Zoriontasuna eta Ezagutza San Agustinen Filosofian
Agustinen Zoriontasunaren Kontzeptua
Zoriontasuna du helburu Agustinen filosofiak. Horregatik, eudemonista zela esan daiteke. Hala ere, Hortensius liburua irakurri eta kristau bihurtu ostean, zoriona plazerretan ez dagoela defendatu zuen, baizik eta naturaz gaindiko maila batean dagoela.
Zoriontasunaren Bideak eta Oztopoak
- Zoriona lasaitasun espiritualean (estoikoen ataraxia) datza, eta hori egia absolutua edukitzean bakarrik lor daiteke. Agustinen ustez, eszeptizismo erradikala ezinezkoa da: zalantzak berak pentsatzen eta zalantzan dagoen izakiaren existentzia eskatzen du. Egia hori ebidentzia ukaezina da: “Si fallor sum”.
- Epikurok bezala, desiraren eta zorionaren arteko harreman estua planteatuko du Agustinek. Hala ere, gizakia, premiaz eta desiraz betea, zoritxarrekoa da, bai desira horiek asetzen ez baditu, bai desira txarrak eta kaltegarriak asetzen baditu ere. Zoriona ez da lortzen suntsi daitezkeen ondasunak eskuratuz, grinak asetuz, edo plazeren bidez, Epikurok zioenez. Horiek denak iragankorrak dira, eta ezin dute gizakia zeharo ase.
- Platonekin bat etorriz, zoriona gauza iraunkorrek emango digute, eta Jainkoa iraunkorra eta betierekoa denez, zoriona Jainkoarengan egongo da.
Zoriontasuna du helburu Agustinen filosofiak. Horregatik, eudemonista zela esan daiteke. Hala ere, Hortensius liburua irakurri eta kristau bihurtu ostean, zoriona plazerretan ez dagoela defendatu zuen, baizik eta naturaz gaindiko maila batean dagoela.
Jainkoa eta Barne Bilaketa
Non dago Jainkoa? “Ez bilatu kanpoan, itzuli zeure barnera.”
Ezagutzaren Mailak Agustinen Arabera
- Ezagutza sentikorra (iritzia): Ez da ziurra.
- Zientzia: Arrazoiak judizioak egiten ditu zentzumenezko datuak ereduzko ideiekin konparatuz. Ezagutza arrazionala oso lotuta dago oraindik ezagutza sentikorrari.
- Kontenplazioa (jakinduria): Judizioak egiteko erabiltzen dira ereduzko ideia unibertsalak, perfektuak eta objektiboak: jainkozko argiztapena da giza adimenari betiereko egiak ikusgai egiten dizkiona (Platonen Ongiak beste ideiekin egiten zuen bezala).
Zoriontasunaren Lorpena eta Mugak
Ondorioz, Jainkoa ezagutzeak zoriona ekartzen dio gizakiari, baina ez guztiei. Jakintsua besterik ez da zoriontsu, eta alderantziz: horregatik akademikoak, eszeptiko izanik, ezingo dira inoiz zoriontsu izan, eta ezta Jainkoarengandik urruntzen direnak ere. Hala ere, kristauak jatorrizko bekatuak markatutako errealitate mundutar honetan ez du aurkitzen erabateko zoriona, heriotzaren ondoren baizik.