Garuna eta Gogoa: Teoria Filosofiko eta Zientifikoak
Garuna ezinbestekoa da giza psikismoaren funtzionamendua azaltzeko. Bada garuna baino goragoko bat: gogoa.
- Giza garuna oso ordenagailu ahaltsu baten moduan ikusten dute.
- Gogoa geneetako informazioan jada badagoen adierazpen bat da.
Garuna eta gogoari buruzko teoriak
Giza psikismoa garunaren ondorio hutsa baino ez dela dioten teoriak:
Materialismoa
- Teoria monista materialista: Demokrito, Epikuro, Boyle, Gassendi eta La Mettrie.
- Materialismo fisikalista: Jarduera mentalak prozesu fisiko-kimiko edo neurofisiologiko hutsak dira.
- Materialismo emergentista: Alderdi mentala ez da soilik fisikoa, baina eboluzioan zehar alderdi fisiko hartatik agertu zen. Substantzia bakar bat dago: materia, hainbat propietate dituena (3 alderdi: fisiko-kimikoa, biologikoa eta mentala).
Dualismoa
- Platonen dualismoa: Arima hilezkorra eta materiagabea da; gorputza, aldiz, materiala eta hilkorra. Bereizketa egiten du gizakian.
- Hilemorfismoa: Munduan materia eta forma daude. Arima eta gorputza elkarren osagarriak dira, Aristotelesek dioenez. Gizakia substantzia bat da eta arimaren bidez bereiz dezakegu.
- San Tomas Akinokoa: Arima gorputza hiltzen denean existitzen jarraitzen du eta fedean oinarrituta dago. Berpiztean gorputza eta arima elkartuko dira.
- Dualismo kartesiarra: Substantzia existitzeko beste ezer behar ez duena da, zentzu zabalean.
- Dualismo interakzionista:
- Gogoa eta garuna bi errealitate desberdin dira.
- Arima autokontzientzia dugu; hura gabe ezin ditugu hainbat gauza azaldu.
- Alderdi fisikoaren eta mentalaren arteko interakzioa edo elkarreragina dago.
Beste ikuspegi batzuk
- Interakzio emergentista: Errealitatea banantzen du:
- 1. mundua: Gorputz fisikoak.
- 2. mundua: Esperientzia psikikoak.
- 3. mundua: Giza gogoaren produktuen multzoa.
- Estrukturalismoa: Pedro Laín Entralgok dioenez, estruktura edo egitura kontzeptuak egokiagoak dira emergentzia baino. Gogoa garunean egituratzen da, baina ez da garunarekin identifikatzen; gogoa gailentzen da. Garunak egitura dinamikoa du, bere kabuz funtzionatzen du eta kanpoko ezer ez dio agintzen; zenbait ekintzarako garunaren zati bat funtzionatzen du eta beste batzuetarako garun osoa.