Enpirismoa: Ezaugarriak, Locke eta Hume
Enpirismoa: Ezaugarri Orokorrak
Enpirismoa XVII-XVIII. mendeetan Britainia Handian bereziki garatu zen filosofia-korrontea izan zen. John Locke, George Berkeley eta David Hume dira egile aipagarrienak.
Ezaugarri Nagusiak
- Esperientzia da ezagutzaren iturria: adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den arbel huts bat da (tabula rasa).
- Esperientzia bera da giza adimenaren muga: adimena ezin da elikatu beste ezertaz. Adimenean bete dezakegun guztia esperientziatik dator, esperientzia baita gure limitea. Ezagutza oro ideien ezagutza da. Hau da, esperientziaren ideiak eraiki egiten ditugu, eta hori izango da ezagutza.
- Arrazoia arrazoi kritikoa da (bere mugak eta posibilitateak aztertzen ditu), eta eduki metafisikoak, arrazoiaren mugetatik kanpo daudenak (Jainkoa, arima), ezagutezinak dira.
Locke eta Hume
Bi filosofo ingelesak, XVII. eta XVIII. mendekoak. Locke enpirismo modernoaren sortzailea da. Bere ustez, ezagutza osoa a posteriori oinarritzen da; ideiak esperientziako datuetatik abiatuz eraikitzen dira, baita abstraktu eta konplexuenak ere. Horregatik dio adimena jaiotzean ohol lau moduko bat dela, tabula rasa. Bestalde, Locke-ren ideia politikoak (askatasuna, demokrazia eta kontratu sozialean oinarrituak) erabakigarriak izan ziren Ingalaterrako parlamentua sortzeko, eta baita 1776ko AEBetako Independentzia Deklarazioan ere (Thomas Jeffersonena).
David Hume-k "amets dogmatikotik" esnatu omen zuen Kant. Arrazoiaren mugetaz jabetuz, metodo induktiboaren arazoa jarri zuen mahai gainean. Giza arrazoia bi eremutan erabili ohi dugu: gertakariak erlazionatzerakoan (indukzioa) eta ideiak erlazionatzerakoan (dedukzioa). Sarritan gure arrazoimenak inferentzia induktiboak egiten ditu, eta naturala da hori. Baina ikusi izan ditudan beltxarga guztiak zuriak izanak ez du ziurtatzen beltxarga beltzik egon ezin daitekeenik. Gertakariei buruzko indukzioak, beraz, ziurgabeak izango dira beti. Hala ere, Hume-ren ustez, gogamenaren eduki guztiak ("pertzepzioak" deituko die), hala nola inpresioak eta ideiak, esperientziatik eratortzen dira.