Egia Absolutua eta Euskal Ipuinen Azterketa Filosofikoa
Egiaren eta Ezagutzaren Filosofia
Sarrera: Egiaren Bilaketa Aro Garaikidean
Egiaren eta ezagutzaren gaia filosofiaren ardatz nagusietako bat izan da betidanik. Egia bilatzeak gaur egun ere garrantzia handia du, bereziki informazioaren eta manipulazioaren aro honetan, non boterearen eta egiaren arteko harremanak eztabaida ugari sortzen dituen. Egia bilatzea gizakiaren izaeraren ezinbesteko parte bat dela esan daiteke, baina, posible al da egia absolutua lortzea?
Egia Ezagutzeko Aukera: Aldeko Argudioak
Ezagutza ahalmenek egiara iristeko bide desberdinak eskaintzen dituzte. Filosofo nagusien ikuspegiak:
- Hume (Enpirismoa): Zentzumen bidezko esperientziak dira gure ezagutzaren oinarria. Egia esperientziaren bidez bilatu eta aurkitzen da.
- Descartes (Arrazionalismoa): Arrazoiaren bidezko pentsamendu argi eta garbia da ezagutza fidagarriaren iturria. Zalantza metodikoak bide arrazionalen sendotasuna erakusten du.
- Platon (Idealismoa): Ideien munduan egia eternoa eta aldakaitza existitzen da. Gizakiok hausnarketa eta adimenaren bidez irits gaitezke harengana.
- San Agustin (Fedea): Egia fedearekin lotzen du, eta Jainkoak berak egia absolutua eskaini dezakeela uste du.
Egiaren Ezintasuna eta Erlatibismoa: Kontrako Argudioak
Hainbat filosofiaren arabera, egiaren bilaketa zailtasunez betea dago, eta agian ezinezkoa izan daiteke. Ikuspegi nagusiak:
- Sofistak eta Eszeptikoak: Egia erlatiboa da, pertsona bakoitzaren ikuspuntuaren araberakoa. Egia absolutua existituko balitz ere, gure ezagutzak ezingo luke hura lortu.
- Nietzsche: Egia ez da objektiboa, interpretazioen emaitza baizik. Errealitatea gizakiaren balio eta interesen arabera eraikitzen da.
- Kant: Gizakiak fenomenoak soilik ezagutu ditzake, baina ezin du noumenoa (gauza bere horretan) ezagutu.
Gainera, zentzumenak engainagarriak izan daitezke, eta horrek gure ezagutzaren fidagarritasuna kolokan jartzen du. Egungo munduan, "fake news" eta manipulazio mediatikoaren fenomenoak ere egiarekiko konfiantza are gehiago ahultzen du.
Ondorioak: Egiaren Mugak eta Garrantzia
Egia bilatzea gizakiaren naturaren parte da, nahiz eta egia absolutua ezagutzea beti ezinezkoa izan daitekeen. Ezagutza-ahalmen bakoitzak (zentzumenek, arrazoiak edo fedeak) bere mugak eta indarguneak ditu. Egia bilatzeak, berez, gure bizitzari zentzua ematen dio. Egia absolutu bat lortu ezin bada ere, garrantzitsua da kritikoak izatea eta gure ezagutza etengabe hobetzea, manipulazio eta faltsukeriaren aurrean babesteko.
Euskal Ipuin Hautatuen Azterketa
"Oinordetzak" Ipuina
Eliren Barrea eta Azken Afaria
Eliren barrea oso modu berezian deskribatzen da:
- Ahoa zabal-zabal.
- Sorbalden dardara desordenatua.
- Eskuekin mugimendu traketsak.
- Batez ere, orroa.
Elik afaria ekiditen saiatu arren, azkenean joan egiten da. Protagonistak hasieratik aurreikusten du afariak gaizki bukatuko duela. Aitor, Eliren semea, barrea aktibatuko duen "pizgarria" dela sumatzen du.
Azkenik, Eliren barrea berriro ere agertzen da. Oraingoan, semea imitatzen du, eta barrea are nazkagarriago egiten zaio protagonistari:
- Mantxa arrosak aurpegian.
- Sudurraren soinu arraroak.
- Etengabe orroa, batez ere, orroa.
Julio eta Mertxe: Katuen Kutsadura eta Astronauta Jantziak
Hasierako gertakaria: Uda bero batean, Julio eta Mertxeren etxe atarian katu hildako bat agertu zen. Juliok ez zuen inori kontatu, baina egoerak okerrera egin zuen. Kiratsa zabaldu zen, eta hildako katuak gero eta kopuru handiagoan agertzen jarraitu zuten.
- Herria kutsatzen da: Hildako katuak herriko leku guztietan pilatzen hasi ziren, ehunka eta gero milaka. Egoera jasangaitza bilakatu zen: usaina, ustelkeria eta hildako katuen gaixotasunak arazo larriak sortu zituzten.
- Jendea kutsatzen da: Herritarrak gaixotzen hasi ziren, eta geroago, katuen antzeko ezaugarriak garatu zituzten: biboteak, gorputz iletsua eta lau hankatan ibiltzeko joera. (PATRUILA)
Inaxi Kafetegian: Herriaren Hustea
Inaxi ohikoa ez zen orduan, beranduago, azaldu zen kafetegira. Bere semea etxera joan zitzaion maleta eginaraziz, herria husten ari delako eta beraiek ere badoazelako. Inaxi agurtzera azaltzen da, eta ilunabarrean badoazela esaten du.
Milaren Eskaria: Singer Makina Zaharra
Milak Singer makina zaharra eskatu zien bere senideei oinordetzaren banaketa egiteko garaian. Zergatia: objektu huts bat baino gehiago zela sentitzen zuelako, bere bizitzaren, identitatearen eta oroitzapenaren ikur.
Makina zaharrak besteentzat erabilgarritasunik ez zuen, baina Milak bere esentzia eta oroitzapenak lotzen zizkion:
- Neskato zenean emakume bihurtu zen uneak.
- Etxean jositako arroparen oroitzapenak.
- Familiaren eguneroko borrokak.
"Behe Lainoa" Ipuina
Gertaerak eta Pertsonaiak (Maitane, Laura, Saioa)
Hiru lagun —Maitane, Laura eta Saioa— mendira doaz, Maitane animatzeko asmoz. Maitane etxean isolatuta zegoen, traumatizatuta eta lotsatuta, bertso-saio batean huts egin ondoren. Mendira ateratzeak arnasa emango ziola pentsatu zuten, baina egoera zaildu egiten da, bai emozionalki bai fisikoki.
Mendian, eguraldia okertu egiten da: behe laino trinkoa sartzen da, orientazioa galtzen dute eta egoera gero eta tentsionatuagoa bihurtzen da. Maitane hasieran gogoz kontra doa, umore txarrez, eta laster Saioaren izaera nagusi eta harroputzarekin talka egiten du. Saioa seguru sentitzen da mendiko bidean, baina nahastu egiten da eta, lainoak ikusmena oztopatzen dienez, norabidea galtzen dute. Maitane eta Saioaren arteko harremana korapilatzen da, Saioa ez baita gauza egoera kudeatzeko. Azkenean, Laurak lortzen du oreka eta irtenbide bat proposatzea: erreka baten soinuaren bila joatea eta laguntza aurkitzen saiatzea.
Metafora eta Barne Gatazkak
"Behe lainoa" mendiko egoera zail eta errealaren metafora bihurtzen da:
- Maitanen barneko nahasmendua eta hitzik aurkitu ezinik mututzea irudikatzen du.
- Emakumeen arteko harremanak ere agerian uzten ditu: elkarri laguntzeko saiakerak, tirabirak eta konponbideak aurkitzeko ahaleginak.
Ipuinak azpimarratzen du nola egoera fisiko zailek barne gatazkak agerian uzten dituzten, eta zein zaila den norberaren bide propioa aurkitzea, behe lainoan galtzeko arriskua baitago.