Heziketa, arrazoimena eta ongiaren ezagutza Platonen Errepublikan

Filosofia eta etika2,65 KB

Heziketa eta arrazoimena

4. "Beharrezkoa da, beraz... biratzeko eta begiratzeko".

Heziketa ez da jakituriarik ez dutenengan jakituria ezartzea (ez da begi itsuan ikusmena ezartzea; ez da ezagutza ematea). Arimak jadanik baduen ahalmena: arrazoimena. Arima modu egokian zuzendu behar da ongia ezagutu ahal izateko: adimena mundu sentikorretik aldenduz (zentzumenetatik askatuz) eta benetako errealitate edo izatera (ideien mundura) zuzenduz. Arimari arrazoimena modu egokian zuzentzen irakastea da heziketa.

Ezagumena eta gobernua

4. "Eta gainerako ahalmenak... bizitzeko aukera izanik?"

Arimaren ezagumenak bere indarra mantentzen du, baina ondo edo gaizki erabil daiteke. Desioek eta plazerek egiatik urruntzen gaituzte; horiek baztertuz gero, egia argiago ikusiko genuke. Horregatik, hiria gobernatzeko, beharrezkoa da egia eta ongia ezagutzea. Ezjakinek eta beren interesetan bakarrik pentsatzen dutenek ez dute hiria egoki gobernatzeko gaitasunik. Aldiz, ongia ezagutzen dutenek hirira itzuli eta gobernatzeko ardura hartu behar dute, nahiz eta nahiago izan beste leku batean geratu. Horrela, hiritar guztien onerako jardungo dute.

Estatuaren helburua

- 5. "Adiskide maitea, berriro ahaztu duzu... lortzeko asmotan"

Estatuari interesatzen zaiona da guztion zoriontasuna, ez talde baten zoriontasuna. Estatuak hezitzen ditu filosofoak haiek hiririk onena eraikitzeko.

Benetako aberatsak eta gobernua

- 5. "Bai ba, esan nuen... hondatuko ditu". Benetako aberatsek (hau da, jakintsuak eta zoriontsuak) gobernatu beharko dute. Ondasunzaleek gobernatzen badute, borrokaldiak egongo dira eta kaltegarria izango da hiriarentzat.

Dialektika

"Horregatik, Glaukon... dialektika deritzozuna"

Dialektika arrazoimenaren bidez gauzen benetako izaera ezagutzeko prozesua da. Pixkanaka, zentzumenak erabili gabe, gauzen egia ulertzen da, ongia bere horretan zer den argitu arte. Horrela, adimena ezagutzaren mailarik gorenera iristen da.


Argi-irudia (kobaren alegoria)

Izan ere, -esan nuen- honako irudi hau bere osotasunean

Mundu ikusgarria presondegiarekin eta suaren argia eguzkiarekin alderatzen dira. Arimak mundu ulergarrira igotzean, egia eta jakinduria ezagutzen ditu, eta horren gailurrean Ongia dago. Ongia gauza zuzen eta ederren zergatia da, eta egiaren eta ezagutzaren iturria. Horregatik, bizitza pribatuan zein publikoan zuzen jokatzeko, Ongia ezagutu behar da. Hala ere, Ongia ezagutzen dutenek ez dute beti giza kontuetan parte hartu nahi, nahiago baitute mundu ulergarrian jarraitu.

Deskargatu

PDF Word HTML