Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak
Egiaren teoriak: elkarrekikotasuna, pragmatismoa eta adostasuna
EGIA
ELKARREKIKOTASUN ETA EGOKITZAPEN GISA:
Teoría Honek egia hau dela baieztatzen du: esaten edo pentsatzen dugunaren Eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna edo egokitzapena. Bere oinarrizko elementuak; subjektua eta Objektua da. Beraz, bai pentsatu-esaten denak, bai badenak edo Gertatzen denak bat egiten dutenean, egia dago. Baina objektuak ez Dira gugan barneratzen ezagutzen ditugunean. Baina arazo Batzuk baiditu: - Ez du ematen prozedura argirik, ez baitugu gure Buruetatik irten. Ezin dugu jakin hizkuntzak gertaerak deskribatzen Dituen edo ez. - Faltsutasun irizpide bikoitz bat. Esakune bat faltsa Izango da subjektutik esaten den nolakotasunak ez badu bat egiten Objetuaren ezaugarri batekin. Elkarrikotasun eta egokitzapen...
Platonen ezagumenduaren teoria, mundu sentigarria eta mundu ulergarria
Egia koherentzia gisa: teoria, Hegel eta testuingurua
Jakintza mitikoa eta jakintza filosofikoa: ezaugarriak eta bereizketa
Platonen suminezko arima: funtzioa eta bertutea
Platon eta Aristoteles: errealitatea, aldaketa, gizakia eta zoriontasuna
Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute; hori dela-eta, biek diote errealitatea ezagutu daitekeela. Baina benetako errealitatea azaltzeko bi planteamendu desberdin dituzte.
Errealitatearen Kontzepzioa
Platonek adierazi zuen mundu fisikoa ez dela benetako errealitatea. Aristotelesek, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizten ditu. Errealitate substantzialaren barruan, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea sartzen da, baita esentzia unibertsalak ere. Errealitate akzidentala, berriz, gauzaki zehatzetan bakarrik hauteman daitezkeen ezaugarriak dira. Platonen idealismoaren aurrean, errealismoa aldarrikatu zuen Aristotelesek.
Aldaketaren Teoria: Hilemorfismoa
Platonen ustez,...
Fedea eta arrazoia Tomas Akinokoaren arabera: harmonia eta hiru egia mota
Fedea eta Arrazoia: Testuinguru Historikoa
Fedea eta arrazoia uztartzearen auzia kristautasunaren zabalkundearekin sortu zen, egia errebelatua eta filosofia paganoaren tradizioa bateratzeko beharrak eraginda. Agustin Hiponakoak fedeak eta arrazoiak elkarrekin lan egin behar zutela defendatu zuen, baina fedeak lehentasuna izanik. Geroago, averroistek "egia bikoitzaren teoria" garatu zuten, proposatuz fedeak eta arrazoiak gai berean erantzun kontraesankorrak eman ditzaketela, biak onargarriak izan daitezkeelarik. Tomas Akinokoak, aldiz, teoria hori ukatu eta fedea eta arrazoia bateragarriak direla defendatu zuen, biak Jainkoarengandik datozen heinean.
Tomas Akinokoa: Fedearen eta Arrazoiaren Harmonia
Tomasen arabera, fedea eta arrazoia egia bakarrera...
Logika: oinarriak, logika formala, informala eta falaziak
Logika: Oinarriak eta Aztergai Nagusiak
Zuzen argudiatzeko edo arrazoitzeko trebetasunari logikaren artea esaten zaio. Arrazoiketa zuzenaren printzipioak eta arauak aztertzen dituena, berriz, logikaren zientzia da. Logikak bi adar nagusi ditu:
- Logika formala: Argudioen egitura aztertzen du, edukiak kontuan izan gabe. Gure arrazoiketen alderdi sintaktikoari erreparatzen dio batez ere.
- Logika informala: Argudiatzeko modu zuzenak aztertzen ditu.
Logika Formala: Arrazoiketen Baliozkotasuna
Arrazoiketa oro zenbait perpausez osatuta egoten da: konklusioa eta gainerakoak, premisak. Perpaus horiek guztiak proposizioak dira. Logika formalaren aztergai da, beraz, zein arauren bidez bereiz dezakegun zein arrazoiketa diren baliozkoak eta zein ez.
Arrazoiketa...
Agustin Hiponakoa eta Tomas Akinokoa: Filosofia eta Teologia
Agustin Hiponakoa: Historiari buruzko gogoeta
- 1) Zein gertakarik eragin zuen Agustin Hiponakoaren historiari buruzko gogoeta? Kristo ondorengo 410. urtean Alarikoren bisigodoek Erroma hiria hankaz gora jarri zuten.
- 2) Agustin Hiponakoa zergatik sentitu zen “behartuta” gai horretaz hausnartzera? Jentilek kristauei gertatutakoaren errua leporatzea izan zen.
- 3) Zein liburutan biltzen da Agustin Hiponakoaren historiari buruzko gogoeta? "Jainkoaren Hiria" lanean jasotzen da.
- 4) "Jainkoaren Hiria" liburuan zeri aurkitu nahi zaio zentzua? Giza historiari eta gizateriari eragiten dieten minari eta sufrimenduari zentzua aurkitu nahi die.
- 5) Zer dio Agustinek Erromatar Inperioaren balizko amaiera bati buruz? Erromatar Inperioaren gainbeherak eta bukaerak