Antzinako Filosofia eta Kristautasunaren Eragina: Eskolak eta Pentsalariak

Filosofia eta etika5,64 KB

Grezia eta Erromako Eskola Filosofikoak

Erromatar Inperioan sortutako pentsaera desberdinak dira, lau nagusiak: Platonismoa, Aristotelismoa, Estoizismoa eta Epikureismoa. Platonismoa izan zen indartsuena eta kristautasunarekin harremana izan zuen.

Epikureismoa

Epikurok sortu zuen Lorategia izeneko eskolan, non emakumeak onartuta zeuden. Bere ustez, gizaki jakintsuak ez du politikan parte hartu behar, politika nahigabeen jatorria baitzen. Adiskidetasuna eta askatasun pribatuak balioesten dira. Jakintsuak autarkia lortu behar du eta horren bidez, ataraxia, hau da, beldur, min eta kezkarik eza. Bere ustez, morala plazerrera bideratu behar da bizitza zoriontsua lortzeko, minik gabe. Baina ez plazer materiala, baizik eta jarraikor espirituala edo afektiboa. "Plazer baketsua" bilatzen du, plazerak konbinatuz antsietatea eta haserrea desagertarazten eta oreka bat lortzen.

Estoizismoa

Zenonek asmatu zuen, eta haren ustez benetako askatasun pertsonala lortu behar da, baina politikan parte hartuz. Gizakiak lortu behar duen zoriontasuna ez da plazerean oinarritzen, baizik eta bertutearen etengabeko jardueran, buruaskitasunean eta autokontrolean. Bere ustez, moralaren lehen agindua naturaren arabera bizitzea da, hau da, arrazoiaren arabera, natura arrazoizkoa baita. Bere aburuz, zoriontasuna patua onartzean datza; dena determinatuta dago, eta horren aurrean jarrera beldurgabea eskaintzen du zoriona.

Neoplatonismoa

K.o. III. mendean sortua, beste filosofoen norabideak eta ekialdeko ideia erlijioso-mistikoak batzen dituen sistema da. Amonio Sakkasek fundatu zuen eta Plotinok azaldu zuen lehenengoz.

Patristika: Kristautasunaren Filosofia Goiztiarra

Erromatar Inperioan, greziar kultura zen kulturaren oinarri nagusia, eta Greziako erlijio erromanizatuak nagusiak ziren. Kristautasunak erro juduak ditu; hortaz, ez zetorren bat greziar eta erromatar erlijio eta kulturarekin. Hasieran kristautasunaren kontra zeuden, eta lehen mendetako kristautasunak horri egin behar izan zion aurre. Greziar-erromatar kulturan txertatu behar zen, filosofia klasikoa bere baitan nolabait sarraraziz.

III. eta VIII. mendeen arteko kristau idazle, filosofo eta teologoak Patristika izenarekin ezagutzen ditugu; kristautasunaren mundu ikuskera berria finkatzea izan zen haien lana.

Platonen Eragina Agustin Hiponakoarengan

Metafisika edo Ontologia

Biek bi mundu daudela diote. Platonentzat, Ideien Mundua dago, ideia betiereko, aldagaitz eta perfektuekin; eta gero mundu sentigarria dago, Ideien kopiak baitira gauza guztiak. Agustinek ere errealitatea bikoitza dela dio: alde batetik, Jainkoaren Erreinua, benetakoa dena; eta, bestetik, etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa.

Ezagutza

Biek dualismo epistemologikoa baieztatzen dute, hau da, bi mundu dauden moduan, bi ezagutza daudela:

  • Mundu sentikorraren ezagutza: Beti aldatzen ari den munduari buruzkoa, faltsua eta aldakorra dena; hau da, ez da baliagarria benetako ezagutza lortzeko.
  • Arrazoizko ezagutza: Benetako errealitateaz arduratzen dena eta baliagarria dena.

Platonentzat, Ongia ikusmen eta ikusgarritasun printzipioa da. Alde batetik, Ongiak arima argitzen du benetako ezagutza eskuratzeko; eta, bestetik, ideiak ikuskor bihurtzen ditu. Agustinentzat, Jainkoak betiereko ideia eredugarriak giza ariman jartzen ditu, eta honek argitzen du ideiak ezagutzeko.

Dialektika

Greziako filosofian, elkarrizketaren bidez egindako ikerketarekin lortzen da heziketa, hau da, galdera eta erantzunen bidez. Platonentzat, dialektika da benetako filosofoaren jarduera. Berarentzat, dialektika filosofiaren goi-metodoa da, eta gobernari-filosofoaren heziketaren azken fasean landu behar da.

Agustinentzat, dialektika barne-bilaketa da, eta gizakiok ez dugu egia kanpoan, baizik eta mundu sentigarrian aurkitu behar dugu; horretarako, gizakiak Jainkoaren argiztapena behar du. Beste alde batetik, bi autoreentzat ariman aurkitzen da arrazoia. Baina, Platonentzat, arima gorputzera etorri aurretik Ideien Munduan zegoen, eta gero ahaztu zituen gorputzean sartzean. Bestetik, Agustinek dio arima ez dela aurrexistitzen, eta ezagutza bere barnean Jainkoak jarritako ideia eredugarriak ezagutzean datza.

Agustin Hiponakoaren Ontologia

Jainkoa

Agustinek bi izaki bereizten ditu: Jainkoa eta hark sortutako izaki kontingenteak. Jainkoa Izaki Absolutua, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, Justua eta Aldagaitza da. Haren existentzia ez dago arrazonamenduan frogatua, ezta fede itsuan ere ez. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da, eta arimak Jainkoa ezagutzen du; baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Haren existentziarik gabe. Hainbat argudio daude Jainkoa frogatzeko:

  • Argudio gnoseologikoa: Egia existitzen denez, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.
  • Argudio kosmologikoa: Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna; bere gainetik dagoen Jainkorantz seinalatzen du.
  • Ideia eredugarriak: Gizakiak egia eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu. Egia hau gure adimena baino nagusiagoa da; adimenak bere aurrean makurtu behar baitu. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak, eta adimenak ezin ditu eraldatu, bere agintetik dagoelako. Adimenak argitasun handiagoarekin edo txikiagoarekin suma dezake, baina beti diraute berdin ideia eredugarriek.

Izaki Kontingenteak

Ez dute finkotasunik, badira eta ez dira aldi berean. Ez dira benetako izakiak, eta aldaezin irauten duena da benetakoa. Jainkoak ezerezetik sortu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML