainkoa.
  • Argudio ontologikoa: Jainkoa izaki perfektua bada, ezinbestean existitu behar du, bestela ez litzateke perfektua izango.
  • Argudio kosmologikoa: Ni izaki finitua naiz, eta nire existentziaren kausa ezin da izaki finitua izan; azken kausa infinitua eta perfektua izan behar da: Jainkoa.

Hiru Substantzia Nagusiak

Jainkoa da substantzia infinitua, eta berak bermatzen du gure ideia argi eta bereiziak egiazkoak direla. Horren ondorioz, mundu fisikoaren existentzia baieztatu ahal izan zuen. Mundu fisikoa substantzia hedaduraduna da, eta bere atributu nagusia hedadura (espazioa betetzea). Descartesen arabera, Jainkoa erlojugilea bezala da, munduari lehen bultzada eman zion, baina behin martxan jarrita, lege mekanikoen arabera funtzionatzen du.

Laburbilduz, Descartesek "ni"-tik mundura doan bide filosofikoa garatu zuen, Jainkoaren existentzia funtsezko oinarri hartuta. Horrela, bere sisteman arima (res cogitans), Jainkoa (res infinita) eta materia (res extensa) hiru substantzia nagusi dira.

Deskargatu

PDF Word HTML