Platonen Dualismo Ontologikoa: Ideien Teoria

Filosofia eta etika2,87 KB

Dualismo Ontologikoa: Ideien Teoria

Platonen idealismoa ondo ulertzeko, Atenasek sufritutako erabateko krisia kontutan izan behar dugu (biolentzia, ustelkeria, diskriminazioa…). Demokraziaren garairik hoberenak Periklesekin batera joan ziren eta militarrek agintea eskuratu ondoren gizartearen haustura gero eta larriagoa zen. Idealismoak gizarte egoera goitik behera eraldatzeko esfortzuari ekin zion. Platonek, amore eman gabe, ideien garrantzia azpimarratu zuen. Injustiziaren, sufrimenduaren edo desesperazioaren aurka, ideien itxaropena aurkezten digu. Platonen iritzirako ideiek kapazitate eraldatzailea edo iraultzailea dute. Ideiak injustiziaren antidotoa dira, eta garrantzi bizikoa da pertsonek ideien indarraz jabetzea.

Ideiek hiru funtzio nagusi dituzte:

  • a) Ideien Funtzio Morala (Etikoa): Ideiei esker pertsona zuzenagoak, gizakoiagoak izan gaitezke. Ongi morala praktikatu beharra dago: errespetua, solidaritatea, kooperazioa… besteak beste, maitasuna.
  • b) Ideien Funtzio Soziala: Ideia positiboei esker, gizarte justizia eta berdintasuna sendoagoa izan daiteke. Gizarte antolakuntzan badago zer hobetu.
  • c) Ideien Funtzio Zientifikoa: Ideien bitartez egia eta gezurra, fidagarriak diren teoriak edo teoria faltsuak bereiztuko genituzke. Ideia zientifikoak nahitaezkoak dira egia ezagutzeko.

Ondorioz, Platonentzat ideiak guztiz mesedegarriak dira bai moralki, bai sozialki eta bai zientifikoki.

Dualismo Errealaren Azalpena

Platonentzat errealitateak bi aspektu desberdin ditu. Batetik, oharpenek errealitate fisikoa, materiala edo objektiboa jasotzen dute. Baina bestetik, oharpenen bitartez jasotzen ez den errealitate bat, baina guztiz egiazkoa dena: ideien errealitatea. Ideiak nahiz eta ez ditugun ikusten, usaintzen edota ukitzen, pentsamenduaren bitartez ezinbestekoak diren kontzeptuak sortzen ditugu. Beraz, Platonen idealismoak ideien garrantzia behin eta berriz azpimarratzen du, nahiz eta ideiak ez ditugun zentzumenen bidez barneratuko.

Dualismo Epistemologikoa: Ezagutzaren Teoria

Aurreko puntuan azaldu dugun bezala, Platonentzat materiala den errealitatea dago, baina baita pentsamenduzkoa den errealitatea ere. Oharpenek balio ezagutzailea dute, baina arrazoimena da benetako ezagutza sendo eta fidagarria eskainiko diguna. Oharpenetan oinarrituta, deskribapen nahasgarriak, kontraesanezkoak burutzen ditugu. Pentsamenduaren bitartez aldiz, deskribapen logikoagoak, ulergarriagoak sortzen ditugu.

Teoria Epistemologikoaren Hiru Abiapuntu

  1. Ezagutzen ez ditugun errealitateak ugariak dira.
  2. Oharpen edo zentzumenek balio ezagutzailea dute baina oso deskribapen kontraesankorrak aurkezten dizkigute.
  3. Pentsamenduak, ulermenak edo arrazoiketak balio ezagutzaile osoa dute.

Deskargatu

PDF Word HTML