Hannah Arendt: Totalitarismoa eta Giza Baldintza
Totalitarismoaren jatorria eta gaitz absolutua
Hannah Arendtek totalitarismoa aztertzen du, bereziki nazismoa eta estalinismoa, eta horiek ekarri zuten gaitz absolutua azaltzen du. Totalitarismoa sistema politiko berria da, aurretik ezezaguna, eta giza duintasuna suntsitzen du.
Antisemitismoa eta inperialismoa sustrai gisa
Totalitarismoaren sustraiak antisemitismoan eta inperialismoan daude:
- Antisemitismoa: Europan indartu zen XVIII. eta XIX. mendeetan, eta juduak kanporatu nahi zituen.
- Inperialismoa: Herri batzuk beste batzuk baino handiagoak zirela zioen, eta horrek sarraskiak eta zapalkuntza justifikatu zituen.
Propaganda, izua eta kontrol erabatekoa
Lehen Mundu Gerraren ondoren, krisi ekonomikoak eta masa-gizarteak sistema tradizionalen aurka jarri ziren. Totalitarismoak propaganda eta izua erabili zituen boterea lortzeko eta mantentzeko. Gobernuak legeak eta eskubideak ezabatu, indibidualtasuna suntsitu, eta kontrol erabatekoa ezarri zuen.
Arendtek azpimarratzen du totalitarismoa herritarrak kontrolatzeko mekanismo bat zela. Doktrina totalitarioek etorkizuna eta iragana modu itxian azaltzen dituzte, giza pentsamendua ezabatuz.
Kontzentrazio-esparruak eta gizakiaren deuseztapena
Kontzentrazio-esparruak sistemaren ondorio logikoa izan ziren, non pertsonak tresna huts bilakatzen ziren. Horrela, izua eta obedientzia muturrera eraman ziren. Azken finean, totalitarismoa gizakia soberakin bihurtzeko sistema da, non pentsatzeko eta epaitzeko ahalmena galtzen den, eta kontrol erabatekoa ezartzen den.
Giza bizitzaren baldintzatzaileak: Landu, fabrikatu eta ekin
Hannah Arendtek bizitza aktiboa (vita activa) eta kontenplatiboa bereizten ditu. Bizitza kontenplatiboa pentsamendua eta arrazoiketa dira, eta historian nagusi izan da. Bizitza aktiboa, aldiz, ekintzari eta politikari lotuta dago. Greziarrek poliseko bizitzan parte hartzea funtsezkotzat zuten, baina Erdi Aroan bizitza kontenplatiboak hartu zuen indarra.
Gizakiaren hiru jarduera nagusiak
Gizakiaren hiru jarduera nagusi daude: lana, ekoizpena eta ekintza. Lana biziraupenerako beharrezkoa da, baina kontsumoarekin lotuta dago eta ez da iraunkorra. Antzinatean, gizonen lana elikagaiak lortzea zen, eta emakumeena ugalketarekin lotzen zen.