Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Dena erlatiboa al da? Egiaren eta ezagutzaren mugak Sofisten eta Sokratesen artean

Filosofia eta etika4,1 KB

Dena erlatiboa al da?

Ezagutzaren mugak eta egiaren izaera aztertzea giza pentsamenduaren zutabe nagusietako bat izan da historian zehar, batez ere gure ideien iturria aztertzerakoan. Gaur egun ere oso zabalduta dago «dena erlatiboa da» dioen ustea. Baina, egiazki pentsa al dezakegu ez dagoela egiazkotasun unibertsalik eta dena gure iritzi partikularren mende dagoela? Galdera honek mundua ulertzeko eta egiaren bila aritzeko dugun gaitasuna kolokan jartzen du gure gizartean.

Sofisten ikuspegia

Alde batetik, kontuan hartu behar da Protagorasen eta sofisten alde positiboa, alegia, gure ezagutza zuzenean lotuta dagoela gure zentzumenekin eta bizi-esperientziarekin. Izan ere, gizaki bakoitzak bere testuinguru eta ibilbidea duenez, errealitatea modu...

Jarraitu irakurtzen "Dena erlatiboa al da? Egiaren eta ezagutzaren mugak Sofisten eta Sokratesen artean" »

Politika eta antropologia: Platon eta Aristotelesen ikuspegiak

Filosofia eta etika2,8 KB

Politika

Politika gizartearen antolaketa, Estatuaren egitura eta boterearen erabilera bidezkoa aztertzen dituen filosofia-adarra da.

Platonen politika Errepublika idealaren teorian oinarritzen da, non gobernu sistema aristokrazia edo sofokrazia den, hau da, jakintsuen gobernua. Platonen arabera, gizartea hiru klase sozialetan banatzen da:

  • Agintariak edo filosofo gobernatzaileak.
  • Zaintzaileak, gizartea babestu eta zaintzen dutenak.
  • Langileak edo ekoizleak.

Platonen ustez, Estatu bidezkoa osatzen da hiritar bakoitza bere arimaren bertutearen arabera dagokion gizarte-klasean kokatzen denean.

Aristotelesentzat, ordea, helburu nagusia herritar guztien onura bermatuko duen bidezko gobernua lortzea da. Horretarako hiru gobernu sistema posible aztertzen ditu,...

Jarraitu irakurtzen "Politika eta antropologia: Platon eta Aristotelesen ikuspegiak" »

Arrakasta ala Jakintza: Nork Dago Prest Gobernatzeko? Platon, Sofistak eta Gaur

Filosofia eta etika5,89 KB

Arrakasta ala Jakintza: Nork Dago Prest Gobernatzeko?

Boterea noren esku egon behar den galdetzea betiko eztabaida bat da. Antzinako Grezian, hiri-estatuen garapenarekin batera, asko hausnartu zen gaitasun politikoaren inguruan. Hasieran bizitzan arrakasta izatea nahikoa zela uste bazen ere, demokraziaren hedapenak eta garaiko pentsalariek galdera sakon bat utzi ziguten: gobernatzeak diskurtso politikoak egitea esan nahi du ala benetako jakintza izatea?

Atenasko demokrazian herritar orok zeukan parte hartzeko aukera, eta giro horretan sofistek indar handia hartu zuten. Protagorasen ustez, politikan arrakasta izatea irakats daitekeen zerbait zen, eta horretarako oratoria eta pertsuasioa ziren tresnarik garrantzitsuenak. Haien ikuspegitik, gobernatzeko...

Jarraitu irakurtzen "Arrakasta ala Jakintza: Nork Dago Prest Gobernatzeko? Platon, Sofistak eta Gaur" »

Platon, Protagoras eta Aristoteles: errealitatearen eta ezagutzaren bilaketa filosofikoa

Filosofia eta etika19,76 KB

Platonen ustez, ideiak dira benetako errealitatea

"Platonen ustez, ideiak dira benetako errealitatea"

Itzalen mundutik haratago: benetako errealitatearen bila

Platonek errealitatearen izaera aztertu zuen bere Dualismo Ontologikoaren bidez. Bere tesi nagusiaren arabera, zentzumenekin ikusten dugun mundu fisikoa itxura hutsa da, eta benetako errealitatea mundu ulergarrian dauden Ideia aldaezinek osatzen dute. Egilearen ustez, materiala dena aldakorra da; benetan existitzen dena, ordea, kontzeptu unibertsalen formak dira. Baina, posible al da mundu fisiko hau ilusionarioa dela pentsatzea?

Alde batetik, Platonen tesiak lotura zuzena du Parmenidesen filosofiarekin. Parmenidesek defendatzen zuen Benetako Izatea aldaezina eta betierekoa zela, zentzumenen...

Jarraitu irakurtzen "Platon, Protagoras eta Aristoteles: errealitatearen eta ezagutzaren bilaketa filosofikoa" »

Platon: Ideien Teoria, Ezagutza eta Estatua Gobernatzeko Filosofoak

Filosofia eta etika1,35 KB

1. Platon (k.a. 427-347)

1. Bizitza, testuingurua eta eraginak

Platon Sokratesen ikaslea izan zen eta Atenasen Akademia sortu zuen.

Sintesi filosofikoa (eraginak):

  • Parmenides: benetako errealitatea eta ezagutza aldaezinak eta unibertsalak dira.
  • Heraklito: mundu sentigarria etengabeko fluxuan eta aldaketan dago.
  • Sofistak (Protagoras): Platon bat dator mundu sentigarriaren aldakortasunarekin eta subjektibotasunarekin, baina erlatibismoa baztertzen du: egia unibertsala eta objektiboa badago, Ideien munduan dago.

2. Dualismo ontologikoa (errealitatearen teoria)

Platonek errealitatea bi eremutan banatzen du (Ideien teoria):

A. Mundu sentigarria (mundu fisikoa/hautemangarria)

  • Ezaugarriak: zentzumenen bidez hautematen da. Gauzen, itxuren eta aldaketaren mundua
...
Jarraitu irakurtzen "Platon: Ideien Teoria, Ezagutza eta Estatua Gobernatzeko Filosofoak" »

Heziketa, arrazoimena eta ongiaren ezagutza Platonen Errepublikan

Filosofia eta etika2,65 KB

Heziketa eta arrazoimena

4. "Beharrezkoa da, beraz... biratzeko eta begiratzeko".

Heziketa ez da jakituriarik ez dutenengan jakituria ezartzea (ez da begi itsuan ikusmena ezartzea; ez da ezagutza ematea). Arimak jadanik baduen ahalmena: arrazoimena. Arima modu egokian zuzendu behar da ongia ezagutu ahal izateko: adimena mundu sentikorretik aldenduz (zentzumenetatik askatuz) eta benetako errealitate edo izatera (ideien mundura) zuzenduz. Arimari arrazoimena modu egokian zuzentzen irakastea da heziketa.

Ezagumena eta gobernua

4. "Eta gainerako ahalmenak... bizitzeko aukera izanik?"

Arimaren ezagumenak bere indarra mantentzen du, baina ondo edo gaizki erabil daiteke. Desioek eta plazerek egiatik urruntzen gaituzte; horiek baztertuz gero, egia argiago...

Jarraitu irakurtzen "Heziketa, arrazoimena eta ongiaren ezagutza Platonen Errepublikan" »

Filosofiaren adarrak eta historia: Antzinatik gaur arte

Filosofia eta etika14,29 KB

Filosofiaren adarrak

Filosofiak hainbat adar ditu, bakoitzak gai desberdin bat aztertzen duena. Logikak arrazoibideak eta pentsatzeko moduak aztertzen ditu; metafisikak, berriz, errealitatea eta existentzia. Epistemologiak ezagutza zer den eta nola lortzen dugun ikertzen du, eta antropologia filosofikoak gizakia aztertzen du. Etikak ondo eta gaizki dagoena lantzen du; filosofia politikoak, gizartea eta boterea; eta estetikak, edertasuna eta artea.

Mendebaldeko filosofiaren historia

Filosofia Antzinaroan (K.a. VI. mendea – K.o. I. mendea)

Antzinaroan, filosofiak gizartearen beharrei erantzunez egin zuen aurrera. Lehenik, presokratikoek natura eta haren jatorria aztertu zituzten. Ondoren, sofistek eta Sokratesek gizartea, etika eta politika landu...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren adarrak eta historia: Antzinatik gaur arte" »

Epikuroren Filosofia: Zoriontasuna, Plazera eta Zuhurtzia

Filosofia eta etika5,2 KB

Zoriontasuna: bizitza onaren helburua

Epikurorentzat, zoriontasuna bizitza onaren helburua da. Horretarako, gorputzaren osasuna eta arimaren lasaitasuna lortu behar dira. Gizakiak sufrimendua eta aztoramena saihestu behar ditu, eta beharrezkoak ez diren desirak baztertu. Zoriontasuna ez dago luxuan edo gehiegizko gozamenetan, baizik eta behar gutxirekin lasai bizitzean. Horregatik, filosofiak zoriontsu izateko beharrezkoak diren gauzak aztertzen laguntzen du. Horrela, gizakiak beldurretik eta alferrikako kezketatik askatu, eta bizitza orekatu eta atsegina eraiki dezake.

Jainkoak ez dira existitzen gehiengoak uste duen moduan

Epikurok ez du jainkoen existentzia ukatzen; aitzitik, jainkoak existitzen direla dio, izaki bizidun ustelezin eta dohatsu...

Jarraitu irakurtzen "Epikuroren Filosofia: Zoriontasuna, Plazera eta Zuhurtzia" »

Letter of Application and Complaint: Writing Guide and Simone de Beauvoir's Feminist Analysis

Filosofia eta etika4,38 KB

Letter of Application and Letter of Complaint: A Writing Guide

1. Letter of Application

1.1 Introduction

  • Dear Sir/Madam, I am writing in response to your advertisement for… I am a motivated and responsible person with an interest in…

1.2 Body

  • I have previous experience in… I am hardworking, reliable and well-organised. I can work independently and as part of a team… I believe I am suitable for this position because…

1.3 Closing

  • I would be happy to attend an interview at your convenience.
  • Yours faithfully, (if you do not know the name) / Yours sincerely, (if you know the name)
  • [Your name]


2. Letter of Complaint

2.1 Introduction

  • Dear Sir/Madam, I am writing regarding a product or service I recently purchased… I would like to express my dissatisfaction
...
Jarraitu irakurtzen "Letter of Application and Complaint: Writing Guide and Simone de Beauvoir's Feminist Analysis" »

Immanuel Kanten Filosofia: Ilustrazioa, Morala eta Kritizismoa

Filosofia eta etika5,92 KB

Kanten Ilustrazioa: Arrazoimen Publikoa eta Pribatua

Zer da Ilustrazioa? galderari erantzunez, Immanuel Kantek adierazi zuen Ilustrazioa gauzatzeko ezinbestekoa dela askatasuna, bereziki norberaren adimena baliatzeko eta adierazpen-askatasuna garatzeko aukera. Hala ere, errealitatean kontrakoa gertatu ohi da: aginduak etengabeak dira, arrazonamendua galarazten da eta askatasuna modu orokorrean murrizten da.

Hala ere, printzipio nagusi batek laburbiltzen du egoera: «Nahi adina arrazonatu, baina obeditu». Horren bidez, Kantek erakutsi nahi du askatasuna, obedientzia eta arrazoimena guztiz bateragarriak direla. Baina, zein askatasun-mugapenek laguntzen edo oztopatzen dute Ilustrazioa? Horretarako, arrazoimenaren bi erabilera bereizten ditu:

  • Arrazoimen
...
Jarraitu irakurtzen "Immanuel Kanten Filosofia: Ilustrazioa, Morala eta Kritizismoa" »