Zientzia, Logika eta Ezagutza: Oinarrizko Kontzeptuak
Zientzia eta Ez-zientzia Bereiztea: Faltsazionismoa
Nola jakin dezakegu zer den zientzia eta zer ez? Azaldu faltsazionismoak dioena.
Karl Popper, XX. mendeko fisikari eta filosofoak, irtenbide bat bilatu zion arazo honi: faltsazionismoa.
Faltsazionismoaren arabera:
- Ezin dugu jakin hipotesi zientifikoak egia diren ala ez.
- Baina jakin dezakegu proposizio batek gezurtatua edo faltsatua izateko duen gaitasuna.
Horrek bereizten du hipotesi zientifiko bat hipotesi pseudozientifiko batetik.
Pseudozientziaren Adibidea: Osteopatia
Azaldu ezazu pseudozientziatzat hartzen den adibide bat. Zergatik ez da zientifikoa?
Osteopatia pseudozientziaren adibide bat da. Ez da zientifikoa, hainbat arrazoirengatik:
- Ezin da kontzeptua frogatu.
- Ez du eboluzionatu (ahaldezina da).
- Tratamenduen eraginkortasunari buruz zalantzak daude (pertsona batzuei funtzionatzen die, beste batzuei ez).
Ezagutzaren Ikuspegiak: Dogmatismoa
Ezagutzari dagokionez zein ikuspegi defendatzen duzu?
Dogmatismoa defendatzen dut. Ikuspegi honen ustez, ezagutza ziur eta unibertsal bat lor dezakegu, errealitate guztia ezagutuz. Horren partaide dira hainbat erlijio monoteista, baita zientzialari eta filosofo batzuk ere.
Logika eta Arrazoiketa
Falazia: Definizioa eta Erabilera
Zer da falazia bat?
Zuzena dirudien, baina benetan zuzena ez den argudio bat da. Askotan inkontzienteki erabiltzen ditugu gure argudioetan. Politikan asko erabiltzen dira jendea konbentzitzen saiatzeko.
Arrazoiketa Mota: Indukzioa
Zer arrazoiketa mota da hau? Azaldu. Zer arazo ditu arrazoiketa mota honek?
Arrazoiketa hau indukzioa da, asko erabiltzen dugun arrazoibide mota. Baieztapen partikular batzuetatik ondorio orokor bat ateratzen du.
Dedukzioan ez bezala, indukzioaren ondorioa ez dago inplizituki baieztapenetan. Beraz, baieztapenek ondorioa babesten dute, baina ez dute %100ean frogatzen.
Antropologia: Gizakiaren Azterketa
Zer da Antropologia? Zer aztertzen du?
Antropologia grezierazko anthropos (gizakia) hitzetik dator. Gizakia aztertzen duen zientzia da.
Gizakiaren Askatasuna: Libertarismoa
Azaldu determinismo psikologikoa. Zer adibide egon daiteke honen alde egiteko? Jarri defendatzen duen korronte bat.
Askotan, gizakia erabakitzeko askatasuna duen izaki bakartzat definitzen da. Gizakia askea da nahi duena erabakitzeko.
Korronte nagusia:
- Libertarismoa: Gizakiok aukeratzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna dugu.