Nietzsche: Nihilismoa, Baloreen Transmutazioa eta Supergizakia
NIHILISMOA eta BALOREEN TRANSMUTAZIOA:
Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Indarrean zeuden balioak, gizakia babesten zutenak, itota gelditzen dira. Mendebaldeko kulturaren gainbeheraren transzendentzian oinarritzen da, porrotaren arrazoiak barnean dituena. Nietzscherentzat, nihilismo pasiboa mendebaldeko kulturaren ondorioa da. Kristautasunak etsipena gomendatzen du, eta horregatik, mantsotasuna bizi-eredutzat hartu, bizitza berari eraso eginez. Ondorioz, bizitza ukatuz, nihilismoaren lehen aztarnak ezartzen dira moraltasun tradizionalaren eskutik. Gorputzaren gogoei uko egiteak eta historiak patu jakin bat duela pentsarazteak nihilismorantz garamatza, amaierarik ez dutela ikustean, etsipena eta sumina sortuz. Munduak azalpenik ez duela ohartzen da, eta galduta geratzen da. Mundu transzendentearen desagerpenak, metafisikak hauteman zuen bezala, aterperik eta itxaropenik gabe utzi du gizadia, gizakiaren bizitzari zentzua ematen baitzion. Kristautasunak botere-nahia itzaliz, gizaki modernoa ahuldu du, kultura berria sortzea eragotziz. Nietzschek nihilismo aktiboa proposatzen du, balio zaharkituen hondamendia bizkortzeko. Mundu irreala eta balio dekadenteak suntsitu behar dira, milaurteko gezurra desestaliz. Nihilismoa behin-behinekoa da, beharrezkoa balio berriak sortzeko, horretarako beharrezkoa da suntsitzea. Nihilismoa gainditzeko, BALIO GUZTIEN TRANSMUTAZIOA egin behar da. Historia berrian ez daude araurik ezarriko, ongiaz eta gaizkiaz haratago, norberak askatasunez aukeratuko ditu bere balioak bizitzan. Bizitza irizpide bakarra, botere-nahia kontuan hartuz bizi behar da. Balioen transmutazioa betetzeko azken gizakia gainditu eta supergizakia heldu behar da.
KRITIKA MENDEBALDEKO ZIBILIZAZIOARI. BITALISMOA:
Nietzscheren arabera, antzinako balio grekoen galerak nihilismora eraman zuen. Giza ahultasuna goretsi eta haren miseriaren porrota goraipatzen zituena. Hizkuntzaren eta bizitzaren arteko banaketan oinarrituta, Mendebaldeko kultura markatu zuen. Nietzschek nihilismoaren balioak, bizitzaren gorrotoa eta izua, ikusten ditu Kristautasunean, erresuminetik jaiotako mundu transzendentearen kontzeptuarekin. Nihilismoa, bizitza ukatzen duena, Sokrates eta Platonen filosofia grekoan sortzen da. Bien pentsamendua bizitzaren iraungitzetik ihes egin nahi izatetik zetorren, kontzeptuen idealismoaren bidez esanahi infinitua bilatzean. 2 mundu platonikoen aurkakotasunak ideia benetako egiatzat hartzen du, eboluzio aldakorra utziz. Arrazoia menderatzea Apoloren Dionisoren gainetik jartzea da. Arrazoia, bertutearen eta zorionaren kontzepzioak zentzumenen arbuioa, senen eta bizitzaren beldurra ezkutatzen ditu. Jakintsua bakarrik da bertutetsua, eta zoriona ezagutzean datza. Nietzschek idealismoa desafiatzen, eboluzioa bakarrik erreala dela esan zuen, ez dagoela zentzumenez haraindiko mundurik. Errealitatea Heraklitoren bilakabidea da, itxura. Bizitza etengabeko aldaketa da, definitu ezin den bat-bateko sena. Kontzeptu orokorrak eta intuizioen arteko nahasketak metafisikara garamatza, mundu hutsa. Nietzscherentzat, bizitza joko tragikoa da, non sortzea eta usteltzea, bizitza eta heriotza borrokan daude. Bere filosofia bitalistak bizi-poza ospatzen du, tragedia onartuz, bizitzaren edertasunaren ordainetan sufrimendua onartzea. Bizitza adimenetik haratago doa; intuizioa behar du gauzen esentzian sartzeko, arteak eta poesiak errazten dutenak.
BOTERE-NAHIMENA eta BETIEREKO ITZULERA:
Schopenhauerren eraginez, Nietzscherentzat, bizitza BOTERE-NAHIA zen; Bizitzak daukan superazio instintua, bizi inpultsu, beti gehiago nahi dugula. Bizitza orotan botere-nahia dago. Gizakiak eguneroko ekintzetan bilatzen du bizitzeko goi-mailako moduak lortzea. "Jainkoaren heriotzaren" eta balioen desagerpenaren ondoren, botere-nahiak balio berriak sortzen ditu. Ongia bizitza indartzea da, botere-nahia handituz; txarra, bizitza ahultzea. Horrek ongiaren eta gaizkiaren interpretazio asko eskatzen ditu, definizio bakar bat gabe. Botere-nahiak supergizakia ezaugarritzen du, kaosetik sortzen baita, interpretazioak errealitateari inposatzeko. Bizitza etengabeko errepikapentzat onartuz, BETIEREKO ITZULERA botere-nahiaren emaitza gisa, unibertsoaz haraindi bilatu gabe. Nietzschek kristautasunaren denboraren ikuskera lineala baztertuz, betiereko itzulera proposatzen du. Denboraren ikuskera ziklikoan, dena errepikatzen baita: pertsona bakoitzak bizitza bera biziko du desagertu aurretik. Betiereko itzuleraren ideiak bizitzaren baieztapena inplikatzen du. Mundua errealitate bakartzat hartuz, “bizitzaren osteko” zigorrik gabe. Transzendentzia desagertzen da eta denbora zirkulartzat hartuz, iragana eta etorkizuna orainaldian gurutzatzen dira. Horrek une bakoitza balio absolutuarekin bizitzera bultzatzen gaitu, etorkizunera bideratu gabe, ikuskera linealean bezala. Gizon indartsuak betiereko itzulera onartzen du, ihesbide transzendenteak baztertuz, ahulak ikaraz jasotzen duen bitartean. Supergizakiak, une bakoitza bete-betean biziko du, jakinik beti errepikatuko dela, bere plazer eta zorionaren bila, bizitzea mereziko duen ziurtasunarekin. Betiereko itzuleraren ideiak BIZITZAREKIKO MAITASUNAren baieztapen irmoa adierazten du.
MARX: ERLIJIO-ALIENAZIOA.: Marxen ustez, erlijio-alienazioa gizakiaren alienazio modu ororen eredua da. Alienazioa, bere baitatik zerbait galtzen duen gizakiaren egoera da, izate propioa galtzea, gure burua inoreztea, Alienazio nagusia lanarena da, gainerako guztiak hortik sortuko dira, sustrai ekonomikoa dutelako. Klase gizartea zapaltzaileák eta zapalduak osatzen dute. Alde batetik, zapaltzaileak (burgesak) Ekoizpen baliabideen jabeak dira. Beste aldetik, zapalduak (langileak) lan indarra seltzera behartuta daude., Klase-gizarteak, bidegabekoak eta esplotatzaileak dira eta gizakiaren garapena eragozten dute Gizarteak ustezko mundu ideal batean bilatzen du garapena. Erlijioa gizartearen bidegabeko egituraren ondorioa da. Marxek erlijioa herriaren opioa dela esan zuen, zeren eta klase menderatzaileak sortu zuen menderatuak kontrolatzeko. Erlijioak, espiritu iraultzailea ukatzen du: Beste munduan kontsolamendua eta zoriontasuna eskaintzen dizkid, mundu hau aldatzeko geldiarazten du eta sufrimendua eta bidegabekeria onartzen ditu ondoren zerua (zoriontasuna) lortuko dugulako. Marxen arabera, beharrezkoa da erlijioa gainditzea, klase sistema gainditzea eskatzen du. Gizarte komunistan ez da erlijiorik egongo, gizarte horretan ez baita alienaziorik egongo. Nietzscheleta Nietzsche eta Marx erlijioari eta ezarritako balioei kritika egin zuten, gauza batzuetan bat egiten zuten eta beste pentsamendu batzuetan ez. Adostasunak: Nietzsche eta Marx ateoak dira, eta erlijioaren aurka daude. Erlijioak mundu ideal faltsu batera darama gizakia, zerua. Honen helburua zen, apaltasuna, mantsotasuna, etsipena eta obeditzea bezalako balioak gizartean ezartzea. Eta bere eragina zen, gure gorputza eta senen etsai bihurtzen gaitu. Desadostasunak: Nietzscherentzat, erlijioa ahjulen matxinada da, ahulen balioak goresten ditu eta goi mailako gizartearen aurka egiten du. Marxen arabera, erlijios klase menderatzaileek asmatu zuten herri xehearen iraultza geldiarazteko
KRITIKA KRISTAUTASUNARI, JAINKOAREN HERIOTZA ETA SUPERGIZAKIA.: Nietzscheren aburuz, erlijioa beldurretik sortzen da. Eroak ez du inoiz egia esan eta izaki traszendenteak aldarrikatzean, metafisikak egiten duen hutsegte berbera egiten du. Kristautasunak balio dionisiakoak baztertzen ditu, mundu ideal baten asmakizunaren bidez. Mundu hau bakars da eta betiereko mundua asmakeria hutsa da. Nietzschek moral kristaua kritikatu zuen. Akats nagusia bere antinaturaltasuna izan zen, hau da, bizitzaren aurkakoa izatea. Metodo genealogikoa erabili zuen moral dekadentearen jatori psikologikos kertzeko eta erresuminaren edo bizitzaren aurkako gorrotoaren ondorioa zela esan zuen, Kristautasunak balio dekadenteak proposatzen ditu umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia... denak bizi-irriken aurkakoak dira, Grinak, bulkadak, senak eta gorputzak gogoko duen oro arbuiatu izana leporatu zion Nietzschek kistautasunari. Bekatua, damua eta penitentziarekin egiten ditu erlijioak bizitzaren aurkako eraso. Bekatua Elizaren maltzurkeriaren tresna nagusia da. Bekatuak, biziera ederra eta eta ausarta zapuzten du. Zaratustra Jainkoaren heriotza eta supergizakiaren etorrera aldarrikatu zituen. Nietzscheren ustez, Jainkoaren heriotza gertakizun historikoa da.PA imbur Balioen transmutazioa burutzeko azken gizakia gainditu eta supergizakia heldu behar da. Supergizakiak Jainkoaren heriotza eta balio tradizionalen desagerpena onartuko du eta balioen transmutazioa burutuko du. Supergizakiak errealitateari zentzu berria emango dio.
APOLINEOA ETA DIONISIAKOA.: Nietzscheren lehenengo lanean, Tragediaren somers musikaren espiritutk izenekoan, bizitze errealitate ororen azken izaera zela zioen Nietzscheren ustez, bizitza botere nahia hau da, indar sortzales, ugatzeko eta lure isteko errealitatearen gogo itsua. Nietzscheren arabera, bizitza joko tragikoa da. Nietzscheren filosofia bitalista da, bizi-poza aldarrikatzen duelako, baina bizitza onartzea tragedia onartzea da. Adimenaz baliatuta ezin da bizitza ulertu. Artea eta poesia sakonako esentzia hautemateko baliabideak dira. Kultura grekoak barneratuta zeukan gizakiaren bizitzaren tragikotasuna Bizitza, elkarren aurka ar diren baina elkarren beharra duten bi indar estetikoren ondorioz garatzen da: apoliniarra eta dionisiakoa. Espiritu Dionisiakoa, Dionisorena da, orgiaren jainkoarena. Balio hauen ordezkaria da: instintuak plazer sentsuala
XX. Mendeko pentsamoldearen oinarriak: Marx, Nietzsche eta Freud susmoaren filosofoak izan ziren, Darwinekin batera XX. mendean eragin gehien izan zuten kontzeptuak sortu zituzten. Giza-arrazionaltasunaren ideal ilustratuak zalantzan jarri. DARWIN: eboluzioaren teoriak ezarri. Kopernikoren ondoren giza nartzisismoak jaso zuen,kolperik handiena ekarri zuen gizakiaren ikuskera aldatuz, gizakiaren ikuskera naturala, antiteologikoa zela esaten zuen, haren Teoria fijistan Bizitzaren aldeko borrokak espezieen hautespena eta jatorria azaltzen du, ingurunera hobeto moldatzen direnak izango ziren biziraungo zutenak. Bizitza indartsuenen eta hobeto moldatuenen biziraupenari esker perfekzionatzen da, ideia esparru politiko-sozialera eramanez, naturaltzat justifikatuta. Darwinismo sozial, klase menderatzailearen betierekotzea justifikatu zuena eta Darwinek ukatu zuena. MARXek, materialismo historikoa giza historia baldintzatzen duena, ekoizpenaren harreman ekonomikoak: bizitza sozial, politiko eta espiritualaren prozesua baldintzatzen du. Hau da, gizartearen azpiegituraren araberakoa da gainegitura, gizakiak bizitako baldintza sozialetatik abiatuta pentsatzen baitu. Marxen ustez, klase menderatzailea, ekoizpen materialerako baliabideak dauzkatenak, ekoizpen izpiritualerako baliabideak kontrolatzen dute; izpiritualki sortzeko baliabiderik ez dutenen ideiak klase menderatzailearen ideien menpe geratzen. Ideologia, gizarte bidegabekoaren emaitza justifikatzailea, alienatuta egotearen kontzientzia edukitzea Marxismoa filosofia praktiko eta iraultzaile bihurtu zen, gizarte klaseen arteko borrokak Historia aurrerantz bultzatzen duela ulertuta (dialektika materialista), paradisu komunista lortzeko. NIETZSCHE, mendebaldeko kulturaren erabateko kritika. Gizakia bizitzaren beldur izatea eta ihes egitea eragin zuten eta kulturaren teoriak eta balioak desestali zituen. Kristautasunaren balio erlijiosoak (esklabuen morala) bai idealismoaren balio arrazionalak faltsuak sortzearen arduradunak zuen. Erreprimitutako bizi-balioak (jaunen morala) berreskuratu behar dira, bizitza funtsezko baliotzathartzek. Balioen alderanzketa eskatzen du, gizaki eredu: supergizakia. FREUDen teoria psikoanalitikoak irrika inkontzienteen mozorroak agerian utzi zituen. Moral eta kultura burgesak libidoa, sexu-pultsioen energia inkontzienteraino zentsuratu zutela, gizakiaren bereizgarria ez da arrazionala, kontzientea dena, ezpada irrazionala, inkontzientea, moral burgesak erreprimitutakoa. Bere benetako natura sakoneko substratuan datza