Platon, Protagoras eta Aristoteles: errealitatearen eta ezagutzaren bilaketa filosofikoa

Filosofia eta etika19,76 KB

Platonen ustez, ideiak dira benetako errealitatea

"Platonen ustez, ideiak dira benetako errealitatea"

Itzalen mundutik haratago: benetako errealitatearen bila

Platonek errealitatearen izaera aztertu zuen bere Dualismo Ontologikoaren bidez. Bere tesi nagusiaren arabera, zentzumenekin ikusten dugun mundu fisikoa itxura hutsa da, eta benetako errealitatea mundu ulergarrian dauden Ideia aldaezinek osatzen dute. Egilearen ustez, materiala dena aldakorra da; benetan existitzen dena, ordea, kontzeptu unibertsalen formak dira. Baina, posible al da mundu fisiko hau ilusionarioa dela pentsatzea?

Alde batetik, Platonen tesiak lotura zuzena du Parmenidesen filosofiarekin. Parmenidesek defendatzen zuen Benetako Izatea aldaezina eta betierekoa zela, zentzumenen aldaketa ilusio bat dela pentsatuz. Ikuspuntu honetatik, gauza materialak suntsitu egiten dira, baina beren kontzeptu arrazionala aldaezin mantentzen da. Beraz, errealitatearen oinarria egitura arrazional unibertsaletan dago.

Beste alde batetik, jarrera honen aurka heltzen da Aristotelesen hilemorfismoa. Bere ustez, errealitatea ez dago beste mundu batean banatuta; errealitatea hemen existitzen da, substantzia partikularretan. Forma eta materia bereiztezinak dira, eta mundu fisikoa gutxiesteak zentzurik gabeko bikoizketa batera eramaten du.

Nire ustez, Platonen tesia oso baliagarria da gaur egungo gizarte digitalean. Gaur egun, sare sozialetan bizi garen bitartean, "ideia" edo egitura abstraktuek (algoritmoak edo irudi idealizatuak) gure bizitza fisikoak baino pisu handiagoa dute. Matematikan ere, zirkulu perfektua ez da natura fisikoan existitzen, gure menteko kontzeptu gisa baizik, eta hala ere zientziaren oinarria da. Beraz, Platonen dualismoa muturrekoa izan arren, pentsamendu abstraktuak gure mundua egituratzen duela erakusten du.


Protagorasentzat, gizakia gauza guztien neurria da

"Protagorasentzat, gizakia gauza guztien neurria da"

Egiagintza eta erlatibismoa: norberaren neurriko mundua

Protagoras sofistak erlatibismoaren oinarriak ezarri zituen bere esaldi ospetsuarekin: "Gizakia da gauza guztien neurria". Tesi honen arabera, ez dago egia unibertsal edo objektiborik; egia eta errealitatea pertsona edo kultura bakoitzaren hautematearen menpe daude. Gauzak ez dira beren baitan zerbait, norberari agertzen zaizkion modukoak baizik. Baina, guztia erlatiboa bada, nola eraiki daiteke gizarte-bizikidetza sendo bat?

Alde batetik, Nietzsche filosofoaren perspektibismoak sofista honen ikuspegia berresten du. Nietzscheren ustez, ez dago gertaera objektiborik, interpretazioak baizik. Zentzumenen eta bizi-baldintzen bidez eraikitzen dugu mundua, eta ez dago ikuspuntu absolutorik gauzak neurtzeko. Beraz, gure hautemateak definitzen du guretzat egia zer den.

Beste alde batetik, Platonen objektibismoak erabat ukatzen du jarrera hau. Bere ustez, erlatibismoak kaosa dakar eta ezagutza ezerezean uzten du. Egia erlatiboa balitz, ezingo litzateke justiziarik egon, hiltzea ez litzatekeelako gaitz unibertsala izango. Egiak unibertsala izan behar du denon gainetik egoteko.

Nire ustez, Protagorasen esaldiak gaur egungo "post-egiaren" aroko erronka erakusten du. Gaur egun, fake news-en eta sare sozialetako burbuilen garaian, bakoitzak bere "egia" duela dirudi. Hala ere, muturreko erlatibismoa arriskutsua da: klima-aldaketa bezalako arazoen aurrean ezin dugu esan "bakoitzaren neurrikoa" dela. Neurri unibertsal batzuk, hala nola giza eskubideak edo egia zientifikoa, ezinbestekoak ditugu elkarrekin bizitzeko.


Platonen ustez, arrazoia erabili behar da benetako ezagutza lortzeko

"Platonen ustez, arrazoia erabili behar da benetako ezagutza lortzeko"

Zentzumenen engainua: adimenaren bidea egiazko ezagutzara

Platonek arrazionalismoaren aldeko apustu irmoa egin zuen. Bere tesiak dio zentzumenek eskaintzen diguten informazioa aldakorra eta engainagarria dela; ondorioz, egiazko ezagutza lortzeko bide bakarra arrazoimena erabiltzea da. Arimak soilik atzeman ditzake egia aldaezinak pentsamendu abstraktuaren bidez. Baina, gaitzetsi al daitezke zentzumenak zientzia eta esperientzia fisikoa alde batera utzita?

Alde batetik, Descartes filosofo arrazionalistak erabat babesten du Platonen ikuspuntua. Descartesek bere zalantza metodikoan erakutsi zuen bezala, zentzumenek maiz engainatzen gaituzte. Horregatik, ezagutza ziurra lortzeko bide bakarra arrazoiaren bidezko idea argi eta garbiak dira, matematiketan gertatzen den bezala.

Beste alde batetik, David Hume eta korronte enpirista jarrera honen aurka azaltzen dira. Humek defendatzen du ezagutza guztia gure zentzumen-esperientziatik datorrela. Menteari ezin zaio benetako edukirik eman zentzumenek aurretik bildu ez badute; esperientziatik kanpoko kontzeptuak asmakizunak besterik ez dira.

Nire ustez, gaur egungo mundu teknologikoan, Platonen ikuspegia oso orainaldikoa da. Fisika kuantikoan edo astrofisikan, esaterako, gizakion zentzumenak ez dira nahikoak unibertsoaren zabaltasuna ulertzeko; ezin dugu zentzumen bidez ikusi erlatibitatearen teoria edo adimen artifizial baten kodea, formula matematikoen bidez soilik atzeman daitezke. Beraz, oinarrizko esperientzia beharrezkoa bada ere, goi-mailako ezagutza arrazoimen abstraktuari esker eraikitzen da.


Platonen ustez, ongia ezagutzen duenak egingo du

"Platonen ustez, ongia ezagutzen duenak egingo du"

Ezagutza eta moralitatea: intelektualismo morala aztergai

Platonek intelektualismo moralaren tesia bereganatu zuen. Teoria honen arabera, gaizkia egitea ezjakintasunaren ondorio zuzena da: norbaitek txarto jokatzen badu, ez da gaiztoa delako, Ongia zer den ez dakielako baizik. Horrela, Ongiaren Ideia atzematen duenak nekez egingo du gaizkirik, automatikoki modu bidezkoan jokatuko baitu. Baina, nahikoa al da teorikoki ongi dagoena jakitea praktikan beti ongi jokatzeko?

Alde batetik, Sokratesek tesi honen oinarria ezarri zuen ezagutzaren eta bertutearen arteko lotura defendatuz. Bere ustez, inork ez dio bere buruari nahita kalterik egiten; beraz, bidegabe jokatzen duenak txarto dagoena ongarria dela uste duelako egiten du, hau da, akats kognitibo batengatik.

Beste alde batetik, Kant filosofo ilustratuak ikuspegi honi aurre egiten dio. Kanten ustez, morala borondatearen kontua da, eta ez ezagutza teorikoarena. Pertsona batek oso ondo jakin dezake zer den legezkoa eta, hala ere, egoismoz jokatzea erabaki; ezagutza izateak ez baitu bermatzen ekintza etikoa.

Nire ikuspuntutik, Platonen intelektualismo morala mugatua geratzen da giza psikologia errealaren aurrean. Gaur egun adibide argiak ditugu: erretzaile batek oso ondo daki tabakoak osasunari kalte egiten diola, edo herritar askok badakite kutsatzea txarra dela eta hala ere ez dute birziklatzen. Ezagutza izateak ez dakar borondatezko hautu zuzena. Gizakian emozioek eta tentazioek pisu handia dute, eta horrek erakusten du ongia ezagutzea eta egitea ez direla gauza bera.


A3. Mendebaldeko filosofiaren sorrera Grezian. Mundu-ikuskera mitikoa eta teorizazio filosofikoa

Filosofia K.a. VI. mendean Greziako Jonia lurraldean sortu zen.

Filosofia jakituri zaletasuna da: "filia" (adiskidetasuna) eta "sofia" (jakituria).

Mitoak: irudimenezko erantzunak, asmatutako kontakizunak.

Filosofia sortzen da mitotik logosera egindako pausoarekin. Logosa = arrazoia.

Logosa: natur fenomenoei buruzko arrazoia.

Jakintza mitikoa: oinarririk gabeko pentsamendua da. Jakintza (pentsamendu) akritikoa. Pentsamendu normatiboa, antropomorfikoa, konprometitua, ahistorikoa eta anonimoa. Legitimazio soziala.

Jakintza filosofikoa: arrazoizko jakintza, errotikoa eta azkena, normatiboa, unibertsala, profanoa eta historikoa.

Jakintza zientifikoa: esperimentazioa. Zientziaren edukia: errealitatearen alderdi konkretuak. Zientziak ez du bere buruaz galdetzen. Zientziak prozesu naturalak lantzen ditu.

Faktoreak filosofia sortzeko:

Antolakuntza demokratikoa: agoran, eztabaida arrazionalak.

Esklabuen lana: aisia edo denbora librea hiritarrentzat.

Liburu sakaturik ez.

Multikulturaltasuna: merkatariak, kosmopolitak.

Ideiak, ohiturak eta sinesmenak zalantzan.

Lege idatzien agerpena: legeak finkatu eta eztabaidatu.

Lehen filosofoak Miletokoak izan ziren (Tales, Anaximandro eta Anaximenes).

Hasieran fisikariak ziren, "physia" edo natura ikertu zutelako.

Presokratikoak edo aurresokratikoak ziren, eta physiaren arkhe (arjea) bilatzen zuten.

Monistak (arje bakarra) eta pluralistak (arje bat baino gehiago) zeuden.

A.5. Filosofia eta herritartasuna Greziako Ilustrazioan: sofistak eta Sokrates. Aspasia Miletokoa eta emakumeek Greziako kulturan eta filosofian bete duten zeregina sarrera

Greziako Ilustrazioa, batez ere K.a. V. mendean Atenasen, Periklesen demokraziaren garaian.

Demokrazia baino lehen monarkiak zeuden (familia aristokratikoek kontrolatutako tiraniak). Solonek lege berriak sortu zituen, desberdintasun sozialak murrizteko.


Periklesen agindupean, Atenas mundu grekoaren buru izan zen. Agora eta Akropolia berreraiki ziren. Pentsamendu arrazoizkoa, filosofia eta artea indarrez garatzen hasi ziren, eta Atenas Greziako kultur eta intelektual gune nagusi bihurtu zen. Honek eragina izan zuen filosofia klasikoan (Sokrates, Platon, Aristoteles) eta sistema politiko demokratikoan, eta mendebaldeko kulturaren oinarriak ezarri zituen. Horregatik, Atenasko Ilustrazioa.

Giro antropologikoa: filosofo zaharren hausnarketak baztertu eta arazo berriak sortu ziren: antropologikoak, hizkuntzakoak, zuzenbidezkoak, politikoak eta moralak. Horietan guztietan gizakia eta giza kontuak dira gunea. Sokrates: "lurrak eta zuhaitzek ez didate ezer irakasten, baina hiriko gizakiek bai".

1. Sofistak

Atenasko demokraziarekin batera, filosofiaren ikergai nagusia naturatik (kosmologia) gizakira eta gizarte-harremanetara igaro zen (antropologia).

Kanpotik etorritako irakasle profesionalak eta maisu ibiltariak ziren. Gazteak erretorikan eta oratorian hezten zituzten (diruaren truke), agoran nahiz auzitegietan besteei hitzez konbentzitzeko eta politikan arrakasta (aretea) lortzeko.

Ideia nagusiak:

Erlatibismo eta eszeptizismo epistemologikoa: ez dago egia edo ongi absoluturik; ezagutza zentzumenen eta norberaren esperientziaren menpe dago (Protagoras: "Gizakia da gauza guztien neurria"). Gorgiasen arabera, egia absolutua existituko balitz ere, ezingo genuke ezagutu ezta helarazi ere.

Erlatibismo morala: ez dago balio absoluturik; iritzi sendoagoak edo ahulagoak bakarrik daude, hiztunaren abileziaren arabera.

Legeen konbentzionaltasuna (physis vs. nomos): legeak (nomos) gizakien arteko hitzarmen erabilgarriak dira, ez ordena natural baten ondorio (physis).

Aurkaritza eta belaunaldiak: Sokrates eta Platon erabat kontra zeuden, egia unibertsalak defendatzen zituztelako. Sofistak bi taldetan banatzen dira: lehen belaunaldikoak (Protagoras, Gorgias) eta bigarren belaunaldikoak (Trasimako, Kalikles, Kritias). Azken honekin batera, sofista hitzak zentzu peioratiboa hartu zuen.


2. Sokrates (K.a. 470-399)

Atenasko hiritarra zen, ez zuen ezer idatzi eta bere filosofatzea kalean jendearekin hitz egitea zen. Ez zuen dirurik kobratzen eta sofisten erlatibismoaren eta eszeptizismoaren aurkari sutsua izan zen.

Definizio unibertsalen bilaketa: sofisten erlatibismoari aurre eginez, Sokratesek defendatu zuen gauza bakoitzaren (justizia, ongia, edertasuna) definizio unibertsal eta aldaezin bat badagoela, arrazoimenez aurki daitekeena.

Intelektualismo morala: ezagutza eta etika guztiz lotuta daude. Inork ez du gaizki jokatzen nahita, ezjakintasunagatik baizik. Ona zer den dakienean, gizakiak nekez egingo du gaizki. Beraz, jakinduriak bertutera garamatza, eta bertuteak zoriontasunera.

Sokratiko metodoa (metodo induktiboa / elkarrizketa): bi fase ditu:

1. Ironia: solaskideari galderak eginez, bere ezjakintasunaz ohartaraztea da kontua, bere ziurtasun faltsuak desmuntatuz ("Ezer ez dakidala da dakidan bakarra").

2. Maieutika (erditzearen artea): bere ama (emagina zena) haurrak erditzen laguntzen zuen bezala, Sokratesek elkarrizketatuari bere barruan duen egia "erditzen" laguntzen dio, adibide zehatzetatik definizio orokor eta unibertsalera iritsiz.

Kondena eta heriotza: K.a. 399an Atenasko demokraziak zigor gogorra ezarri zion, erlijio-gabetasuna (asebeia) eta gazteria pervertitzea leporatuta. Ihes egiteko aukera izan arren, hiri zintzo baten legeak errespetatuz, pozoia (astaperrexila) edanda hil zen.

3. Herritartasuna Greziar Ilustrazioan

Gizartearen egitura: gizartea banatuta zegoen: esklaboak / askeak; gizonezkoak / emakumeak; hiritarrak / atzerritarrak (metekoak).

Hiritartasunaren muga: biztanleriaren % 10 gutxi gorabehera bakarrik ziren hiritar (atenastarrak ziren gizonezko askeak). Eskubide politiko guztiak zituzten, baina baita polisean parte hartzeko eta armada zerbitzatzeko betebeharra ere.


Demokrazia atenastarraren pilarrak:

1. Isonomia: herritar guztiak berdinak dira legearen aurrean.

2. Isegoria: herritar guztiek dute batzarrean (Ekklesia) hitz egiteko eta adierazpen-askatasuna izateko eskubide bera.

3. Koinonia: komunitatea on komunaren bidean antolatzea.

Emakumeen bazterketa: emakumeak bizitza publikotik eta logostik kanpo utzi zituzten. Oikos-era (etxeko eremu pribatura, gineceora) mugatuta zeuden, gizartean gutxienez eskubiderik gabe. Bizitza osoan gizonezko baten tutoretzapean bizi ziren (kyrios: aita, senarra edo senide bat). Ez zuten ez isonomiarik ez isegoriarik.

Aspasia Miletokoa

Mileton jaioa (K.a. 470-400 inguru), atzerritarra denez (metekoa), ez zuen atenastar emakumeen babesik, baina ezta haien etxeko bakartze-arau zorrotzik ere.

Oso emakume kultua eta erretorikan aditua zen. Periklesen bikotekidea izan zen eta bere etxean garai hartako pentsalari nagusiak biltzen ziren (Sokrates barne).

Platonen Menexeno elkarrizketan aipatzen da Aspasiak Sokrateseri oratoria eta erretorika irakatsi ziola, eta Periklesen hitzaldi ospetsu asko berak idatzi zituela. Atenasko Ilustrazioan eragin handiko sofista gisa jardun zuen.

A.6. Ideia eta izaera: ezagutza eta errealitatea Platonengan eta Aristotelesengan

2. Aristoteles

K.a. 384an jaio zen eta K.a. 322an hil zen.

Estagiran jaio zen (Mazedonian).

Aita sendagilea zen (Nikomako).

Platonen Akademian 20 urtez egon zen.

Alexandro Handiaren maisua izan zen.

Bere eskola Lizeoa da.

Erdi Aroan "Filosofoa" izendatu zuten.

"Platon laguna dut, baina egia lagun handiagoa dut."

"Soy amigo de Platón, pero soy más amigo de la verdad".

Aristotelesen ustez, ezagutza eta errealitatea ere estuki lotuta daude, baina ez Platonek esaten zuen bezala.

Berarentzat, ezagutza zentzumenen esperientziaren bidez lortzen da.

Horrela, metodo zientifikoaren aitzindaria izan zen, behaketa enpirikoan eta esperimentazioan oinarrituta.


Ezagutza, zentzumenen esperientziaren bidez ez ezik, arrazoimenaren bidez ere lortzen da. Arrazoimena gizakiak mundu fisikoko objektuak eta fenomenoak aztertzeko eta sailkatzeko duen gaitasuna da, behaketa enpiriko horretatik abiatuta ondorio orokorretara iristeko.

Ideien teoriaren kritika: hilemorfismoa

Platonen bi mundu-arazoak bikoiztu egiten dira. Aristotelesek dio mundu sentikorra soilik existitzen dela. Natura ezin da mundu ideal baten kopia hutsa izan.

Platon idealista da. Aristoteles errealista eta enpirista.

Platonen ideiak aldaezinak dira: nola azalduko dituzte mundu sentikorreko aldaketak?

Gainera, esentziak eta existitzen diren gauzak bereiztea ezinezkoa da.

Anamnesiaren teoria ere baztertzen du: ezagutza esperientzia sentsorialetik dator. Enpirismoa. Aristotelesen proposamena: izateak (existitzen dena) bi alde ditu: substantzia (esentzia), aldaezina (Platonen ideien antzekoa baina mundu honetan), eta akzidenteak, izatearen ezaugarri aldakorrak.

Aldaketaren arazoa

Parmenidesek formulatu zuen aldaketaren arazoa. Aldaketa absurdoa da, kontraesana, ilogikoa: izatetik ez-izatera pasatzea. Parmenidesentzat izate bakarra dago, aldaezina eta betierekoa, eta aldaketa itxurazkoa soilik da.

Aristotelesek dio Parmenidesen paradoxa akats bat dela: izatea kontzeptu unibokoa dela pentsatzen du, baina "izatea zentzu askotan esaten da".

Egintzaren eta potentziaren bidez konpontzen du arazoa: egintza (energeia): zerbait orain eta hemen dena. Potentzia (dynamis): substantzia jakin batek dituen posibilitateen multzoa.

Aldaketa ez da ez-izatetik izatera pasatzea, baizik eta izateko modu batetik bestera pasatzea: potentzian izatetik egintzan izatera pasatzea. Horrela, agur paradoxa: neskatoa egintzan, emakumea potentzian.


Ez-izateko bi modu daude: ez-izate absolutua (izaki bat ez dena, eta inoiz izango ez dena) eta ez-izate erlatiboa (potentzia: izaki bat ez dena, baina noizbait izan daitekeena). Parmenidesek ez-izate absolutua eta erlatiboa nahastu zituen.

Aristotelesek Platonen planteamendua ere ezeztatu zuen. Ideiak aldaezinak badira eta gauzak ideien kopia badira, gauzek ere aldaezinak izan beharko lukete. Orduan, nola da posible aldaketa? Potentziaren eta egintzaren teoriarekin, Parmenidesen eta Platonen azalpenak hobetu zituen.

Aldaketaren kausak (substantzia existitzeko 4 kausa): materiala: aldaketaren arrazoi materiala. Formala: itxuraren arabera zer gauza izan daitekeen. Eragilea: nork egin du? Helburuzkoa: zertarako egina dago?

Ezagutzaren teoria

Greziar filosofo gehienak ez ziren zentzumenez fidatzen. Aristotelesek, Platonen kontra, jarrera enpirista defendatzen du: zerbait ezagutzeko, ezinbestekoa da objektuaren presentzia fisikoa.

Adimenean ez dago ezer, aurretik zentzumenetatik pasatu ez denik. Ideia guztiak abstrakzio-prozesu baten emaitza dira (gure adimenak zentzumenezko irudia prozesatzen du).

Hiru ezagutza mota daude: ekoizlea: teknikoa da, artisautza, musika edo erretorika. Praktikoa: zuzen jokatzeko, maila indibidualean (etika) eta sozialean (politika). Teorikoa: ezagutza modu gorena da, jakinduriara darama, eta gauzen izateari buruz galdetzean datza.

Ezberdintasunak nabariak dira Platonekin, bai zentzumenezko ezagutzari egotzitako balioari dagokionez, bai adimenaren egiletasunari dagokionez. Gainera, Aristotelesek esplizituki errefusatzen du ezagutzaren innatismoa, eta ikaskuntzaren emaitza gisa aurkezten digu, esperientziaren bidez. Bat datoz, hala ere, egiazko ezagutza orokor-denaren eta ez banako objektuen ezagutza izan behar duela kontsideratzean.

Deskargatu

PDF Word HTML