Metafisikaren kritika
- Filosofia, gizakiak historian zehar izan dituen galderei erantzuteko saioa da. Honek errealitateari eta gizakiak munduan duen tokiari buruz hitz egiten du, zer den gizakia, errealitatea edo bizitzaren zentzua zein den bezalako galderei erantzunez. Mendebaldeko filosofia, 6. Mendea sortu zen Grezian, Mileton. Lehen filosofoak mythos-etik logos-era igaro ziren.
Mythos hitzak, kontakizunarekin du zerikusia, munduaren jatorria eta munduan gertatzen dena azaltzen da, gizakia baino handiagoak diren izakiekin, jainkoekin adibidez.
Logos-ek berriz, arrazoimendua eta kritika erabiliz azaltzen ditu gertakariak. Hau erabiltzen da eztabaida publikoetan tresna moduan.
Hau da, gizakiak mitoak erabiliz azaltzetik, arrazoimendua erabiltzera pasa ziren.
Filosofo monistek naturaren sorburua bakarra dela diote, filosofo pluralistek sorburu bat baino gehiago daudela dioten bitartean
- Monismoa: Miletoko Tales-ek, lehen filosofoak, zioen ura zela naturaren oinarrizko printzipioa, hezetasunak dena elikatzen duelako.
Maximandrok berriz, naturaren printzipioa “Apeiron”a (indeterminatua) zela zioen, sortu gabea eta suntsiezia dena, eta gainerako gai guztiak handik sortuak zirela.
Pluralismoa: Anagoras-ek zioenez dena hazi txikietatik sortua da, baina kosmosaren batasuna ukatu gabe, eta hazi horiek “naus”-arekin konbinatzen dira errealitatea sortzeko.
Enpedokles-ek lau elementuen oinarria aurkeztu zuen, honen arabera kosmosaren osagaiak airea, lurra, sua eta ura ziren, eta hauek indarrak edo gorrotoak bakarrik bana edo bereizi zitzaketen.
EZEPTISMOA: Eszeptikoen ustez, ezinezkoa da ezagutza eskuratzea, beraien ustez mundua konplexuegia da, edo gizakion ezagumena mugatua.
PRAGMATISMOA: Pragmatismoak dio, ikuspegi bat onargarria dela baliagarria baldin bada.
Errealismoa, errealitateak berezko izatea edo existentzia objetiboa duela sinisten duen pentsaera da. Honek, ezagutzari ematen dio lehentasuna eta sujetua 2. Mailan jartzen du.
Errealismoaren arabera gauzak bere horretan ezagutu ditzakegu, beraz egiazko ezagutzea lor dezakegu. Beste batzuek ez dute ukatzen ezagutzaren objetu den errealitatek berezko izatea duenik baina mugak ikusten dizkio ezagumenari.