Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Nietzsche: Nihilismoa eta Balioen Transmutazioa

Filosofia eta etika2,89 KB

Nihilismoa: Mendebaldeko Kulturaren Dekadentzia

Mendebaldeko kultura dekadentea eta ezkorra da, gezur metafisikoa behar duelako etengabeko bilakabidean dagoen errealitateari aurre egiteko. Dekadentzia bizitzaz kexatu eta bizitza injustua eta krudela dela esaten duten izpiritu ahulen ezkortasuna da. Gizaki dekadentea metafisikan oinarritzen da eta, horren ondorioz, nihilismoa sortzen da.

Nihilismoaren Ezaugarriak eta Ondorioak

  • Nihilismoa, dekadentziaren ondorio edota gailurra da: Bizitzari berezkoa zaion guztia baztertzearen ondorio da.
  • Bizitzari berea kendu zaionez, gizakien bizitzak zentzua galdu du.
  • Mendebaldeko kulturak bizi duen nihilismoaren kontzientziarik ez du; gizakiak hainbeste behar ditu gezurrak, bere kontzeptu eta balioen ezereztasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Nihilismoa eta Balioen Transmutazioa" »

Nietzscheren filosofia: Apolineoa, Dionisiakoa eta Nihilismoa

Filosofia eta etika2,17 KB

Apolineoa eta dionisiakoa

Gizakiaren baitan bi indar kontrajarri agertzen dira: arrazionalismoa eta sentimenduak. Apolo, argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, arrazionala; Dionisos, aldiz, itxuragabearen eta neurrigabearen adierazgarria da, sentimenduen erakusle. Bi hauen arteko kontrajarritasuna bereizgarria den arren, ezin dute bizi bata bestea gabe.

Hala ere, Europako filosofia tradizionalistak apolineoari garrantzia handiagoa eman dio, eta bere balioak nagusitu dira Mendebaldeko kulturan, dionisiakoen gainetik. Nietzschek hauxe bera aldarrikatzen du: berarentzat, supergizakia ezaugarritzen duten baloreak dionisiakoak dira, eta bi joeren arteko oreka berreskuratzen saiatuko da. Joera arrazionalista duenak ez du errealitatearen mugikortasunaz...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren filosofia: Apolineoa, Dionisiakoa eta Nihilismoa" »

Nietzsche: Mendebaldeko Zibilizazioaren Kritika eta Bitalismoa

Filosofia eta etika2,61 KB

Mendebaldeko zibilizazioari kritika

Nietzschek mendebaldeko zibilizazioa kritikatzen du, bizitzaren kontrako metafisika batean oinarrituta dagoelako, eta bitalismoa erreibindikatzen du. Akats metafisikoaren garapena azaltzen du; honen jatorrian Sokrates eta Platon daude, eta gero kristautasunak jarraitu zuen akats berberarekin.

Akats metafisikoa eta dualismo platonikoa

Dualismoaren bidez, benetako mundua ideien munduan kokatuz, zentzumenen mundua baztertzen dute. Nietzscherentzat, bi munduen arteko bereizketa gezur hutsa da. Dualismoaren ondorioz, gizakia bitan banatuta dago: arima eta gorputza. Arima gizakiaren alde ona da eta gorputza txarra. Nietzschek dioenez, gorputzezkoa eta bitala den guztia kontrolatu eta menperatu behar dela uste izan...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Mendebaldeko Zibilizazioaren Kritika eta Bitalismoa" »

Agustinen zoriontasunaren arazoa: tesia eta kontra-argudioak

Filosofia eta etika3,4 KB

Sarrera: Agustinen zoriontasunaren arazoa

Agustinek zoriontasunaren problema planteatzen du honako galderaren bidez: "Nahi duen guztia daukana al da zoriontsua?" Agustinek, bere amak onartzen duen moduan, esaten du norberaren nahiak eta desioak betetzea ez dela zoriontasunaren gakoa; baizik eta zoriontasuna lortzeko ondasun onak nahi eta lortzea dela.

Agustinen aldeko tesia

Agustinen tesia argudiatzen duenez badaude zenbait ondasun unibertsal eta objektibo, eta ideia horretan bat datoz hainbat filosofo (adibidez Platon eta Santo Tomás). 11. atalean adierazten duenez, balio unibertsal horiek bertuteak dira (justizia, neurritasuna, jakinduria...). Bertuteak jainkoaren ideiak direnez, Agustinek dio jainkoa duena (ondasunik iraunkorrena) zoriontsua...

Jarraitu irakurtzen "Agustinen zoriontasunaren arazoa: tesia eta kontra-argudioak" »

Garuna eta Gogoa: Teoria Filosofiko eta Zientifikoak

Filosofia eta etika2,53 KB

Garuna ezinbestekoa da giza psikismoaren funtzionamendua azaltzeko. Bada garuna baino goragoko bat: gogoa.

  • Giza garuna oso ordenagailu ahaltsu baten moduan ikusten dute.
  • Gogoa geneetako informazioan jada badagoen adierazpen bat da.

Garuna eta gogoari buruzko teoriak

Giza psikismoa garunaren ondorio hutsa baino ez dela dioten teoriak:

Materialismoa

  • Teoria monista materialista: Demokrito, Epikuro, Boyle, Gassendi eta La Mettrie.
  • Materialismo fisikalista: Jarduera mentalak prozesu fisiko-kimiko edo neurofisiologiko hutsak dira.
  • Materialismo emergentista: Alderdi mentala ez da soilik fisikoa, baina eboluzioan zehar alderdi fisiko hartatik agertu zen. Substantzia bakar bat dago: materia, hainbat propietate dituena (3 alderdi: fisiko-kimikoa, biologikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Garuna eta Gogoa: Teoria Filosofiko eta Zientifikoak" »

Garuna eta Gogoa: Teoria Filosofiko Nagusiak

Filosofia eta etika3,96 KB

Garuna eta Gogoa

Esan beharrik ez dago garuna ezinbestekoa dela giza psikismoaren funtzionamendua azaltzeko. Ikerketa berriek eta ohiko sinesmenek hainbat galdera sortzen dizkigute:

  • Adimen artifizialaren arloan aurrerapen itzelak egin dira, eta ikertzaile horietakoek oso ordenagailu ahaltsu baten pareko ikusten dute giza garuna. Halako bat sortzea dute amets.
  • Ingeniaritza genetikoa enbrioi-zeluletako informazioa aldatzeko bideak ikertzen ari da. Horrek pertsona baten ezaugarriak jaio baino lehen aldatzeko aukera emango luke. Gogoa deritzogun hori ez ote da garunaren adierazpen bat besterik, geneetako informazioan jada badagoenaren adierazpen bat?
  • Bai erlijio-sinesmenek, bai agnostikoek, bai ateoek oraindik ere zalantza pizten dute gure baitan:
...
Jarraitu irakurtzen "Garuna eta Gogoa: Teoria Filosofiko Nagusiak" »

Agustin, Patristika eta Epikureismoa: Filosofia eta Erlijioa

Filosofia eta etika4,32 KB

Testuinguru Kulturala

Agustinen Aroko Heresiak

Agustin hainbat heresia elkarren aurka ari ziren aroan bizi izan zen:

  • Arianismoa: Jainkoa eta Semea ez dira berdinak.
  • Donatismoa: Pekatu batzuk barkaezinak dira.
  • Pelagianismoa: Pekatua ez da transmititzen, eta salbatzeko ez dugu Jainkoa behar.

Hirurak ez datoz bat kristautasunarekin; horregatik, heresiak direla esaten da.

Agustinen Bilakaera Filosofikoa

Gaztaroan, Manikeismoa (ongiaren eta gaiztotasunaren printzipioaz mintzo den heresia) eta Platonen akademiaren ondorengoak, akademikoak, ezagutu zituen. Akademikoek eszeptizismoa zerabilten, Platonengandik urrunduta; jarrera hori Agustinek baztertu zuen.

Epikureismoa ere baztertu zuen, baina Estoizismoa onartu zuen, eta Senekarenganako miresmena agertu zuen....

Jarraitu irakurtzen "Agustin, Patristika eta Epikureismoa: Filosofia eta Erlijioa" »

Ortega: arrazionalismoaren kritika eta bizi-arrazoia

Filosofia eta etika3,23 KB

Ortegak, bestalde, kritika zorrotza egiten dio ohiko arrazoimen arrazionalistari. Platon, Aristoteles edo Descartes bezalako pentsalariek oso ezarriak duten ikuspegia guztiz oker gisa ikusten du. Arrazionalismo filosofikoaren arabera, egia guztizkoa eta aldaezina da, eta gizakiaren arrazoimen-guneek soilik izan dezakete hori ezagutzeko gaitasuna—hau da, bizitzarik gabeko arrazoien esentziak. Horrela, arrazionalismoak amildegi handi bat sortzen du gizakiaren bizitza konkretuaren eta arrazoimenak eraikitzen duen eremu abstraktuaren artean. Arrazionalismoa, beraz, bizitzaren eta historiaren aurkakoa dela uste du Ortega-k.

Bizi arrazoia: arrazoimen abstraktuaren alternatiba

Ortegaren iritziz, arrazoimen abstraktuak ezin du antzeman bizitzari dagozkion...

Jarraitu irakurtzen "Ortega: arrazionalismoaren kritika eta bizi-arrazoia" »

Simone de Beauvoir: Feminismo Modernoaren Oinarriak

Filosofia eta etika3,07 KB

Simone de Beauvoir eta Feminismo Garaikidea

Feminismo garaikidea pentsamendu feministaren bilakaera historikoaren emaitza da, eta bereziki XX. mendearen erdialdetik aurrera garatzen da, emakumeen zapalkuntza ulertzeko ikuspegi sakonago eta kritikoagoak proposatuz. Testuinguru horretan, funtsezko figura da Simone de Beauvoir, zeinak feminismo modernoaren oinarriak ezarri zituen bere obra nagusian: Bigarren Sexua (1949).

Existentzialismoa eta Genero Eraikuntza

Beauvoirren pentsamendua existentzialismoaren barruan kokatzen da, eta hortik abiatuta aztertzen du emakumearen egoera. Existentzialismoaren arabera, ez dago gizakiaren esentzia finkorik, eta horregatik defendatzen du bere tesi ospetsua: “Ez da emakume jaiotzen, emakume egin egiten da”....

Jarraitu irakurtzen "Simone de Beauvoir: Feminismo Modernoaren Oinarriak" »

Etika eta Filosofia: Zoriontasuna, Morala eta Determinismoa

Filosofia eta etika3,37 KB

Gizabanakoaren eta taldearen zoriontasuna

Gizabanakoaren eta taldearen zoriontasuna uztartzea da gogoeta honen muina. Galdera nagusia da ea posible den biak bateratzea, ala beti egongo ote den gatazka bat haien artean.

Utilitarismoa eta autonomia

Batzuek diote taldearen ongizatea lehentasun izan behar duela, gizabanakoaren interesak sakrifikatuz ere. Utilitarismoaren arabera, zoriontasun handiena ahalik eta jende gehienarentzat lortzea da helburua, baina honek gutxiengoen eskubideak zapal ditzake. Beste ikuspegi batetik, zoriontsu izan gaitezke besteei jaramonik egin gabe, baina horrek bakardadea eta gizarte deshumanizatua ekar ditzake.

Kantek dioen bezala, gizakia ez da inoiz bitarteko soilik izan behar, helburu ere bai. Beraz, taldearen zoriontasunak...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Filosofia: Zoriontasuna, Morala eta Determinismoa" »