Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Ezagutzaren Iturriak Filosofia Modernoan

Filosofia eta etika3,66 KB

Descartesen Arrazionalismoa

Arrazionalismoa korronte filosofiko moduan XVII. mendean ematen bada ere, arrazionalismoaren gaia ez da berria. Jatorria Greziar filosofian du. Ezagutza arrazionalaren lehentasuna zentzumenezkoaren gainetik, jarrera hau modernitateko filosofian ematen da. Aro modernoko filosofia, batez ere, ezagutzaren teoriaz, epistemologiaz, arduratuko da.

Arrazionalismoaren Tesi Nagusiak

Arrazoiaren buruaskitasuna ezagutza-iturri gisa ezaugarri nagusiak dira:

  1. Giza arrazoimenean erabateko konfiantza: Gizakiak egia aurkitzeko duen fakultate bakarra da. Hori da ezagutza berri fidagarriak lortzeko eta lotutakoa baieztatzeko erabili behar den arrazoimena. Descartesen hitzetan: "Soilik jo egiatzat modu argi eta ebidentean agertzen dena."
  2. Ezagutza sentsiblearen gutxiespena: Sarritan zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte eta ezagutza sentsiblea ezin da unibertsala izan.
  3. Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: Zientziaren judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietan, nahitaezkoak izan behar dira. Matematika eta haren metodoa dira ezagutza ziur eta unibertsalaren eredu.
  4. Munduaren arrazionaltasuna: Arrazionalista gehienen paradigma zientifikoa mekanizismoa izan zen. Unibertsoa kuantitatiboki azter eta deskriba daitezkeen mekanismo erraldoi baten antzekoa da.
  5. Jatorrizko ideien existentzia: Platonen tradizioari jarraituz, arrazionalistek zioten giza adimenak oinarri diren edukiak edo ideiak dituela. Ezagutza oinarrizko ideia argi eta ebidenteetan oinarritu behar da.
  6. Gizakiaren ikuspegi dualista: Descartesen arabera, gizakia bi alderdi autonomoz osatua dago: gorputza eta arima. Erlazioa ontzi batean dagoen pilotuaren eta ontziaren artekoa baino handiagoa da.

Enpirismoa

Grekerako empiria hitzetik dator eta 'esperientzia' esan nahi du. XVIII. mendeko filosofia-korrontea da, Ingalaterran garatutakoa eta arrazionalismoari kontrajartzen zaiona. Dena den, enpirismoa ez da arrazoimenaren kontrako filosofia.

Enpirismoaren Tesi Nagusiak

Enpirismoaren tesi nagusia zera da: ezagutzaren iturri zentzumenak dira, esperientzia sentsiblea.

  1. Esperientzia da ezagutzaren iturria: Ezagutza zentzumenetatik dator, sentipen-esperientziatik. Esperientzia beti ere kasu partikularren esperientzia da eta lege orokorrak formulatzeko metodo induktiboa besterik ezin da izan. Argudiaketa induktiboaren bitartez lortutako egiak ezin direnez guztiz ziurrak izan, giza ezagutza probabilitatearen eremuan mugitzen da.
  2. Arrazoimena kritikoa da: Arrazoiak bere posibilitateak eta mugak aztertzen ditu. Enpiristek ez dute onartzen irudikapen unibertsal eta abstrakturik existitzen direnik. Esperientzia da giza adimenaren muga. Esperientziatik haratago espekulatuz gero, zalantzazko eremuan sartzen gara. Giza adimenak ezin du esperientziatik haratago dagoena ezagutu. Metafisika arrazoimenaren mugetatik kanpo geratzen da. Enpiristek onartzen dute giza ezagutza oro ideien ezagutza dela, baina ideia horiek esperientzia sentsiblean jasotako edukiak direla.
  3. Ez dago jatorrizko ideiarik: Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den "arbel zuria" da, eta horregatik ukatzen ditu enpirismoak ideia innatoak; ez dago a priori munduaz ezer jakiterik. Hume-ren iritziz, kausa bezalako kontzeptuak, arrazionalismoaren ardatz direnak, giza irudimenaren emaitzak dira.
  4. Ordezkari nagusiak: John Locke hartzen da enpirismo modernoaren sortzailetzat.

Deskargatu

PDF Word HTML