Agustin, Patristika eta Epikureismoa: Filosofia eta Erlijioa

Filosofia eta etika4,32 KB

Testuinguru Kulturala

Agustinen Aroko Heresiak

Agustin hainbat heresia elkarren aurka ari ziren aroan bizi izan zen:

  • Arianismoa: Jainkoa eta Semea ez dira berdinak.
  • Donatismoa: Pekatu batzuk barkaezinak dira.
  • Pelagianismoa: Pekatua ez da transmititzen, eta salbatzeko ez dugu Jainkoa behar.

Hirurak ez datoz bat kristautasunarekin; horregatik, heresiak direla esaten da.

Agustinen Bilakaera Filosofikoa

Gaztaroan, Manikeismoa (ongiaren eta gaiztotasunaren printzipioaz mintzo den heresia) eta Platonen akademiaren ondorengoak, akademikoak, ezagutu zituen. Akademikoek eszeptizismoa zerabilten, Platonengandik urrunduta; jarrera hori Agustinek baztertu zuen.

Epikureismoa ere baztertu zuen, baina Estoizismoa onartu zuen, eta Senekarenganako miresmena agertu zuen. Esan beharra dago, halaber, Platonenganako miresmen handia zuela.

Kristautasun Goiztiarraren Erronkak

Lehen mendeetako kristautasunak arazo bati aurre egin behar zion: Grezia erromatar kulturan txertatzen ari zen. II. mendean, Gnostizismoak kristautasunaren unibertsaltasuna eztabaidan jarri zuen.

Elizaren Gurasoek kristautasunaren unibertsaltasuna azpimarratzen zuten, baina Gnostizismoak eta antzeko heresiak kristautasuna gutxiengo batentzat zela pentsarazten zuten. Heresia hauek greziar kulturatik zetoztela pentsatzen zen; horregatik, beharrezkoa zen kultura hori integratzea, bestela kristautasuna suntsituko zen. Justino eta Origenes saiatu ziren integrazio hori egiten.

Elizaren Gurasoak eta Patristika

Definizioa

II. eta VI. mendeen artean bizi ziren kristau pentsalariak dira. Hauek egindako kristau teologiari Patristika deritzo.

Kristautasuna eta Filosofia: Ezberdintasunak

Kristautasuna ez da filosofia: Kristok azaldu zuen mezua gizakia salbatzeko da, ez Greziako filosofoek azalduriko arazoekin jarraitzeko.

Kristautasuna erlijio errebelatua da: Jainkoak zuzenean gizakiari azaldu zion mezua agertzen da, eta erlijioak adierazten dituen ideiak sinesmenean oinarriturik daude, ez dira arrazoiari esker lortzen.

Filosofia arrazoian oinarritzen da: Kristautasuna ez da filosofia, baina Elizako Gurasoek aztertu zuten zer nolako loturak dituzten elkarrekin.

Epikureismoa

Zoriontasuna eta Plazera

Zoriontasuna ongi kalkulatutako plazerretan datza. Jakintsua izango da zein plazer diren biziagoak eta iraunkorragoak, eta zeinek ez dituen ondorio mingarriak, kalkulatzen dakiena, baita bere bizitza horien arabera antolatzen eta bizitza osoan ondo banatzen dakiena ere.

Beraz, jakinduriak bi oinarri ditu: plazerra eta adimen kalkulatzailea.

Atsegin Motak

Gizaki guztiek helburu berdina dute: atsegina bilatu eta minari ihes egin. Epikurorentzat, bi atsegin mota daude:

  • Atsegin Estatikoa (Katastematikoa): Erabateko minik eza. Zoriontasunaren oinarria da.
  • Atsegin Zinetikoa: Egoera atsegingarria bilatzean datza. Honek emozio aztoramena eta dependentzia dakar.

Atsegin estatikoak gogoaren aztoramen guztiak deuseztatzen ditu. Horregatik, zoriona atsegin estatikoaren menpe dago. Atseginak sailkatzeko irizpideak:

  • Atsegin naturalak eta beharrezkoak: ase behar dira.
  • Atsegin naturalak eta ez beharrezkoak: mugatu behar dira.
  • Atsegin ez naturalak eta ez beharrezkoak: inoiz ez dira bilatu behar.

Zoriona ez da bakarrik atseginaren emaitza; zuhurtzia ere behar da.

Epikurear Filosofiaren Egitura

Epikurok sortutako eskolan, epikurear filosofia zorrotz jarraitzen da, hiru arlotan banatuta:

  1. Etika: Bizitza zoriontsurako bidea da.
  2. Ezagutzaren Teoria: Irizpide bat ematen du, gizakiak hutsegitea saihestuz zorionerantz bideratzeko.
  3. Fisika: Gauzen aldaketak azaldu zituen, tradizio atomistari jarraituz.
  4. Jainkoen Tratatu bat: Ez diegu jainkoei beldurrik izan behar. Bizi garen bitartean ez dugu heriotzaren sentipenik, eta hil ondoren gizakiak ez du sentipenik.

Deskargatu

PDF Word HTML