Dena erlatiboa al da? Egiaren eta ezagutzaren mugak Sofisten eta Sokratesen artean

Filosofia eta etika4,1 KB

Dena erlatiboa al da?

Ezagutzaren mugak eta egiaren izaera aztertzea giza pentsamenduaren zutabe nagusietako bat izan da historian zehar, batez ere gure ideien iturria aztertzerakoan. Gaur egun ere oso zabalduta dago «dena erlatiboa da» dioen ustea. Baina, egiazki pentsa al dezakegu ez dagoela egiazkotasun unibertsalik eta dena gure iritzi partikularren mende dagoela? Galdera honek mundua ulertzeko eta egiaren bila aritzeko dugun gaitasuna kolokan jartzen du gure gizartean.

Sofisten ikuspegia

Alde batetik, kontuan hartu behar da Protagorasen eta sofisten alde positiboa, alegia, gure ezagutza zuzenean lotuta dagoela gure zentzumenekin eta bizi-esperientziarekin. Izan ere, gizaki bakoitzak bere testuinguru eta ibilbidea duenez, errealitatea modu desberdinean hautematen dugu, eta horrek aukera ematen digu ikuspegi anitzak errespetatzeko eta dogmatismoa saihesteko.

Sokratesen kritika

Bestalde, ez da ahaztu behar Sokratesen aldetik agertzen den alderdi negatiboa, hau da, egia erlatiboaren ideian soilik gelditzeak mugarik gabeko egoera batera eraman gaitzakeela. Egunerokoan argi ikusten dugu irizpide objektiborik ez dagoenean balio etikoak desegin daitezkeela eta horrek nahasmena zein ziurgabetasuna sortzen duela gizartean.

Ondorioa eta jarrera pertsonala

Laburbilduz, ikusi dugu sofisten ikuspegi irekiak eta Sokratesen funts objektiboak alde onak zein mugak dituztela. Bi bideak aztertu ondoren, ni Sokratesen jarrerarekin geratzen naiz, batez ere arrazoimenaren bidez gure intuizioetatik haratago dauden oinarri sendoak aurki ditzakegulako. Horren adibide garbia ikusten dugu gaur egun justiziaren edo giza eskubideen arloan, non akordio unibertsalak bilatu behar diren denon bizikidetza bermatzeko.


Dena erlatiboa da? Jon-en ikuspegia

Ezagutzaren mugak eta egiaren izaera aztertzea filosofiaren oinarrizko lanetako bat izan da betidanik, bereziki ezagutzaren jatorria aztertzen duten ataletan. Gaur egun ere, askotan entzuten da esaldi ezaguna: «dena da erlatiboa». Baina, benetan baieztatu al daiteke errealitatean egia absoluturik ez dagoela eta dena norberaren ikuspuntuaren mende geratzen dela? Galdera honek gizakiak inguratzen duen mundua hautemateko eta egia bilatzeko duen gaitasuna zalantzan jartzen du.

Erlatibismoaren aldeko argumentuak

Alde batetik, erlatibismoaren aldeko argumentu nagusia Antzinako Greziako sofistek defendatu zuten, bereziki Protagorasen «gizakia da gauza guztien neurria» esaldiaren bidez. Sofisten arabera, ezagutza zentzumenen eta esperientzia pertsonalen araberakoa da; ondorioz, pertsona bakoitzak testuinguru kultural zein sozial desberdina duenez, ezin da egia unibertsalik existitu. Ikuspegi honetan, doxa edo iritzi subjektiboa baino ezin dugu lortu, eta balio moralak zein egia bera bakoitzaren hautematearen araberakoak dira.

Aurkako argumentuak

Beste alde batetik, aurkako argumentu nagusia Sokratesek jarri zuen mahai gainean, sofisten erlatibismoa gogor kritikatuz. Sokratesen ustez, erlatibismoak gizartea eta morala arriskuan jartzen ditu, eta arrazoimenaren bidez kontzeptu unibertsalak eta egia objektiboak aurki daitezkeela defendatu zuen. Bere atzetik, Platonek eta Aristotelesek ere azpimarratu zuten «dena erlatiboa da» esateak barne-kontraesana duela, eta naturan zein logikan badirela komunitate osoarentzat balio duten printzipio objektibo eta aldaezinak.

Amaiera eta gaur egungo eremua

Amaitzeko, aurreko argumentuak laburbilduz, nire ustez ez da esan dezakegu dena erlatiboa denik, nahiz eta gure hautematea adierazpen askotan subjektiboa izan. Sofistek esaten zuten bezala gure ikuspuntuak eragina duen arren, Sokratesek erakutsi zigun bezala arrazoimenaren bidez egia unibertsalak eta oinarri objektiboak lor ditzakegu. Gaur egungo ereduan, adibidez ingurumen-krisiaren edo zientzia medikoaren kasuan, egitate objektiboetan oinarritu behar dugu erabakiak hartzeko eta ez iritzi hutsaletan, komunitate gisa elkarrekin aurrera egiteko oinarri sendoak behar ditugulako.

Deskargatu

PDF Word HTML