A) "Sapere" hitzetik dator eta dastatzea esan nahi du.
B) Gizakiok txikiak garenetik heldu arte daukagu jakiteko nahia.
C) Aurreiritzi filosofikoak aldenduz, azterketa kritikoa egiten da.
D) Galderak eginez (Analisi kritikoa), ezjakintasunetik aldentzea, errealitateaz sakonki jabetzea eta zoriontsua izatea da helburua.
2. Jakintza Mitikoa: Kontzeptua
A) Poetek egindako errealitatearen lehen azalpenak dira.
B) Protagonistak heroiak ziren eta denbora historikotik kanpo zeuden.
C) Pentsamolde bat ziren eta elkarrekin errealitate osoa azaltzen zuten.
3. Jakintza Filosofikoa: Pentsamendua
A) Filosofia (Filo = Amodioa + Sofia = Jakintza) jakintzarekiko amodioa esan nahi du.
B) Errealitatearen azalpena (egitura eta zentzua) eta zoriontasuna (askatasuna eta indibidualtasuna) lortu nahi ditu, ezagutzaz eta pentsamendu kritikoaz baliatuz.
C) Ezjakintasunetik miresmenak agertzen dira.
Zentzumenen eta arrazoimenaren bidez, miresmen horietatik zalantzak ateratzen dira.
Pentsamendu kritikoari esker hipotesiak lortzen dira, eta hipotesi horiek baieztatuz jakinduria lortzen da.
4. Literatur Jakintza: Artea
A) Hitza (ahoz nahiz idatziz) adierazten duen eta helburutzat emozioak azaleratzea (katarsia) duen artea da.
B) Errealitatearen imitazio bat da (mimesia) eta gerta daitekeena kontatzen du (egiantza).
C) Alegiazko egoerak sortu edo errealitateko egoerak birsortzen ditu.
5. Jakintza Zientifikoa: Pentsamendua
A) Indukzioa, dedukzioa, zatiketa, matematizazioa eta esperimentazioa erabilita, errealitatearen arazoak konpontzeko helburua duen pentsamendua da.
B) Metodoa baliatuz helburu zehatzak lortzea bilatzen du.
C) Zientzia formalak, natur zientziak eta gizarte zientziak daude:
Zientzia Formalak: Pentsamenduaren forma eta egitura aztertzen ditu.
Natur Zientziak: Natura aztertzea metodo hipotetiko-deduktiboaren bidez.
Gizarte Zientziak: Gizakia aztertzea 13-14-15 metodoekin.
6. Jakintza Teknikoa
A) Ingurumena aldatzeko tresnak egiten dituen, gizakion beharrak asetzeko jakintza teoriko-praktikoa da.
B) Zientzia aplikatuz mundua kontrolatzea bilatzen du.