Fedea eta arrazoimena ezagutzeko sinetsi

Filosofia eta etika2,05 KB

4. AGUSTIN HIPONAKOA: FEDEA ETA ARRAZOIMENA: EZAGUTZEKO SINETSI: Goiz Erdi Aroko filosofo guztiekin gertatzen dan bezala, Agustinen Filosofian ezin da banandu pentsamendu arrazionala eta erlijiosoan. Agustinentzat filosofiaren helburua Egia bakarra aurkitzea da, baina Kristoren fedearen bidez, bai eta Jainkoaren graziaren bidez baino ez dago Egia Aurkitzerik. San Agustinek Isaias profetaren “Sinesten ez badozue, ez dozue Ulertuko” lelo ezaguna bere erara moldatuko eban: Ulertzeko sinesten dot; Sinesteko ulertzen dot (Credo ut intelligam; intelligo ut credam). Aipatutako Helburua betetzeko arrazoia eta fedea elkarlanean aritu behar dira, baina Hasiera batean, fedeak arrazoia gidatuko dau eta ondoren, arrazoiak fedearen Misterioak argitzen lagunduko dau, horietan sakontzeko. Horrexegatik fedeak ez Dau arrazoia baztertu behar, eta arrazoiak halaber, ez deutso fedeari uko egin Behar. Patristikaren egile askorentzat arrazoimena fedearen zerbitzura erabat Jarri behar dan tresna da (filosofia teologiaren neskamea da). Beste Batzuentzat (Tertuliano) filosofia saihestu beharreko jarduera da, harropuzkeriaz Bete eta Egiatik urruntzen baitdeusku. Agustinek, aldiz, jarduera Filosofikoaren lagungarritasuna eta balioa azpimarratzen dauz. Agustinek argi Uzten dau ez dagoela benetazko jakinduriarik kristautasunetik kanpo. Jainkoa Eta arima baino ez eban ezagutu nahi. Jainkoari bizkarra ematen eutson jakinduria Kuriositate utza besterik ez da, arima galbidean jartzen dauan jarrera Bekataria. Dakigun bezala, Agustinek aintzat hartu ebazan filosofo Greko/erromatarren irakaspenak, baina filosofia horiek ezertarako balio baiteben, Modu batean edo bestean kristau-egiekin bat etorri behar eben. Filosofo greko/erromatar Paganoek ez eben Jainko kristaua ezagutu, baina horrek ez dau esan nahi San Agustinek zeharo uko egin ebanik antzinako kulturari, baina kultura horrek eta Kultura horretako filosofiak ezertarako balio ebalakoan egoan, modu batean edo Bestean kristautasunaren egiekin bat etorri behar ebalako. 

Deskargatu

PDF Word HTML