Gizakiaren ikuspegi filosofikoa eta psikologikoa

Filosofia eta etika2,2 KB

Gizakiaren ikuspegi filosofikoa

1. Dualismoa

Antzinako erlijio guztietan adierazten da: hinduismoa, kristautasuna, islama… Gizakiak bi izaera desberdin ditu: gorputza (lurtarra) eta arima (jainkotiarra).

  • Platon-ek K.a. IV. mendean ikuspegi dualista bat defendatu zuen. Gizakia gorputz batean preso dagoen arima bat da.
  • Descartes-ek XVI. mendean arima eta gorputza bereizi zituen. Errealitate fisikoa mekanikoki funtzionatzen duen makina bat da. Arima, ordea, gizakia bera da; subjektu arrazional bat; gogamena.
  • Egungo dualismoak dio gizakiaren errealitatea bitan zatitu daitekeela: barne prozesu mentalak eta mundu fisikoarekiko interakzioa.

2. Monismoa

Monismoa antzinatik defendatu den ikuspuntua da (Txinan, Indian, Babilonian, Egipton…). Greziako Antzinaroko hainbat filosofo materialistek (atomistek) zioten errealitatea materiaz osatuta dagoela.

  • Erdi Aroan nominalismoak ikuspegi hau defendatu zuen: ez dago aparteko existentzia duen entitate abstrakturik gizakiarengan.
  • Berpizkundeko humanismoak gizakiaren zentzua bultzatu zuen, erlijio-ikuspegietatik askatuz.
  • Aro Modernoan, zientziaren iraultzak materialismoa bultzatzen du mekanizismoaren bitartez (unibertsoa makina erraldoi bat da).
  • XIX. mendean, marxismoak errealitatea materiala dela aldarrikatzen du. Kontrajarriak diren indarrek eratzen dituzte aldaketa historikoak.

Gizakiaren ikuspegi psikologikoa eta kulturala

Psikologia zientzia gisa sortzen da XIX. mendean, metodo esperimentalaren bitartez, giza kontzientzia eta jokabidea aztertuz.

Kulturalismoaren kontzeptuak

  1. Multinazionalismoa: Nazionalitate desberdinak estatu berean elkarbizitzea. Haien arteko harremana gatazkatsua ala egonkorra izan daiteke.
  2. Polietniatasuna: Lurralde edo estatu berean talde etniko desberdinak elkarbizitzea.
  3. Talde marjinalak: Marjinatuta edo baztertuta bizi diren taldeak (homosexualak, emakumeak, juduak...).

Deskargatu

PDF Word HTML