Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Nietzsche eta Kristautasuna: Filosofia Kritiko Baten Azterketa

Filosofia eta etika2,75 KB

Nietzsche: XIX. Mendeko Pentsalari Iraultzailea

Filosofia alemaniarrean XIX. mendean agertutako figura berezia izan zen Friedrich Nietzsche. Iraultza nazionalisten erromantizismoari loturik, antiarrazionalismoa sustatu zuen, Schopenhauerren pentsamenduaren eragin nabarmena jasoz. Bizitzaren eta gizartearen ikuspegi sakon baina polemikoa azaldu zuen, nihilismo negatiboa kritikatu eta gainditzeko bidea bilatzen saiatuz. Bere ideiek modernitatearen oinarriak zalantzan jarri zituzten, eta, horrela, Nietzschek filosofia berri baterako esparruak ireki zituen. Haren eragina oraindik nabarmen sumatzen da gaur egungo pentsamenduan.

Kristautasunari Eginiko Kritika Zorrotza

Friedrich Nietzschek kristautasuna gogor kritikatu zuen, esklabo-morala sustatzen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Kristautasuna: Filosofia Kritiko Baten Azterketa" »

Nietzscheren Filosofia: Ecce Homo eta Moralaren Kritika

Filosofia eta etika2,46 KB

Nietzsche eta Kristautasunaren Amaiera

Testu zati hau Nietzscheren Ecce Homo liburuaren pasarte bat da, zehazki, "Zergatik naizen patu bat" azken kapitulukoa. Titulu honekin Nietzschek erlijio kristauaren akabera irudikatzen du. Pontzio Pilatok Jesukristo Itun Zaharreko Jainkoaren aurrean akabatzen duen hura bezala seinalatzen duenean gertatzen den gisan, Nietzschek kristautasunarekin akabatu duen hura bezala aurkezten digu bere burua.

Gizateria, Humanismoa eta Ezagutza Nietzscheren Arabera

Pasarte honetan, Nietzschek gizateria ezagutzen duen bakarra dela dio, Nietzsche gizon zintzo bakarra da, humanismoak suposatzen duen gezurra identifikatzen jakin baitu. Bestalde, azaldu du adimena ez dela jakintza-pilaketa bat, esperientzia-jakintza bat dela,...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Filosofia: Ecce Homo eta Moralaren Kritika" »

Etika eta Morala: Oinarrizko Kontzeptuak eta Ikuspegiak

Filosofia eta etika4,74 KB

Morala eta Etika: Oinarrizko Kontzeptuak

  • Morala:

    • Gizarteak zer den on edo gaizki jotzen duen arau eta balioen multzoa da.

    • Gure portaera zuzentzen duten ohiturak eta arauak dira.

    • Kultura bakoitzaren araberakoa da; ez da beti berdina guztiontzat.

  • Etika:

    • Moral horren inguruko hausnarketa filosofikoa da.

    • Galdera hauek jorratzen ditu: Zer da ondo egotea? Zergatik egin behar dugu zuzena?

    • Etikaren bidez moral desberdinak kritikoki aztertzen ditugu eta printzipio unibertsalak bilatzen saiatzen gara.

  • Etikaren hiru funtzio nagusiak:

    1. Kontzeptuak argitu: Ongia, zoriontasuna, bertutea...

    2. Morala arrazoitu: Zergatik dira onak edo txarrak ekintza batzuk?

    3. Erabilera praktikoa: Teknologia, bioetika, ingurumenaren etika...

Kontzientzia eta Judizio Morala

  • Kontzientzia morala:

...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Morala: Oinarrizko Kontzeptuak eta Ikuspegiak" »

Kant: Ilustrazioa, Arrazoia eta Autonomia

Filosofia eta etika4,22 KB

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude

Sapere aude: Ausartu zaitez ezagutzera → Kantek ezagutzera eraman zuen bere artikuluan: “Zer da ilustrazioa? galderari erantzuna”

Esandakoa: Ilustrazioa gizakiaren irteera da erruzko adingabetasunetik; norbaiten gidaritzarik gabe (bere kabuz) aritzeko ezintasuna. Erruzkoa da, baina ez adimen falta bat, gaitasun falta bat baizik.

Kanten ustez, arrazoi kritikoaren erabilera gizartea hobetzera eramango gaituena da. Gizakiok AK garatzeko aukera dugu, baina ahalmen handia suposatzen du, AK kritikak sakontzera edota besteek esaten dutena ulertzen saiatzera eramaten gaitu; geure iritzi propioa lantzera. Alferkeriak askotan AK garapena oztopatzen du, horregatik Kantek esaten du gizaki asko ez direla iritsi AK hori...

Jarraitu irakurtzen "Kant: Ilustrazioa, Arrazoia eta Autonomia" »

Ilustrazioa eta Zoriontasuna Filosofian: Kant, Agustin eta Akinokoa

Filosofia eta etika5,73 KB

Ilustrazioa: Ezaugarri Orokorrak eta Eragina

Ilustrazioa XVIII. mendeko pentsamendu-mugimendu garrantzitsua izan zen, arrazoian eta gizateriaren hobekuntzan oinarritutakoa. Pertsonak modu kritiko, autonomo eta analitikoan pentsatzen ikastea sustatu zuen, eta zientzia eta hezkuntza erabiliz gizakien bizi-baldintzak hobetzeko aukera zegoela uste zuen. Garapenaren ideia indartu zen, belaunaldiz belaunaldi lorpenak pilatu eta gizartea etengabe hobetuko zela sinetsita.

Ilustrazioak liburuen erabilera handitu zuen, entziklopediak eta hiztegiak argitaratuz, eta derrigorrezko hezkuntzaren aldeko ideiak ere bultzatu zituen. Deismo izeneko erlijio-ikuspegia zabaldu zen, Jainkoaren existentzia onartzen zuena, baina aldi berean sinesmen tradizionalak zalantzan...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa eta Zoriontasuna Filosofian: Kant, Agustin eta Akinokoa" »

Nietzsche: Jainkoaren heriotza eta nihilismoa

Filosofia eta etika2,49 KB

Jainkoaren heriotza: Modernitatearen krisia

Beharrezkoa da Jainkoaren heriotza Nietzschek aldarrikatzea, baina ez bakarrik modernitatearekin zaurituta gelditu zen kristauen Jainkoa, baita bizitza menperatzeko asmoz Jainkoaren lekua hartu duen guztien heriotza ere: arrazoia, Estatua, aurrerapena edota zientzia. "Jainkoa hil da" esaerak jainkotasunean eta sentimenez haraindiko munduan oinarritzen diren balore moralak eta egia nagusiak bildu nahi ditu. Gizakiak Jainkoa hil du, eta Jainkoa hiltzean zentzu transzendente oro ere hil da. Nietzscheren esanetan, ezerk ez du zentzurik eta ez dago inolako helbururik.

"Hil da Jainkoa" esaldiarekin Nietzschek kritika erradikala egiten dio erlijioari eta moralari. Jainkorik ez dagoela onartzeak, bizitzak inongo...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Jainkoaren heriotza eta nihilismoa" »

Kant, Arrazionalismoa eta Enpirismoaren arteko Sintesia

Filosofia eta etika5,07 KB

Modernitateaz geroztik, ezagutzaren bilaketa eztabaida handia sortu duen gaia izan da. Batzuen ustez, sentimenek ez digute ezagutza ziurtatzen, baizik eta ulermenaren bidez bakarrik lor dezakegu; beste batzuk, guztiz kontrako jarreran daude: zentzumenen eta esperientzien bidez bakarrik ezagut daiteke egia. Kant bi pentsamendu horien arteko sintesi bat egiten saiatuko da, Idealismo Transzendentala aurkeztuz. Gaur egun, beraz, posiblea da egia ezagutzea? Zein ezagutza-ahalmenek bermatzen digute egiarako sarbidea?

Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Ezagutzaren Iturriak

Arrazionalismoa

Filosofo arrazionalistek diote giza arrazoimenak ezagutzaren mugak gaindi ditzakeela, baita Metafisikaren objektuak ere ezagutu. Descartesen ustez, egiazko ezagutza lortzeko...

Jarraitu irakurtzen "Kant, Arrazionalismoa eta Enpirismoaren arteko Sintesia" »

Zoriontasuna: ikuspegi filosofikoak eta eguneroko praktika

Filosofia eta etika2,88 KB

Zoriontasuna gizakiaren helburu nagusia izan da beti, eta horregatik hainbat filosofok eztabaidatu dute zer den eta nola lor daitekeen. Gaur egun, zoriontasuna askotan ondasun materialekin, plazerekin edo ospearekin lotzen dugu, baina filosofo ezberdinek beste ikuspegi batzuk ere eskaintzen dituzte.

Aristoteles: eudaimonia eta bertutea

Aristoteles (K.a. IV. mendean) Nikomako Etika lanean esan zuen zoriontasuna bizitza osoan zehar lortzen den egoera bat dela. Aristotelesek eudaimonia hitza erabiltzen zuen zoriontasuna deskribatzeko, eta horrek «loraldia» edo «betetasuna» esan nahi du. Zoriontasuna ez da plazer batean oinarritu behar; baizik eta bizitza osorako helburu bat da, gure izatea guztiz garatu behar duguna.

Hori dela eta, Aristotelesek...

Jarraitu irakurtzen "Zoriontasuna: ikuspegi filosofikoak eta eguneroko praktika" »

Descartesen Metodoa: Jainkoa, Arrazoia eta Errealitatea

Filosofia eta etika2,4 KB

Descartesen Metodoaren Urratsak: Jainkoa eta Ezagutzaren Oinarriak

C) Bigarren urratsa: Jainkoaren existentzia eta onginahia

Giza-arrazoian badaude ideia puru hauek:

  • Betierekotasuna
  • Perfekzioa
  • Mugagabetasuna

Beraz, giza-arrazoian badago Jainkoaren ideia (Jainkoa existitzen den seinale logikoa). Baina, definizioz, Jainkoa perfektua bada, ezin nau engainatu.

Derrigorrean, Jainkoak egiazkoa edo benetakoa izan behar du. Perfektua izateko, guztiz ona izan behar du eta ez ditu aldatuko berak diseinatutako mundua, legeak eta arrazoi logikoak gu engainatzeko. Arrazoi hutsak probatzen du hau: Jainkoa bada, existitzen da. Jainkoa ez da maltzurra.

Descartesen Jainkoaren kontzeptua (Deismoa)

Descartesen ustez, Jainko kristaua (Kristo) existitzen da; munduaren eta...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen Metodoa: Jainkoa, Arrazoia eta Errealitatea" »

Ilustrazioa: arrazoia, zientzia eta askatasuna

Filosofia eta etika3,14 KB

Ilustrazioaren oinarrizko printzipioak

  1. Zoriontasuna eta aurrerapena — Mundua teknologiaren, zientziaren eta moralaren alorrean aurrerapenez hobetu zitekeela uste zuten.
  2. Arrazoia — Dena logika eta pentsamendu kritikoz aztertu behar zela uste zuten, sineskeriarik eta ohitura absurdoen gabe.
  3. Zentzumenak eta esperientzia — Frogekin ikus, ukitu edo frogatu daitekeenean bakarrik sinetsi behar dela uste zuten; oinarririk gabeko sinesmenik ez.
  4. Hezkuntza — Jendeak ikastea nahi zuten, ez bakarrik aberatsek edo erlijiosoek. Hezkuntza unibertsala eta ezagutzaren zabalkundea babesten zuten.
  5. Eskubideak — Adierazpen askatasuna, kritika eta pentsamendu askea bezalako eskubideak defendatzen zituzten.
  6. Erlijio naturala — Ez zeuden Jainkoaren aurka, baina
...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: arrazoia, zientzia eta askatasuna" »