Psikologia eta Gizartea: Konduktismoa, Dualismoa eta Kultura

Filosofia eta etika2,58 KB

Konduktismoa

XX. mendean sortutako psikologia eskola bat da. Psikologiak zientifikoa izateko metodo bat behar du. Ezinezkoa da kontzientzia zientifikoki aztertzea; horregatik, pertsonek nola jokatzen duten ikertu dezakegu.

Baldintzapen klasikoaren teoria

Estimulu baten aurrean nahi gabe jokatzen dugu eta estimulu horrek baldintzatzen gaitu.

Adibidea: Pavloven esperimentua

  • Txakur bati janaria erakusten diotenean salibatzen hasten da.
  • Soinu batekin erlazionatzen dute janaria.
  • Geroago, janaririk gabe soinua soilik jartzen diote eta txakurra salibatzen hasten da.

Ondorioz, esan dezakegu txakurrak soinua janariarekin erlazionatzen duela.

Gizakiarekiko ikuspegi filosofikoa

Dualismoa defendatzen du; hau da, bi izaera desberdinez sortutako izakiak garela: arima eta gorputza.

  • Platon (IV. mendea): Pentsamendu dualista defendatu zuen; gorputz baten barruan preso dagoen arima bat da gizakia.
  • Descartes (XVI. mendea): Errealitate fisikoa mekanikoki funtzionatzen duen makina bat dela defendatu zuen.

Egungo dualismoak dio gaurko errealitatea bitan zatitu dezakegula.

Fixismoa eta jatorriaren mitoa

Fixismoa gizakiaren jatorriarekin erlazionatuta dago. XIX. mendera arte, gizakiak historian zehar eboluziorik ez duela izango uste zen. Modu konkretu batean sortu ziren eta forma berean jarraitzen dute.

Teoria honek duen arazoa da ez duela froga zientifikorik; mito edo kontakizunen bitartez arrazoituta dago (adibidez, Adan eta Eva). Ez dauka argudio zientifikorik ezta historikorik ere.

Kultura

Beste herrialdeetatik desberdintzen gaituzten ezaugarriak edo elementuak dira kultura:

  • Ideiak: sinesmenak, iritziak.
  • Arauak: legeak, arau moralak, ohiturak.
  • Erakundeak: hezkuntza, osasuna.
  • Objektuak: arropa, tresnak.
  • Teknikak: prozedurak.

Kulturaniztasuna

Gaur egungo gizarte gehienetan kultura desberdinen elkarbizitza da kulturaniztasuna. Hiru mota nagusi daude:

  1. Multinazionalismoa: Nazionalitate desberdinetako pertsonak estatu berean bizitzea. Haien elkarbizitza ona ala txarra izan daiteke.
  2. Polietnitasuna: Lurralde edo estatu berean etnia desberdinetako pertsonak bizitzea.
  3. Talde marjinalak: Baztertuak bizi edo sentitzen diren taldeak dira (homosexualak, ijitoak, arabiarrak...).

Deskargatu

PDF Word HTML