Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ekoizpen Faktoreak: Baliabideak, Kapitala, Teknologia, Ezagutza eta Lana

Ekonomia2,17 KB

EKOIZPEN FAKTOREAK

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko:

Natura baliabideak

Ekoizpen prozesuan naturak ematen dituen baliabide asko erabiltzen dira: lurra, airea, landareak, animaliak, mineralak, energia-iturriak.

  • Baliabide berriztagarriak: ez dira erabiliz agortzen, denbora gutxian birsortu egin daitezke.

Baliabide berriztaezinak: sortzen dena baino askoz gehiago kontsumitzen dugu. Beraz, agortu egingo dira etorkizunean.

Kapitala

Natura baliabideak ez diren eta ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren baliabideak dira. Hiru kapital mota ditugu:

  • Kapital fisikoa: elementu materialak dira (eraikinak, makinak, informatika-ekipoak eta garraio-elementuak).
  • Giza kapitala: langileen prestakuntza, trebakuntza maila eta esperientzia da. Etengabeko prestakuntza
...
Jarraitu irakurtzen "Ekoizpen Faktoreak: Baliabideak, Kapitala, Teknologia, Ezagutza eta Lana" »

Enpresaren Oinarriak: Produkzioa, Kostuak eta Merkatua

Ekonomia3,43 KB

Produkzio Faktoreak eta Prozesua

Ekonomian, produkzio faktoreak (lurra, lana, kapitala) eta ekoizpen prozesua (teknologia) produktu amaituak lortzeko erabiltzen dira.

Efizientzia Ekonomian

Teknologia Efizientzia

Teknologia Efizientea ekoizpen-kalitate jakin bat lortzeko ahalik eta baliabide gutxien erabiltzen dituena da.

Baliabideen konbinazioa optimizatzea: lan gehiago edo kapital gehiago erabiliz, kostuak minimizatzeko helburuarekin. Makinen kostua merkeena bada, hori lehenetsiko da.

Ekonomia Efizientzia

Ekonomia Efizientea teknologia efizienteen artean, edo eskura daudenen artean, merkeena hautatzea da.

Produkibitatea

Produkibitatea (P): ekoizpena / lana (Q/L)

Kostuak

Guztizko Kostua

Guztizko Kostua: Lan Kostua + Kapital Kostua

  • Lan Kostua: lana x orduko
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Oinarriak: Produkzioa, Kostuak eta Merkatua" »

Finantza Aktibo, Bitartekari eta Merkatuen Gida Osoa

Ekonomia4,21 KB

Aktiboak

Kontzeptua eta Funtzioak

Unitate ekonomikoek jaulkitzen dituzten eta aurrezkia inbertsiorantz bideratzeko tresna gisa balio duten tituluak dira. Aktibo eskubideak eta pasibo obligazioak sortzen dituzte.

Ezaugarriak

  • Likidezia: Dirua modu azkarrean lortzeko edo bihurtzeko gaitasuna, epe laburrean balioa galdu gabe.
  • Arriskua: Ordaintzerakoan arazoak izateko aukera da (kreditu-arriskua, inbertsioa galtzeko arriskua, interes-tasaren arriskua, merkatu-arriskua - adibidez, elektrizitatea erortzea edo petrolioa igotzea -, herrialde-arriskua - araudia aldatzea -, kanbio-tasaren arriskua).
  • Errentagarritasuna: Eroslearentzat interesak sortzeko gaitasuna da, funtsak lagatzearen eta arriskua hartzearen truke.

Sailkapena

Jaulkipenaren arabera
  • Lehen mailakoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Aktibo, Bitartekari eta Merkatuen Gida Osoa" »

Lan Zuzenbidearen Oinarriak

Ekonomia2,67 KB

Lan Zuzenbidea

Lan zuzenbidea jabearen eta langilearen arteko banakako eta kolektiboko harremanak arautzen dituen estatuko legedia da.

Lanaren Definizioa

Lana helburu bat lortzeko esfortzu fisiko eta intelektuala eskatzen duen giza jarduera arrazionala eta produktiboa da.

Lan Harremanak

  1. Arruntak: Langileen Estatutua aplikatzen zaie. Ezaugarriak:
  • Pertsonala: Langileak berak egin behar du lana.
  • Borondatezkoa: Langilearen esku dago lan egin nahi duen edo ez.
  • Besteen konturako: Jabe bat du eta egindako lanaren etekinak berarentzat dira.
  • Ordaindua: Egindako lanaren truke soldata bat jasotzen du.
  • Mendetasunezkoa: Langileak enpresaren aginduak jaso eta bete behar ditu.
Bereziak: Lan harreman arrunten ezaugarriak betetzen dituzte, baina araudi berezi bat dute...
Jarraitu irakurtzen "Lan Zuzenbidearen Oinarriak" »

Lan Merkatua eta Enplegua: Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,84 KB

Soldata eta Lan Merkatuaren Oinarriak

Soldata: Besteen kontura egindako lanaren ordainsaria da. Familien sarrera-iturri da, eta hauen bizi-maila eta langileen errealizazio pertsonala eta profesionala baldintzatzen ditu.

Oreka-Soldata: Eskaintzaren eta eskariaren joko askearen bidez lan-merkatuaren oreka lortzen duen diru-soldatari deritzo.

Lan-Eskaintza

Familiek eskaintzen duten lan-kantitatea da. Faktore hauen araberakoa da:

  • Biztanleriaren ezaugarriak
  • Soldata-maila

Lan-Eskaria

Enpresek eskatzen duten lan-kantitatea da. Faktoreak:

  • Ekoizteko ondasunaren prezioa
  • Langileen produktibitatea
  • Soldata-maila

Lan Merkatua eta Produktibitatea

Lan Merkatua: Lehia Ez-Perfektua

Lan-merkatua lehia ez-perfektuko merkatua da, bi arrazoi nagusirengatik:

  1. Lan-merkatuan egiten
...
Jarraitu irakurtzen "Lan Merkatua eta Enplegua: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Ekonomia Terminoen Azalpena

Ekonomia3,23 KB

Merkatua eta Enpresak

KARTELAK: enpresen elkarketa informalak dira, merkatuko lehiakideak gutxitzeko edo paretik kentzeko sortutakoak, baina enpresa bakoitzak bere independentziari eusten dio.

KOLUSIOA: merkatu oligopolisten arloan, enpresen arteko lehia askearen kalterako hitzarmen oro da.

IRTETEKO HESIAK: enpresa batek merkatu jakin batean sartzea eragozten edo zailtzen duten faktoreak dira.

SARTZEKO HESIAK: enpresa berriak merkatu batean sartzea eragozten edo zailtzen duten faktoreak dira.

KOSTUETAN LIDER: lehiakideak baino kostu txikiagoak izatea eta posizio horri eustea da. Hori lortzeak aukera ematen du sektoreko batez besteko mozkinak handiagoak lortzeko.

Lana eta Enplegua

SOLDATA: Besteen kontura egindako lanaren ordainsaria.

Langabeziaren

...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Terminoen Azalpena" »

Finantza Pertsonalak: Aurrezkia eta Aurrekontuak

Ekonomia3,09 KB

Diruarekin lotutako kezkarik ez izateko, pertsonok ahalik eta gastu gutxien eta ahalik eta diru-sarrera gehien izaten saiatzen gara. Hau lortzeko, gure esku dago etorkizunean dirua izateko plangintzak egitea eta dirua aurreztea.

Aurrezkia gure diru-sarreretatik kontsumitzen ez dugun zatia da. Gaur egungo diru-sarreren kontura etorkizunean egin dezakegun kontsumoa da.

Zorra etorkizuneko diru-sarreren kontura gaur egun egiten den kontsumoa da.

1. Aurrezteari buruzkoak

1.1. Aurrezteko Arrazoiak

  • Larrialdiei edo ustekabekoei aurre egiteko (gaixotasunak, istripuak, etab.).
  • Etorkizunerako planak egiteko (etxebizitza edo auto bat erostea, bidaiatzea, ikasketak, etab.).
  • Zorrik ez izateko edo gutxitzeko.
  • Inbertsioak presaka edo une desegokian saldu behar ez
...
Jarraitu irakurtzen "Finantza Pertsonalak: Aurrezkia eta Aurrekontuak" »

Merkatuaren Esanahia, Eragileak, Eskaria eta Eskaintza

Ekonomia3,38 KB

Zer da Merkatua?

Merkatua truke ekonomiko bat egiten den lekua edo ingurunea da.

Merkatuko Eragile Garrantzitsuak

Merkatuan hiru eragile nagusi daude:

  • Kontsumitzaileak: Merkatuan amaierako edo tarteko ondasunak erosten dituzte, eta beren lan-eskua eskaintzen dute. Adibidez, pertsona batek bere burua lanerako eskain dezake, baina, aldi berean, diskoak erosi.
  • Enpresak: Merkatuan parte hartzen dute ondasun edo zerbitzuak ekoizpen-merkatuetan eskainiz eta lan-eskua eskatuz. Adibidez, figurak egiten dituen fabrika batek bere figurak salduko ditu, baina, aldi berean, langileak eskatuko ditu lan egiteko.
  • Sektore publikoa: Faktore-merkatuetan langileak eskatzen ditu, ekoizpen-merkatuetan zerbitzuak eskainiz edo ondasunak erosiz. Adibidez, udaletxe batek
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatuaren Esanahia, Eragileak, Eskaria eta Eskaintza" »

Merkaturatzea: Funtzioak, Merkatua eta Marketin Mixa

Ekonomia5,95 KB

Merkaturatze-funtzioa

Merkaturatze-funtzioa: enpresak ekoizten dituen ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileengana heltzeko egin behar diren jarduera guztiak sartzen dira. Funtzio hori merkaturatze-arloak betetzen du.

Funtzio Nagusiak

  • Merkatu-azterketa: informazio baliagarria ematen du enpresaren zuzendaritzak bere politika finkatu dezan eta erabakiak oinarri sendo baten gainean har ditzan.
  • Marketina: enpresaren politika komertziala diseinatzen du. Marketina filosofia bat eta funtzio bat da, aldi berean. Alde batetik, filosofia modura, merkatuan hautemandako premiak betetzen saiatzen da, eta bestetik, funtzio gisa, marketinaren filosofia errealitatea bihurtzeko jardueren multzoa garatzen du.
  • Salmentak: zuzeneko salmenta eta banaketa-kanalekin (
...
Jarraitu irakurtzen "Merkaturatzea: Funtzioak, Merkatua eta Marketin Mixa" »

Enpresen Finantziazio-iturriak eta Baliabideak

Ekonomia3,87 KB

Finantziazio-iturriak, titulartasunaren arabera

Baliabide propioak edo finantziazio propioa

Finantziazio propioa enpresaren baliabiderik egonkorrena da, enpresak ez baitu itzuli behar finantziazioaren bizitza osoan. Baina arriskutsuena da. Enpresak porrot egiten badu, bazkideak azkenak izango baitira enpresaren likidaziotik dagokien zatia jasotzen. Bi kategoriatan banatzen dira:

  • Kanpoko baliabide propioak: Sozietatearen kapitalaz osatuta dago. Sozietatea eratzean bazkideek emandako ekarpenez, batetik, eta sozietatea eratu ondoren egin daitezkeen kapital-zabalkuntzez, bestetik. Administrazioak diru-laguntzak ematen ditu.
  • Barneko baliabide propioak edo autofinantzaketa: Bi autofinantzaketa mota daude: Irabazi bidezko autofinantzaketa eta mantentze-
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen Finantziazio-iturriak eta Baliabideak" »