Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Descartes: Ideia Motak eta Jainkoaren Existitziaren Frogak

Filosofia eta etika2,38 KB

Ideia Motak: Adbentiziak, Faktiziak eta Jatorrizkoak

Zalantza prozesu horretan, Descartesek substantzia pentsatzaile gisa identifikatu zuen gizakia; beraz, ziur dakigun bakarra da pentsatu egiten dugula. Pentsamendua abiapuntutzat hartuz, gizakion ideia motak aztertu zituen filosofoak:

  • Ideia abentiziak: Kanpoko errealitatetik datozenak dira, eta zentzumenen bidez atzematen eta hautematen ditugun gauza naturalei dagozkie.
  • Ideia faktiziak: Gure asmakuntza eta irudimenaren emaitza dira; adibidez, minotauroaren ideia.
  • Jatorrizko ideiak (Innateak): Jaiotzatik dauzkagunak dira.

Descartesek esperientziatik sortzen ez diren ideietan zentratzen da, hots, jatorrizko ideietan; hala nola, perfekzioaren edo amaigabetasunaren ideian. Inoiz esperimentatu ez baditugu,...

Jarraitu irakurtzen "Descartes: Ideia Motak eta Jainkoaren Existitziaren Frogak" »

Nietzschen moralaren kritika eta «Gaingizakia»

Filosofia eta etika2,58 KB

Nietzschen moralaren kritika

Balore nagusiak arlo moraletik datoz eta Nietzschek ideal moral bezala kritikatzen ditu; ongiaz eta gaizkiaz haratago kokatzen saiatzen da. Beraz, Kristautasunaren oinarrizko balore moralen aurka dago (pietatea, apaltasuna...). Ilustratuek eliza erasotu zuten, baina morala onartu zuten, base arrazionala emanez.

Moralaren genealogia

Nietzschek moralaren genealogia egiten du (zein baldintzatan, zeintzuk ziren hasierako baloreak...). Hau egin ondoren ikusi zuen Greziako hasierako pentsamenduan (Sokrates aurretik) zoriontasuna patuaren ondorioa zela ('zoriontsu izango zara, baldin eta zorterik baduzu') eta bertuteak horretarako jaio direnentzat zeudela eginda.

Sokratesen eta Kristautasunaren eragina

Sokratesek, halere, denari...

Jarraitu irakurtzen "Nietzschen moralaren kritika eta «Gaingizakia»" »

Nietzscheren Filosofia: Arima, Bizitza eta Balioen Transmutazioa

Filosofia eta etika2,5 KB

Arima

Pentsamendu klasikoan, arima bizidunen bizia eta mugimenduaren printzipio orokorra da, alde batetik, eta gorputzetik at topa dezakegun izadiari dagokion ezaugarri garrantzitsuena, bestetik. Kristautasunaren arabera, arima espiritua da; Tomas Akinokoak esaten duen legez, forma subsistentea da, bizirik irauten duena. Pentsalari horren arabera, arima asmakeria da, grinen eta desioen kontra baitago. Metafisikan eta erlijioetan sortzen diren kontzeptu unibertsalen artean kokatuta dago.

Bizitza

Nietzscheren arabera, bizitza aginte-nahian funtsatzen da. Bizitza Macht (indarra) da. Bizitzan ez dago ezer absoluturik, baina bizitza gauza guztiak balioesteko erreferentzia da. Bizitza errealitate bakar eta funtsezkoena da, eta horrekin bat datoz bitalista...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Filosofia: Arima, Bizitza eta Balioen Transmutazioa" »

Karl Marx: erlijioaren eta alienazioaren ikuspegiak

Filosofia eta etika2,71 KB

Nietzsche eta Marx: jarrera orokorrak

Karl Marx: erlijio alienazioa: Nietzsche eta Marx ateoak dira eta erlijioaren aurka gogor jotzen dute. Nietzche-rentzat, erlijioa indartsuen aurkako ahulen matxinada da, eta ahulen balioak goresten ditu. Erlijioa indartsuez nolabait mendeku hartzeko ahulen trikimailua litzateke (ikuskera morala). Marxentzat, berriz, erlijioa klase menperatzailearen asmakizuna da klase menperatua uztarpean edukitzeko (ikuskera sozio-ekonomikoa).

Alienazioa: definizioa eta zergatia

Marxen filosofiaren kontzeptu garrantzitsuetako bat alienazioaren kontzeptua da. Marxen arabera, gizaki bat alienatzea gizaki horrek norbera izateari uztea eta beste zerbait bilakatzea da. Gizakia alienatuta dago sinesten duen horretan bere burua...

Jarraitu irakurtzen "Karl Marx: erlijioaren eta alienazioaren ikuspegiak" »

Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Ezaugarriak eta Aldeak

Filosofia eta etika2,94 KB

Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Aro Modernoko Filosofia

Arrazionalismoa XVII. mendeko joera filosofikoa da, eta Descartes, Leibniz eta Spinoza dira garai horretako filosofo esanguratsuenak. Honen aurka, XVII. eta XVIII. mendeetan, enpirismoa dugu, Locke, Berkeley eta Hume ordezkari dituena.

Komunean dituzten ezaugarri orokorrak

  • Epistemologiari lehentasuna: Ezagutzaren jatorria eta muga aztertzea da helburu nagusia.
  • Jarrera subjektibista: Errealitatea ezin dugu zuzenean ezagutu, gure ideien bidez baizik.
  • Metodoaren garrantzia: Ezagutza-metodo ziur eta zorrotz baten ikerketari emandako garrantzia.

Bi korronteen arteko konparaketa

  • Ezagutzaren jatorria: Arrazionalismoak erabateko konfiantza jartzen du ezagutza arrazionalean; enpirismoak, aldiz, ezagutza
...
Jarraitu irakurtzen "Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Ezaugarriak eta Aldeak" »

Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Kant-en Kritizismoa

Filosofia eta etika1,97 KB

Arrazionalismoa eta Enpirismoa Kant-en Filosofian

Arrazoi hutsaren kritika idazlanean, Kant-ek kritikoki epaitzen du gure ezagutzeko ahalmena. Ilustrazio-garaian, ezagutzari buruzko bi teoria kontrajarri sortzen dira:

Arrazionalismoa

Arrazionalismoaren arabera, arrazoi soilak esperientziaren beharrik gabe ezagut dezake egia absolutua, a priori-zko ideietatik abiatuta, dedukzioaren bidez.

Enpirismoa

Enpirismoak esperientziara murrizten du ezagutza: ez dago a priori-zko ideiarik. Hortik sortzen da esperientzia sentigarritik kanpoko objektu metafisikoei buruzko eszeptizismoa: Arima, Jainkoa eta askatasuna.

Ezagutzaren arazoa

Zientziaren lege unibertsalak ezin dira esperientziaren bidez justifikatu, ezta fenomenoen arteko lotura kausalak ere, gertaera-...

Jarraitu irakurtzen "Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Kant-en Kritizismoa" »

Descartesen Filosofia: Substantzia, Ideiak eta Jainkoaren Existentzia

Filosofia eta etika2,9 KB

Zalantza prozesuan, Descartesek substantzia pentsatzaile gisa identifikatu zuen gizakia (gizakia: substantzia pentsatzailea). Beraz, ziur dakigun bakarra pentsatzen dugula da.

Gizakion Ideia Motak

Pentsamendua abiapuntutzat hartuz, gizakion ideia motak aztertu zituen:

  • Ideia arrotzak: Kanpoko errealitatetik datoz. Zentzumenen bidez atzematen ditugun gauza naturalak dira. Adibidez: mendia, zaldia, zuhaitza...
  • Ideia artifizialak (irudimenezkoak): Gure asmakuntza edo irudimenaren emaitza dira. Adibidez: zentauroa, sirena, adarbakarra.
  • Jaiotzatiko ideiak (jatorrizkoak): Jaiotzatik dauzkagunak dira. Zentzumenen bidez zerbait ikusi, entzun, dastatu... aurretik, gure adimenean zenbait ideia ditugu: arimaren ideia (substantzia pentsatzailea), Jainkoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Descartesen Filosofia: Substantzia, Ideiak eta Jainkoaren Existentzia" »

Etnozentrismoa, Kulturartekotasuna eta Giza Natura

Filosofia eta etika2,24 KB

Kultur Ikuspegiak

Etnozentrismoa

Beste kulturak norberaren kulturaren arabera epaitzea da. Norberaren kulturaren ezaugarrien arabera aztertzen eta interpretatzen dituzte beste kulturak.

Bi ondorio nagusi ditu:

  • Kulturetako bizimoduak ulertzeko ezintasuna.
  • Norberaren taldearekiko kohesio-sentimendua. Ondorioz, taldekideek besteak baino hobeak direla uste dute.

Kultur Erlatibismoa

Kultura bakoitza kultura horretako balioak oinarri hartuta aztertu eta epaitu behar dela esaten dute, ez beste kultur bateko balioen arabera. Jarrera honen arabera, toleranteak izan behar dugu kultur adierazpen guztiekiko.

Jarrera hori etnozentrismoa baino hobea da, hala ere, muga handiak ditu. Kultur erlatibismoak ez du kultur arteko elkarrizketa bultzatzen, bai ordea, kultura...

Jarraitu irakurtzen "Etnozentrismoa, Kulturartekotasuna eta Giza Natura" »

Kant: Autonomia Morala, Ilustrazioa eta Agindu Kategorikoa

Filosofia eta etika2,73 KB

Autonomia Morala: "Caesar Non Est Supra Grammaticos"

Ilustratuen helburu nagusia antzinako erregimenaren eredua ordezkatuko zuen ideia eta balio eredu berria sortzea zen, eredu moral autonomo eta arrazionala.

Arrazoiaren Erabilera Praktikoa

Kanten arabera, giza arrazoiaren beste funtzio bat arlo praktikoa da. Arrazoiaren erabilera teorikoak ezagutzara garamatza. Horrez gain, gizakiak baloratu egiten du, eta hor agertzen da arrazoiaren erabilera praktikoa.

Kanten arabera, ez dago moralaren “egia” edo egokitasuna frogatzerik, teoria zientifiko bat frogatzen den bezala. Arrazoiaren esparru desberdinaz ari gara, arrazoiaren arlo praktikoak bere ezaugarri propioak dituelako. Arrazoiaren erabilera praktikoaren abiapuntua kontzientzia morala da. Moralaz...

Jarraitu irakurtzen "Kant: Autonomia Morala, Ilustrazioa eta Agindu Kategorikoa" »

San Agustinen zoriontasunaren eta ondasunen filosofia

Filosofia eta etika2,56 KB

Ondasunak: Igarokorrak eta Iraunkorrak

Jainkoarekin alderatuta, bi ondasun mota daude:

  • Ondasun ustelkorrak: Gorputzaren elikagaia dira, zoriaren menpe dauden gauza materialak (elikagaiak, jantziak, tresnak). Ez dira gure bizitzaren helburuak izan behar, galtzeko beldurra ematen dutelako eta ez gaituztelako asetzen. Neurritasunez erabili behar ditugu.
  • Ondasun iraunkorrak: Arimaren elikagaia dira; arima perfekzionatzen eta zoriontsu bihurtzen dute. Immaterialak eta suntsiezinak dira: zuhurtzia, justizia, sendotasuna, neurritasuna, jakituria eta Jainkoa. Ezin direnez galdu, zoriontasuna ematen dute.

Neurritasuna

Ondasun ustelkorrek ez gaituzte zoriontsu egingo, baizik eta haiek neurritasunez gozatzeak. Zoriontasuna ematen diguna neurritasuna bera da,...

Jarraitu irakurtzen "San Agustinen zoriontasunaren eta ondasunen filosofia" »