NIETZSCHE: BOTERE-NAHIA, NIHILISMOA ETA SUPERGIZAKIA

Filosofia eta etika7,42 KB

NIETZSCHE ETA SCHOPENHAUER: BIZITZA ETA NAHIA

Schopenhauerren ildoari jarraituz, Nietzscheren ustez, bizitza botere-nahia da: indar sortzailea, ugaltzeko eta irauteko errealitatearen gogo itsua. Schopenhauerren arabera, benetako errealitatea nahia da, errealitatearen agerpen guztietan dagoen irauteko nahia. Hala ere, nahi izatea sufrimenduaren iturburua ere bada, izan ere, bizitza beti da osatugabea eta denboraren baitakoa.

Schopenhauerren fatalismoak gizakia pasioetatik aldentzen du sufrimendua saihesteko, eta historia orainaldiaren errepikapena dela dio. Nietzschek, aldiz, bizitza goratu eta kulturaren zapalkuntzatik askatu nahi du. Izan ere, bere filosofia bitalista da: bizi-poza aldarrikatzen du, baina bizitza onartzea tragedia onartzea dela baieztatzen du.

Bitalismoa eta Mendebaldeko Kulturaren Kritika

Guzti hau horrela, tragedia grekoaren gainbeherarekin arrazoia nagusitu eta hizkuntza eta bizitza bereiztean, banaketa horretan oinarritu ziren mendebaldeko kulturaren balio moral, erlijioso eta filosofikoak. Horregatik, haren ustez, Mendebaldeko kulturak bizitza gutxietsi du eta horren ondorioz nihilismoa nagusitu da. Hau balioen gainbehera da, bizitzari ezezkoa esaten dion jarrera, eta kristautasunak eta Platonen filosofiak indartu dute.

bitalismoa

Izan ere, kristautasunak errealitate honi balioa ukatu dio, mundu transzendente bat goraipatuz. Bizitza ukatu eta ahultasuna goresten duen morala ezarri du, eta horren bidez, “ezerezaren nahia” nagusitu da. Filosofiak ere eragin bera izan du: Platonen dualismoak arrazoia benetako egiatzat hartu zuen, intuizioa eta sena baztertuz.

Beraz, arrazoia, bertutea eta zoriontasuna parekatzeak zentzumenen arbuioa, senen beldurra eta bizitzaren beldurra ezkutatzen ditu. Nietzschek idealismo hori agerian utzi nahi zuen, izan ere ez dago zentzumenen bidez hautematen dugunetik kanpoko beste mundu errealik. Errealitatea Heraklitoren bilakabidea da, hau da, itxura.

Jainkoaren Heriotza eta Dogmatismoaren Amaiera

Nietzschek erlijio-arau guztien aurka jotzen du, hala nola tradizio judu-kristauaren eta budismoaren aurka. Haren ustez, erlijioa beldurretik sortzen da, ez du inoiz egia esaten eta metafisikak egiten duen hutsegite bera egiten du. Izan ere, kristautasunak balio dionisiakoak baztertu eta mundu ideal bat asmatu zuen, hilezkortasuna onartuz eta bizia igarobide iragankor bihurtuz.

Erlijioak balio dekadenteak bakarrik proposatzen ditu eta biltzen dituen kontzeptuak, adibidez, bekatua edo errua, bizitzaren aurka egiten dute. Horregatik, Jainkoa bizitzaren aurkako argudioa da eta hura ukatzeak bizitzaren balioak baieztatzea eta goi mailako gizakia sortzea dakar. Aldi berean, Jainkoa hiltzean, dogmatismoa desagertzen da; hau da, arrazoian eta banaketan (adibidez, ongiarena eta gaizkiarena) oinarritutako errealitatearen adiera bakarreko eta naturaz gaindiko ikuskera unibertsala.

Horregatik, honekin lotuta, Gay zientzia lanean Nietzschek Jainkoaren heriotza aldarrikatu zuen. Heriotzaren prozesua Errenazimentuan hasi eta Ilustrazioak dogmatismoaren aurka egindako kritikarekin jarraitu zuen. Hala ere, Ilustrazioan egindako erasoa teologikoen eta Elizaren boterearen aurkakoa izan zen arren, Estatuko erakundeen sistema moral berari eutsi zion eta Nietzschek hori kritikatu zuen.

supergizakia

SUPERGIZAKIA ETA BALIOEN ALDERANZKETA

Horrela, Jainkoaren heriotzak gizakia nihilismora eraman du, ezerezean utzita. Horregatik nihilismoak, bizitzak zentzu bakarra izatea baztertuta, errealitatearen eta gizakiaren beste ikuskera baterako aukera ematen du. Hala ere, nihilismo hori gainditzeko eta balio berriak bilatzeko balio zaharrak aldatu behar dira; beraz, lan hori sormena eta bere burua gainditzeko nahia duen gizakiak egingo du, supergizakia sortuz.

Horren ondorioz, Jainkoaren heriotzak gizakiaren energia sortzaileak azaleratzen ditu; hau da, supergizakiak lor ditzakeen balioen alderanzketa.

Horrela Nietzschek, Honela mintzatu zen Zaratustra lanean, manikeismoaren sortzailea aurkeztu zuen, hau da, supergizakiaren profeta. Hiru itxuraldaketa behar dira espiritua supergizaki bihurtzeko:

  1. Lehenik gamelua da, hau da, agindutakoari beti men egiten diotenen ikurra.
  2. Ondoren, gehiago izateko lehoi bihurtu behar da, hau da, ezetz esaten duenaren ikurra, balio tradizionalak ukatzen dituen nihilista.
  3. Azkenik, supergizakia sortzeko haur bihurtu behar da, autosufizientzia gainditzeko beharra duelako aurreiritzietatik aske bizitzeko.

Horrela, supergizakiak autonomia morala izango du, berak ezarriko du ongia eta gaizkia eta haren balioak beste mundu batean oinarritu gabe sortuko ditu.

BOTERE-NAHIMENA ETA BETIEREKO ITZULERA

Botere-Nahimena eta Amor Fati

Nietzschek Mendebaldeko kulturaren balioak kritikatzeaz gain, haren filosofiak proposamen bitalista eta baieztatzailea du. Betetasunean eta baieztapenean oinarritutako bizi-era berriaz aritzean, Nietzschek botere-nahimena aipatzen zuen, hau da, bizia betea are gehiago betetzeko desira.

“Bizitzari bai esateko” gai diren pertsonengan botere-nahimena ageri da. Pertsona hauek bikaintasuna lortu nahian eta arrakastaren atzetik dabiltza, arriskuak hartuz. Izan ere, hori da bizitzeko modu duin eta baliozko bakarra, eta, beraz, hori izan behar dugu erreferentziatzat balio berriak ezartzeko.

Beraz, balioen transmutazio horren arabera, gure bizitzak merezi izango du baldin eta botere-nahimena baieztatzen eta betetasunez eta kartsuki bizitzen ausartu bagara. Hala ere, dakigunez, hori ez da beti erraza izaten, bizitza oso-osorik onartzeak alaitasuna eta sufrimendua bizitzea esan nahi duelako. Bizitzaren onarpen honek amor fati du hizpide.

Betiereko Itzulera eta Denboraren Ikuspegia

Nietzscheren pentsamenduaren oinarrizko beste ideia bat etengabeko itzuleraren intuizioa da, zeinak izugarrizko garrantzia duen haren filosofian. Zaratustra da betiereko itzuleraren profeta eta gure bizitzako gertaerak betierekoan itzuliko direla eta errepikapen guztietan berdin-berdin bizitzeari egiten dio erreferentzia.

B.N eta B.I

Beraz, ikuspuntu honen arabera, norberaren erabakiak eta bizitzako une bakoitzak sekulako balioa hartzen dute amaierarik gabe errepikatuko diren erabakiak eta uneak direlako. Horrela, betiereko itzuleraren aurrean uneak garrantzi infinitua hartzen du, haren ondorioa amaierarik gabe itzuliko den etorkizun baterantz hedatzen baita.

Horrela, betiereko itzuleraren aurrean, orainaldiak betiko dimentsioa hartzen du, bertan iragana eta etorkizuna gurutzatzen direlako. Errealitatearen ikuskera zirkular horren ondorioz, orainaldia betiko bizitzera behartuta gaude. Horrek existentzia beste modu batean planteatzen du: supergizakiak bilakabidetzat onartzen du bizitza, eta unibertsoaz haragoko izakirik gabe ulertzen du. Beraz, beste mundu baten ideia baztertu eta mundu hau errealitate inmanente bakartzat hartzen du, etengabeko itzuleraren ideiak botere-nahimenarekin bat eginez.

Erlijio kristauak, berriz, denboraren ikusmolde lineala ezarri zuen Europan. Hala ere, Nietzschek kristautasunaren ikuspegi linealari erasotzen dio betiereko itzuleraren ideiaren bidez, non greziarren ikuspegi zaharra berreskuratzen duen, non denbora zirkularra baita eta bere ikuspegi bitalistarekin bat dator.

Deskargatu

PDF Word HTML