San Agustin: Filosofia, Teologia eta Eragina
Greziako Eskolak eta San Agustin
Greziako eskolak: Platonek eta Greziako eskoek eragin handia izan zuten San Agustinengan. Greziako eskolen barruan epikureismoa, estoizismoa eta neoplatonismoa daude.
Epikureismoa
Epikureismoa: Epikurok (K.a 341-270) sortutako Lorategia eskolan emakumeak onartzen ziren beste eskoletan ez bezala. Epikuroren ustez, gizaki jakintsuak ez du politikan parte hartu behar. Adiskidetasuna eta askatasun pribatuak balioesten dira, konpromiso politikoa alde batera utziz. Jakintsuak autarkia lortzen saiatu behar du, eta autarkiaren bitartez, ataraxia deritzona, hau da, beldur, min eta kezkarik gabe. Hau hiltzen zarenean gertatzen da. Epikuroren aburuz, minak baztertu, eta plazerrak konbinatu behar dira, plazer baketsua eta adorearen oreka perfektua lortzeko.
Estoizismoa
Estoizismoa: Zenonek (K.a 336-264) sortu zuen eskola dugu. Estoizismoaren ideia nagusiak hauek dira: benetako askatasun pertsonala bilatu behar da, baina politikan parte hartuz. Gizakiek politikariak izan behar dute. Gizakiek lortu behar duten zoriontasuna ez da plazerrean oinarritzen, baizik eta bertutearen etengabeko jardueran, buruaskitasunean, autokontrolean, gizakia askatzen duen bertutea lortzean. Moralaren lehen agindua naturaren arabera bizitzea da, hau da, arrazoiaren arabera, naturala arrazoizkoa baita.
Zoriontasuna patua onartzean datza.
Neoplatonismoa
Neoplatonismoa: K.o III. mendean sortutako filosofia-korrontea da. Platonen ustez, epikureismoa salbu, antzinako beste filosofien funtsezko norabideak eta ekialdeko ideia erlijioso-mistikoak batzen dituen sistema sendoa dugu.
Agustinen Pentsamendua
Ontologia
Ontologia: Agustinak bi motatako izakiak bereizten ditu: izaki absolutoa (Jainkoa) eta hark sortutako izaki kontingenteak.
Jainkoa, izaki absolutoa, betierekoa, perfektua, guztiz ona eta guztiz justua da. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da; arima gai da egia eta beharrezkoa eta aldagaitza den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke jainkoaren existentziarik gabe.
San Agustinek esaten zuen Jainkoa existitzen zela arrazoi hauengatik:
- Argudio gnoseologikoa: egia existitzen denez, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.
- Argudio kosmologikoa: kosmoaren bitartez saiatzen da Jainkoaren existentzia frogatzen. Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna; bere gainetik dagoen egirantz, hau da, Jainkoa.
- Ideia eredugarriak: Jainkoaren existentziari buruzko frogapena ideia eredugarrietan datza. Gizakiak egia eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak edo arketipoak. Adimenak ezin ditu edatu bere gainetik daudelako.
Ideia eredugarriek eta betierekoek izatean oinarritu behar dute. Ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik; aldagintzaren funtsak aldagintza izan behar du.
Ezagutza eta Dialektika
Ezagutza eta dialektika: Bi pentsalariek, Platon eta Agustin, dualismo epistemologikoa baieztatzen dute. Bi ezagutza daude: sentikorra eta faltsua. Bi pentsalariak diote ezagutza sentikorra ez dela baliagarria benetako ezagutza lortzeko. San Agustinoren dialektika, arrazoia eta fedea batera erabiltzea da. Uste zuen egia eta zoriona lortzeko, beharrezkoa dela Jainkoari fedea izatea. Agustinok esan zuen gaizkia sortzen dela guk egiten ditugun erabakiek, Jainkotik urruntzen garen bakoitzean. Horrela, gure bizitzan Jainkoa beharrezkoa da, eta bere laguntzarekin bakarrik lortzen dugu egia eta zoriontasuna.
Patristika eta Agustinen Askatasun Kontzeptua
Hirugarren eta zortzigarren mendeen arteko kristau gidoi filosofo eta teologoak patristika izenarekin ezagutzen ditugu. Kristautasunaren mundu ikuskera berria finkatzea izan zen haien lana. Platonek eta Greziako eskoek eragin handia izan zuten San Agustinen pentsamenduengan.
Gure askatasun-kontzeptua eta Agustinena desberdinak dira. Agustinen pentsamendua teologikoa da. Askatasuna eta liberum arbitrium edo aukeramena sinonimoak dira guretzat, baina ez Agustinentzat. Berarentzat manikeismoaren eta pelagianismoaren aurkako erreakzioen nahasketa da. Gizakiak zuzen jokatzeko Jainkoaren grazia behar du. Berak dio: izakia askea da, baina gizakia da, librea delako. Askatasunik gabe ezin da gizakia izan. Baita dio gizakiak, Jainkoarenerako joera izan behar duela. Agustinek pentsatzen du gizakia bere buruaz eta bera baino gutxiago diren gauzez gozatzen badu, Jainkoarengandik urrundu egin behar dela eta bekatuan eroriko dela. Adibidez, masturbazioa.
Gaitzaren Ikuspegia: Agustin eta Plotino
Alde batetik, San Agustinek gaitz fisikoa izaki sortuen ustelgarritasun-ikuspegitik ikusten du. Ustelgarritasuna ez da gaitz bat bere baitan. Gauzak ustelkorrak dira, horrela ez balira, Jainkoa izango lirateke. Beraz, existitzen diren gauza guztiak onak dira, baina ez guztiz onak. Gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena baino ez da. Bestalde, gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramenaren erabilera okerretik dator. Gizakiaren helburua zoriontsua izatea da, eta hori lortzeko, bakoitzak goreneko ongiarengana itzuli behar du.
Plotinok ez du berdina pentsatzen. Berak dio gaitza ongiaren falta dela eta materiaren mundutik datorrela. Ez dela benetakoa. Agustin aldiz, gaitza ongiaren falta dela dio, baina gizakiaren erabaki txarretik datorrela. Plotinok baita dio Jainkoa ezin dela gaitzarekin lotu, Jainkoa beti ona dela eta Agustinek esaten du Jainkoak gizakiari askatasuna eman ziola, baina gaitza gizakiaren aukeraketa txar baten ondorioa dela.
Ondorioak
Laburbilduz, San Agustinentzat, gaitza gizakiaren askatasunaren erabilera okerretik dator, beraz, gizakiak erantzulea da. Plotinok, aldiz, gaitza ongiaren falta dela dio eta materiaren mende dago. Jainkoa ez dago lotuta gaitzarekin. Bi pentsalariek desberdin ikusten dute askatasuna eta gaitzaren jatorria.