Platonen Filosofia: Dualismoa, Ideiak eta Hiri Ideala

Filosofia eta etika3,24 KB

Dualismo Antropologikoa

Gorputza hiltzean, arima gorputzetik askatzen da. Gorputza arima ideietatik urrun mantentzen duen espetxea da. Arimaren helburua gorputzetik askatzea da. Hasieran, arima gizakian haragitu egiten da; hil ondoren, zoriontsu biziko da Ideien Munduan.

Arimaren Hiru Alderdiak

Arimaren hiru alderdiak honako hauek dira: arrazionala, suminkorra eta irritsezko alderdia. Arimaren alderdi bakoitzari helburu etiko bat dagokio. Alderdi hauetan oinarritu behar da polis ideala sortzeko. Gizakiak ongia bilatu, ongia ezagutu eta ongi jokatu behar du.

Bertuteak eta Hiri Ideala

Arimaren hiru alderdiak polis ideala antolatzeko erabiltzen dira. Hiriak hiru taldetan banatu zituen Platonek:

  • Ekoizleak: Ikasketetan trebetasun gutxi dutenak; polisean ez dute agintaritzan eskubiderik. Hezkuntza doakoa dute eta jabego pribatua izateko eskubidea.
  • Zaindariak: Lehen ikasketetan nabarmendu direnak; elkarrekin bizi dira, dena partekatuz. Estatuaren zaintzaren arduradunak dira.
  • Gobernari-filosofoak: Familia eta jabego eskubiderik ez dute; kargu politikoak lortzeko interesik ez dute.

Giza talde bakoitzari bertute bat egotzi dio: ekoizleei neurritasuna, zaindariei sendotasuna eta gobernari-filosofoei zuhurtasuna. Platonen arabera, hiri ideala aristokratikoa da.

Ideien Teoria

Platonek bi errealitate mota uztartzen ditu:

  1. Parmenidesen errealitate bakar, aldaezin eta perfektua, adimenaren bidez ezagutzen dena.
  2. Heraklitoren errealitate askotariko, aldakor eta inperfektua, zentzumenen bidez ezagutzen dena.

Errealitatea bi modutan ikusten du Platonek: Gauzen mundua (materiala, gauzen irudiek eta gauzek osatua) eta Ideien mundua (inmateriala, objektu matematikoek eta Ideiek osatua). Demiurgoaren mitoak azaltzen du sorrera.

Munduen Arteko Harremana eta Hierarkia

Bi munduen arteko harremana eta mailaketa dago. Ideiak gauzen ereduak dira; gauzak, berriz, Ideien kopia kaskarrak dira. Hierarkia honela antolatzen da: gauzen ideiak, objektu matematikoen ideia, objektu etiko eta estetikoen ideia, eta Ongiaren ideia (eguzkiaren parekoa).

Ezagutzaren Teoria: Epistemologia

Dualismo epistemologikoa dago. Gauzen ezagutza maila iritzia (doxa) da; Ideien ezagutza maila, berriz, zientzia (episteme).

Anamnesiaren teoria: Ikastea oroitzea da, gure arima mundu ideal batean bizi izan baita. Dialektikaren bidez, norberaren barruko ezagutzak aurrera egiten du. Haitzuloaren alegorian, kanporaino daraman bideak dialektika irudikatzen du. Saria jakinduria da.

  • Matematikaren bidea deduktiboa da (goitik behera).
  • Dialektikaren bidea induktiboa da (behetik gora).

Ongia ezagutu ondoren, beheranzko bidea hasten da.

Deskargatu

PDF Word HTML