Kant, Ilustrazioa eta Arrazoimenaren Mugak: Filosofia Kritikoa
Sapere Aude: Autonomia eta Adingabetasunetik Irteera
“Sapere aude” pentsatzera ausartzera bultzatzen gaitu, hau da, norbanako bakoitzak adorea izan behar duela bere kabuz arrazoitzeko defendatzen du.
Kanten iritziz, autonomiak bereizten ditu gizakiak, gure kabuz pentsatzera animatzen gaitu. Heteronomian bizi direnak, besteen menpe bizi diren pertsonak dira, besteen iritziaren arabera jarduten dutenak, norberaren iritzia barneratu gabe (erlijioa, sistema feudala). Adingabeak, tutore edo mentore baten menpe bizi direnak dira, pentsamendu propioak garatzen ez dituztenak. Heldutasunean, gure kabuz pentsatzen dugu, autonomia dugulako. Horren ondorioz, gizabanakoa heldutasunera iritsi dela esan nahi du.
Kantentzat, ilustrazioa gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Berarentzat, garrantzitsua da pentsamenduak ez inposatzea; doktrinak, berriz, aurreko egoerara eramaten gaitu. Arriskutsua izan daiteke, gizartean desadostasun eta kontraesan handiak daudelako, eta azkenean, gizarte-ordena mantentzea zaila delako.
Arrazoimenaren Erabilera Publikoa eta Pribatua
Arrazoimena publikoki edo pribatuki praktikatu daiteke. Kant gizarte-ordena, askatasuna, obedientzia eta arrazoimena bateragarriak direla frogatzen saiatuko da, bi planteamendu eginez:
- Zein askatasun-mugapenek sustatuko du ilustrazioa?
- Zelako askatasun-mugapenek oztopatuko du ilustrazioa?
Ilustrazioa emateko askatasuna besterik ez da behar, hain zuzen ere norbere adimenaz baliatzeko aukera. Baina errealitatean entzuten duguna kontrako ahotsa da: armadak, estatu-administratzaileek eta kleroak etengabe aginduak ematen dituzte, arrazoitzea debekatuz. Ofizialek martxatzeko esaten dute, zerga-biltzaileek ordaintzeko, eta apaizek, ordea, sinesteko.
Frederiko II.ak zioen: “Nahi adina eta nahi duzuenaz arrazoitu (erabilera publikoa), baina obeditu (pribatua).”
Kanten ustez, erabilera publikoak askea izan behar du beti, pribatuak mugatu egin behar dira. Publikoa aditu den norbaitek irakurleriaren aurrean egiten duena da, eta pribatua, hari dagokion kargu jakin batean zilegi zaiona. Arauak bete nahi ezean, armada, gizartea edo apaizgoa uztea da duten aukera bakarra. Askatasun-murrizketak ez du ilustrazioa oztopatzen; murrizketak egon ezean, guztiok nahi duguna egiten hasiko ginateke eta anabasa sortuko litzateke.
Etika Kantiarra: Borondate Ona eta Inperatibo Kategorikoa
Kantek gure kabuz pentsatzera eta autonomia moralaren alde egiten du. Hau da, gizakiaren bereizitasuna arrazoimen autonomoa garatzean eta kontzientzia moral autonomoa izatean datza. Berak dio ez dela inoiz pertsona bat gure helburuetarako erabili behar. Borondate onak gidatzen gaituenean, ondo jokatuko dugu, denok leku berdinera eramanez.
Inperatibo Kategorikoa lege autonomoa izan beharko du, hau da, inork inposatzen ez duena. Agindu kategorikoak askatasuna determinatzen du, legea obeditzea.
Inperatibo Kategorikoaren Formulazioak
- “Zure ekintzen eredua naturaren lege unibertsala bilakatu ahalko balitz bezala joka ezazu.”
- “Joka ezazu, zure borondatearen maximak, aldi berean, lege unibertsal bilakatzea nahi baduzu, eredu horren arabera.”
- “Joka ezazu gizateria, zeure burua nahiz beste guztiak, aldi berean helburutzat eta ez soilik bitartekotzat erabiltzen duzun eran.”
Kanten Hiru Galdera Nagusiak
Kanten filosofia kritikoak hiru galdera nagusitan laburbiltzen da:
- Zer ezagut dezaket? (Arrazoimen Teorikoa)
- Zer egin dezaket? (Arrazoimen Praktikoa)
- Zer itxaron dezaket? (Erlijioa)
1. Zer ezagut dezaket? (Arrazoimen Teorikoa)
Galdera honen helburua arrazoia aztertu eta epaitzea izan zen. Hiru ezagutza-gaitasun ezberdindu zituen, eta haietako bakoitzari forma unibertsala emanez:
- Sentsibilitatea: Espazioa eta denbora.
- Adimena: 12 kategoriak.
- Arrazoia: Ideia transzendentalak.
Adimenaren kategoriak beti esperientziatik datozen datuei aplikatu behar zaizkie ezagutza zilegia izateko.
2. Zer egin dezaket? (Arrazoimen Praktikoa)
Bigarren galderak ekintzari bideratutako arrazoia du helburu. Moralaren ardatza betebeharra izan behar du, autonomoa izan dadin.
Arrazoimen Praktikoaren Postulatuak
Morala egoteko, beharrezkoa da hiru postulatu hauek onartzea:
- Askatasuna
- Helburuak erabakitzeko ahalmena da. Morala egoteko, beharrezkoa da gizakiok askeak izatea. Askatasunez arituko ez bagina, makina gisa arituko ginateke.
- Arimaren Hilezkortasuna
- Beharrezkoa da gizakiak lege morala osoki onar eta bete dezan. Mundu honetan ezin du inork lege morala osoki eta perfektuki bete, baina guztiz bete ahal izateko arimaren hilezkortasuna behar da.
- Jainkoa
- Jainkoa egotea beharrezkoa da ona izateko eta zoriontsu izateko. Jainkoaren esker, gorputza hil ondoren arima hilezkorrak zoriontasuna edukiko du.
3. Zer itxaron dezaket? (Erlijioa)
Hirugarren galderari ikuspegi deista batetik erantzuten dio Kantek. Kristautasunaren helburua izan behar dela gizakia bere burua maitatzetik lege morala betetzera igarotzea. Erlijioa arrazoimenaren erabilera praktikoari esker sortzen da, Jainkoaren aginduak direnez, betebehar guztiak betetzea, egunen batean zoriontasuna lortzeko.
Ilustrazioaren Oinarri Filosofikoak
Ilustrazioaren oinarrian, bi joera filosofiko aurki daitezke: Arrazionalismoa eta Enpirismoa. Arrazionalismo eta Enpirismo modernoarentzat, epistemologia erdiguneko gaia bihurtu zen: ezagutza-prozesuan subjektuaren papera zein den ikertu zuten, ezagutzaren posibilitateak eta mugak.
Kantek adierazten du Humek amets dogmatikotik esnatu zuela, enpirismoaren ideiak ezagutzeak arrazionalismoaren dogmatismotik atera zuela. Kantek bi eskolak uztartzen ditu.
Kanten “Iraultza Kopernikarra”
Kanten “Iraultza Kopernikarra” gertatzen da, defendatzen duelarik subjektuak ez duela objektuaren argazki hutsa egiten, baizik eta datuak antolatu eta moldatzen dituela bere formara.
Arrazionalismoaren Ezaugarriak
Arrazionalistek ezagutza arrazionalaren lehentasuna aldarrikatzen dute, zentzumenezkoaren gainetik. Arrazionalismoaren tesi nagusia arrazoiaren buruaskitasuna ezagutza-iturri gisa zen. Hona hemen ezaugarri nagusiak:
- Giza arrazoimenean erabateko konfiantza: Arrazoimena gizakiak egia aurkitzeko duen bide bakarra da (zentzumenei eta irudimenari kontrajartzen zaie).
- Ezagutza sentikorraren gutxiespena: Zentzumenek sarritan huts egitera bultzatzen gaituzte, eta ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan.
- Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahiezintasuna: Zientzia juridikoak unibertsalak eta beharrezkoak izan behar dira. Matematika, eta haren metodoa, ezagutza ziur eta unibertsalaren eredu dira.
- Munduaren arrazionaltasuna: Unibertsoa kuantitatiboki azter eta deskriba daitekeen mekanismo erraldoi baten antzekoa zen.
- Jatorrizko ideien existentzia (Ideia Innatoak): Ezagutza a-priorizkoa da ideia ebidenteetatik abiatuta, metodo deduktiboa erabiliz. Adimena ez da biltegi hutsa.
- Gizakiaren ikuspegi dualista: Descartesek dionez, gizakia bi alderdi autonomoz osatuta dago: arima eta gorputza.
Enpirismoaren Ezaugarriak
Enpirismo hitzak “esperientzia” esan nahi du. Enpirismoa ez da arrazoimenaren kontrako filosofia. Honen tesi nagusia da ezagutzaren iturri zentzumenak direla, esperientzia sentsiblea. Ideia nagusiak:
- Esperientzia da ezagutzaren iturria: Ezagutza zentzumenetik dator, sentipenen esperientziatik. Ezagutza a posteriorizkoa da.
- Metodo Induktiboa: Esperientzia kasu partikularren esperientzia da, eta lege orokorrak formulatzeko metodoa induktiboa besterik ezin daiteke izan. Giza ezagutza probabilitatearen eremuan mugitzen da, ondorioz egia absoluturik ez dago.
- Arrazoia arrazoi kritikoa da: Arrazoiak bere posibilitateak eta mugak aztertzen ditu.
- Ez dago jatorrizko ideiarik (Tabula Rasa): Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den “arbel zuria” da. Hume-ren iritziz, substantzia edo kausa bezalako kontzeptuak giza irudimenaren emaitza dira.
Ilustrazioa: Mugimendu Suspertzailea (XVIII. Mendea)
Ilustrazioa XVIII. mende guztian zehar ematen den mugimendu suspertzaile eta berritzailea da. Ilustrazioak banakoaren ahalmen arrazional kritikoaren defentsa egiten du. Noble batzuk, burges kultoek eta aisidunek osatzen dute, eta beraien ideiak pixkanaka herriarengana ere helduko dira.
Balio Kultural eta Sozialak
Simetria, proportzioa eta oreka oinarritu ziren artean eta literaturan eredu bihurtzeko helburuarekin. Gizartean ere eraldaketa handia egon zen, balio estetiko horietan oinarrituta.
- Aro Antropozentrikoa: Gizakia erreferentzia gune bihurtzen da orden soziokulturala sortzeko, pentsamendu teozentrikoa alde batera utziz.
- Gizakiaren Gorespena: Gizakiaren sentimendua eta sena goraipatuko dira. Carpe diem (bizialdia laburra denez, bizitzaz gozatu behar dela) babesten dute.
- Zalantza eta Zientzia: Sinesmenak zalantzan jarriko dituzte, fenomenoen inguruko erantzunak ematen dizkietelako. Horregatik, zientzian eta filosofian oinarritzen hasiko dira, pentsamendu arrazional bat sortzeko helburuarekin.
Ilustrazioaren Bide Nagusiak
- Arrazoi Eredu Berria
- Arrazoi Enpiriko eta Analitikoa: Gertakariak eta esperimentuak bilakatu ziren jakintzaren abiapuntu.
- Arrazoi Kritikoa: Arrazoiaren kanpoko aginpide oro baztertu zen. Arrazoia berarekin kritika egiten zaio, eta mugak dituela ondorioztatzen da.
- Arrazoi Autonomoa: Arrazoimena zen ilustratuentzat gizakiak behar zuen gidari bakarra, ezagutzaren arloan ez ezik, baita gainerakoetan ere.
- Aurrerapena
Aurrerapen zientifiko eta teknikoari esker, munduari eta gizadiari buruzko ikuskera baikorra dute. Arrazoimena erabilita, natura menperatuko dela eta gizateriaren ongizate material eta espirituala lortuko dela ziur daude. Sistema metriko dezimala ezartzen hasi zen.
- Gizartea eta Politika
Ilustrazioak erreformen alde egin zuen, baina politikoki kontserbadoreak izan ziren. Gizarte-hitzarmenaren teoriak zabaldu ziren. Emakumearekiko zapalkuntzak jarraitu zuen.
- Deismoa
Ilustrazioak erlijioaren interpretazio arrazionala egin zuen. Gizakiak ezin du ezagutu Jainko errebelatua. Errebelazioa baztertu eta mirariak irrazionaltzat hartu zituzten.
- Askatasuna eta Tolerantzia
Garrantzi berezia hartu zuen askatasunak. Tolerantzia aldarrikatu zen. Askatasun eskaera horrek ekonomia-arloan hartu zuen indarrik handiena: burgesiak saleroste-askatasun handiagoa exijitu zuen, aristokraziaren pribilegioak ezabatu eta aberasteko.