Politika eta antropologia: Platon eta Aristotelesen ikuspegiak
Politika
Politika gizartearen antolaketa, Estatuaren egitura eta boterearen erabilera bidezkoa aztertzen dituen filosofia-adarra da.
Platonen politika Errepublika idealaren teorian oinarritzen da, non gobernu sistema aristokrazia edo sofokrazia den, hau da, jakintsuen gobernua. Platonen arabera, gizartea hiru klase sozialetan banatzen da:
- Agintariak edo filosofo gobernatzaileak.
- Zaintzaileak, gizartea babestu eta zaintzen dutenak.
- Langileak edo ekoizleak.
Platonen ustez, Estatu bidezkoa osatzen da hiritar bakoitza bere arimaren bertutearen arabera dagokion gizarte-klasean kokatzen denean.
Aristotelesentzat, ordea, helburu nagusia herritar guztien onura bermatuko duen bidezko gobernua lortzea da. Horretarako hiru gobernu sistema posible aztertzen ditu, eta azpimarratzen du sistema hauek bidezkoak izateari utz diezaioketela eta usteldu daitezkeela beren interes propioen bila bideratzen direnean, politeia batetik, adibidez, demokrazia okerra batera igarotuz.
Alderaketa eginez, Platonek eredu ideal, utopiko eta hierarkiko bat eraikitzen du, non klase sozial bakoitza arimaren bertutearen arabera antolatzen den. Aristotelesek, aldiz, gobernu aukera desberdinak aztertzen ditu, helburu nagusia guztien onura komuna bermatuko duen gobernu bidezkoa izatea dela azpimarratuz.
Antropologia
Antropologia gizakiaren izaera, jatorria eta esentzia aztertzen dituen filosofiaren atala da, nor garen, nondik gatozen eta nora goazen aztertuz.
Platonek ikuspegi dualista du eta gizakia bi elementutan banatuta dagoela dio: arima eta gorputza. Arima izpirituari lotzen zaio, sorkuntzaren ikuspegitik, eta egiazko mundutik edo ideien eremutik dator, ongirantz bideratuta. Gainera, arimak hiru atal, izaera edo bertute desberdin ditu.
Aristotelesek baztertu egiten du dualismoa eta substantziaren teoria defendatzen du. Haren ustez, gizakia materia eta forma da, hau da, gorputza eta arima elkartuta forma dituen batasun bereiezina eta substantzia bakarra. Izaki bizidunen artean hiru arima mota bereizten ditu:
- Begetatiboa: landareena.
- Sentsoriala edo sentitiboa: animaliena.
- Arrazionala: gizakiak soilik duena.
Alderaketari eta ikuspuntuei dagokienez, Platonek arima eta gorputza erabat bereizten ditu dualismo baten bidez; Aristotelesek, ordea, biak substantzia bakar batean elkartzen ditu materia eta forma gisa, eta bizitza mota desberdinak arima maila desberdinen bidez azaltzen ditu.