Enpirismoa eta Kanten Arrazoimenaren Erabilera

Filosofia eta etika3,84 KB

Enpirismoa

Ingalaterran XVII. mendean sortutako pentsamendu korrontea da. Arrazionalismoari kontrajartzen zaion epistemologia garatu zuten, zentzumenen esperientziaren baliozkotasunean oinarrituta. Horrez gain, planteamendu politiko berrien ekarpena ere egin zuten.

Locke hartzen da enpirismo modernoaren sortzailetzat, Aristoteles, estoikoak, Tomas Akinokoa edo Ockham aitzindari izan ziren arren. Hala ere, Hume izan zen pentsamendu empirista azken ondorioetaraino eraman zuena, eta Kant amets dogmatik esnatu zuena.

Ezagutzaren arazoaren inguruko tesi nagusiak:

  • Ezagutza guztiak esperientziatik hasten dira. Zuzeneko behaketan ezagututakoari deitu zioten esperientzia, kanpoko zein barne-esperientziak izan. Hortaz, esperientzia pertzepzioa da. Humek jatorrizko ideien existentzia ukatu zuen. Humeren ustez, adimenean dauden ideia guztiek pertzepzioetan dute jatorria.
  • Gizakiaren ezagutza ez da mugagabea, esperientziak ere mugak baititu. Arrazionalistek arrazoimena dena ezagutzera irits litekeela zioten. Enpiristek ordea, ezin dela. Ondorioz, filosofiaren eremua eta ezagutzaren ziurtasuna murriztu zuten. Humeren ustez, ezagutza ziurra matematikak bakarrik eskaintzen du, baina ez dator matematikaren logikatik, lege psikologikoetatik baizik. Fisika efektuak sortzen dituzten kausei buruzko zientzia da. Gizakiak ezinezkoa du kausa-efektu konexioaren esperientzia. Fisikak, ondorioz, eratu beharreko legeak probableak izango dira. Gure ahalmen psikikoen azterketaren ondorioz, munduaren existentziari buruzko eszeptismo moderatua onartzen du Humek. Ez dago munduaren ziurtasuna bermatzen duen ezer eta horregatik maila praktikoan ziurra balitz bezala jokatu behar da.
  • Arrazoimenaren kontzepzio berria: esperientzian hasi, oinarritu eta bukatzen den arrazoimena. Bizitzarako gidabakarra.

Arrazoimenaren erabilera pribatua eta publikoa

Ilustrazioak eginkizun bat du: beti eta edonon arrazoimenaren erabilera publikoa egiteko askatasuna.

Kanten ustez, askatasunaren erabilera mugagabeari mugak sortzen zaizkio. Horrela, ahots batzuk diote: nahi beste arrazoitu, baina obeditu. Nola bateratu daitezkeen askatasunaren beharra eta betebeharra galdetzen du Kantek eta bere erantzuna ondorengoa da: arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua egin daitezke eta arrazoimenaren erabilera pribatua da mugak eduki ditzakeen bakarra.

Arrazoimenaren erabilera publikoa arlo batean aditua den batek bere arrazoimena erabiltzen duenean ematen da. Adierazpen askatasunak ez du mugarik eduki behar. Arrazoimenaren erabilera pribatua funtzio publikoan ematen da.

Adibideak:

  • Bere gorengoen aginduak hartu dituen ofizial batek ezin du horren kontra argudiatu zerbitzuan dagoen bitartean, zuzena den ala ez. Arrazoimenaren erabilera pribatua egin behar du.
  • Dagozkion zergak ordaindu behar ditu hiritarrak. Arrazoimenaren eta askatasunaren erabilera pribatua egin behar du.
  • Apaiz batek, elizaren doktrina ofiziala irakatsi behar die eliztarrei. Arrazoimen pribatua erabil dezake baina ez da librea. Arrazoimenaren erabilera publikoa eginez, askatasunez jokatu eta bere izenean hitz egin behar du.

Kant konbentzituta zegoen bereizketa honekin iraultzarako joera ekidingo zela, aldaketak egingo baitziren. Haren ustez, bereizketa honekin erreformen bideari zabaltzen zaio atea. Agintariei akatsak erakutsiz, akats horiek zuzentzeko aukera ematen baitzaie. Arrazoimenaren erabilera publikoa edozein hiritarrek du, baina filosofiaren betebeharra da. Azken finean, herria ilustratzea eta arrazoibideen bitartez gobernuari aholkuak ematea da.

Deskargatu

PDF Word HTML