Gizakia, Sinboloak, Artea, Hizkuntza eta Argudiaketa

Filosofia eta etika3,02 KB

Gizakia eta Sinboloak: Artea, Hizkuntza eta Pentsamendu Kritikoa

1. Animalia sinbolikoak

Gizakia sinboloak sortzeko eta erabiltzeko gai den izakia da, horrek bereizten gaitu beste animalietatik.

  • 1.1. Zeinua, seinalea eta sinboloa: Zeinuak hautemandako zerbait eta informazio jakin bat lotzen ditu.
  • 1.2. Jarduera sinbolikoa: Artea eta hizkuntza sinboloen bidez eraikitzen dira. Arteak errealitate berriak interpretatzeko aukera ematen digu, eta hizkuntzak komunikatzeko eta mundua ulertzeko balio du.

2. Zer da artea?

  • 2.1. Esperientzia, sentimendu eta iritzi estetikoak: Artelan batek sortzen duen sentimendua esperientzia estetikoa da. Honek edertasuna, hausnarketa eta emozioa barne hartzen ditu.

    • Objektibismo estetikoa: Edertasuna objektuaren ezaugarri bat da.
    • Subjektibismo estetikoa: Edertasuna subjektuaren pertzepzioan dago.
  • 2.2. Edertasunaren formak:

    • Edertasun klasikoa: Proportzio perfektuak eta errealitatearen imitazioa bilatzen ditu.
    • Edertasun modernoa: XVIII. mendean, edertasuna emozioekin lotzen hasi zen eta artistaren barneko adierazpenaren emaitza bihurtu zen.
  • 2.3. Zertarako balio du arteak?

    • Funtzio entretenigarria: Arteak plazera emateko balio du.
    • Funtzio pedagogiko eta kritikoa: Arteak gizartean kritika eta hausnarketa sustatu behar du.


3. Zer da hizkuntza?

Hizkuntzaren helburua komunikazioa da, eta gizakiek duten bereizgarri nagusietako bat da.

  • 3.1. Hizkuntza eta pentsamendua: Hizkuntzak pentsamendua eratzen du eta mundua interpretatzeko bide bat da.

    • Noam Chomsky: Hizkuntza jaiotzatiko gaitasuna da eta gramatika unibertsala dugu.
  • 3.2. Zer esan nahi dute hitzek?

    • Ludwig Wittgenstein: Hizkuntzak ez du soilik errealitatea deskribatzeko balio, baizik eta gizartean interakzio mota desberdinak ahalbidetzen ditu.

4. Argudiaketa informala

Eguneroko bizitzan etengabe argudiatzen dugu, baina garrantzitsua da argudio zuzenak eta faltsuak bereiztea.

  • 4.1. Falaziak eta isuri kognitiboak:

    • Falazia: Argudio bat, baina faltsua edo manipulatzailea.
    • Isuri kognitiboak: Informazioa modu okerrean hautematea.
  • 4.2. Zertarako balio du argudiaketak?

    Argudiaketa on batek manipulatua ez izateko eta informazioa modu kritikoan aztertzeko balio du.

Laburbilduz, artea eta hizkuntza gizakiaren adierazpen eta komunikazio tresna nagusiak dira, eta argudiaketak pentsamendu kritikoa garatzeko aukera ematen digu.

Deskargatu

PDF Word HTML