Nietzscheren Filosofia: Etika, Morala eta Supergizakia
1. Testua: Etika eta SasierrealitateaEtika: (Ustezko ontasunak gizakia deformatzen duelako, helburu metafisikoak proposatuz). Sasierrealitatea: “Irakasle onek” ikasleak gaizki gidatzen jarraitzen dituzte, benetako errealitatetik kanpoko xedeak proposatuz; hortaz, txirokeria (morroien morala) sustatzen dute.
| 2. Testua: Jainkoaren Heriotza eta BizijarrerakEtika: (Bizijarrera - Alaia) Jainkoaren heriotzaren aurrean, batzuek negar egiten dute (artzaia galdu dutelako) eta beste batzuek alai daude (askatasuna lortu dutelako).
|
3. Testua: Bizijarrerak eta SupergizakiaEtika: Bizijarrerak
Jainkoa hil osteko bizijarrerak lau dira: Baselizekoa, azken aitasantua, gizakirik itsusiena eta supergizakiarena. Azken hori da benetan balio duena. | 4. Testua: Etika AutonomoaEtika Autonomoa (Jaunen Morala): Kate metafisikorik ez, askatasuna baizik.
|
Eraginak eta Pentsamendua
Nietzschek itzal handia izan du Europako kulturan. Schopenhauer eta Wagnerren eragina izan zuen, baita greziar kulturarena ere. Bere ardatza bizitzaren balioak dira, bitalismoa sortuz. Kristautasunari kritika zorrotza egin zion, metafisika gaitzetsiz.
Kulturaren Eragina
Antzinako Grezian bi joera bereizi zituen: apoloniarra (argia, oreka, arrazionalismoa) eta dionisiarra (grina, oparotasuna, bizitzaren sinboloa). Nietzschek azken hori bere egin zuen.
Supergizakia
Nietzsche berdintasunaren eta demokraziaren aurka agertu zen, gizabanakotasun indartsua miresten baitzuen. Gizonak bere burua gainditu behar du supergizakia izatera iristeko, errukia eta begirunea alde batera utziz.
Jaunen Morala vs. Morroien Morala
Nietzschek bizitza indartsua eta menderatzeko borondatea aldarrikatzen zituen. Jaunen morala indar handikoa da; morroien morala, berriz, errukizkoa eta ahula. Ideia horiek gaizki interpretatu zituzten naziek beren ideologia arrazistarako.