Etika eta Morala: Oinarriak, Balioak eta Ikuspegi Filosofikoak

Filosofia eta etika2,42 KB

Etika eta Moralaren Arteko Ezberdintasuna

Bi kontzeptu hauen arteko ezberdintasuna jatorrian aurkitzen da:

  • Etika: Ethos (izateko modua/izaera) hitzetik dator. Esparru teorikoa eta hausnarketa filosofikoa da.
  • Morala: Mos moris (ohitura/bizitzeko modua) hitzetik dator. Esparru praktikoa da, gure jokatzeko modu konkretua adierazten du.

Morala jokabide konkretua (eguneroko bizitzako jokamodua) da, jokatzeko ditugun arau propioak. Arau hauek familia, lagun, irakasle eta gizartearengandik bereganatu ditugu. Etikak, berriz, gure eguneroko bizitzan ditugun arazo moralak eztabaidatzen ditu eta argitzen saiatzen da.

Morala zertan oinarritzen da? Balioak

Guk ondo jokatzen dugunean, gure balioen arabera jokatzen dugu. Balioak ereduak diren dohaiak dira (kontuan hartzeko gauza baliotsuak).

Balioek bi ezaugarri nagusi dituzte:

  1. Polarrak dira: Balio bakoitzak bere kontrakoa dauka (disbalioa). Adibidez: maitasuna eta gorrotoa, zuzena eta okerra, egia eta gezurra.
  2. Idealak/Perfektuak dira: Errealitatean izan beharko lukeen zerbait adierazten dute, baina ezin ditugu modu perfektuan aplikatu (adibidez: errespetua).

Emotibismo Morala

Ikuspegi honen arabera, ongia eta gaizkia bereizteko gure sentimenduei so egin behar diegu. Ondorioz, ongia eta gaizkia intuitiboki bereiziko dira.

Ekintza txar baten aurrean sentsazio txarrak izango ditut, eta ekintza on baten aurrean, aldiz, onak. Hau David Hume pentsalari eskoziarraren ikuspuntua da.

Intelektualismo Filosofikoa

Ikuskera hau duten pentsalariek uste dute arrazoimenak esaten digula zer den ona eta zer den txarra. Ondorioz, bi entitate hauek ezagutzeko hausnartu behar dugu. Ongia eta gaizkia aurkitzea bilaketa baten ondorioa da, eta aurkikuntza hau ezagutzarekin estuki lotuta dago.

Pentsalari hauen iritziz, badira denontzat, mundu osoan eta edozein garai historikotan baligarriak diren arau batzuk: Balio objektiboak. Hauek edozein gizarteaz gaindik existitzen dira eta denek onartu behar dituzte. Balio hauek deskubritzeko arrazoimena erabili behar dugu.

Sokrates filosofo greziarra dugu teoria honen aita, eta Platon eta Aristotelesek ere ikuspuntu bera izango dute beranduago.

Deskargatu

PDF Word HTML