Platonen Filosofia: Bizitza, Testuingurua eta Teoriak
Datu biografikoak eta testuinguru historikoa
Platon K.a. 427. urtean jaio eta K.a. 347.ean hil zen Atenasen. Data hauen inguruan gertaera hauek eman ziren, bere pentsamenduan eragina izango dutenak:
- Periklesen garaian demokrazia oligarkikoa ezarri zen Atenasen, garaiko zentro kulturala. Sofistek, atzerritarrak izan arren, sofismak erabiliz gazte atenastarrak hezi zituzten beraien ideiak asanbladan (organo erabakiorra) aurkezteko eta arrakasta politikoa lortzeko. Demagogia zabaldu zen hirian, azpikeria nagusituz. Platonen ustez, dinamika hau okerra zen, giza balore moralak hankaz gora zeuden.
- Peloponesoko Gerra Espartak irabazi zuen. Hogeita Hamar Tiranoen gobernuak urte batez gobernatu zuen Atenas, baina iraultza baten ondorioz, atenastarrek boterea